Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko azaroaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 520010/42 lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5141
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/18
- Argitaratze-data: 2025/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Trafiko Zuzendaritzan Goi-Kargudunaren Idazkaria izeneko lanpostua hutsik dagoenez 520010 kodea, 42 dotazioa, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko administrazio orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).
Bigarrena. Eskabideak.
Izangaiek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakinaren bidez eta Interneten bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik: Funtzio Publikoa Eusko Jaurlaritza Euskadi.eus.
Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidaliko dituzte eskabideak, helbide honetara: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.
Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.
Honen eranskinean ezartzen dira lanpostu-zerrendan lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
Tituluak.
Administrazio publikoan zein, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.
Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
Hizkuntza-gaitasunak.
Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentzia guztiak.
Lanaldia luzatzeko prestasuna, lanpostuaren monografian adierazitakoaren arabera.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, baldin eta EAEko administrazio orokorraren Langileen Erregistroan ez badaude.
Izangaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.
Laugarrena. Ebazpena.
Deialdi hau Segurtasuneko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badaude), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarrean dagoen legeriak eta Lanpostu Zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik.
Deialdia hutsik geratu dela deklaratu ahal izango da, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta konpetentzia ez dituelako.
Bosgarrena. Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
Deitutako lanpostua: Goi-Kargudunaren Idazkaria.
Kodea: 520010
Dotazioa: 42
Kidegoak: A05EU= Administrarien kidegoa.
A07EU= Administrari Laguntzaileen kidegoa.
Eskalak: EGC101= Administrarien eskala.
EGC201= Administrari Laguntzaileen eskala.
Destino osagarriaren maila: 18
Berariazko osagarria: VI-A
Kokapena: Trafiko Zuzendaritza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 2
Derrigortasun-data: 2020-12-15
Berariazko ezagutzak: