Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko azaroaren 11koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateari izena aldatzea eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea izena jartzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 4999
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/11
  • Argitaratze-data: 2025/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Autonomia Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza bere luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, eta modalitate eta espezialitate orotan, arau hauekin bat: Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria; Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legea.

Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 97. artikuluan ezartzen denez, unibertsitateak proposatuta sortu, aldatu eta kenduko dira unibertsitate pribatuen egiturak, 41. artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Horren arabera, fakultateak eta eskolak sortu, aldatu eta kentzea autonomia-erkidegoak erabakiko du, unibertsitatearen ekimenez, Gobernu Kontseiluak hala proposatu eta onartu ondoren.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 62.2.c) artikuluan arautzen du unibertsitateen gai-alorrean eskumenduna den sailaren ahalmenetako bat izango dela fakultateak, goi-mailako eskola tekniko edo politeknikoak, unibertsitate-eskolak, unibertsitate-eskola politeknikoak, ikerketako unibertsitate-institutuak edo ikasgelatik kanpoko irakaskuntza antolatzen duten beste erakunde edo ikastetxe batzuk sortu, aldatu edo kentzea.

Mondragon Unibertsitateak proposatu du egungo Enpresa Zientzien Fakultatearen izena aldatzea eta izen berria jartzea: Enpresagintza Fakultatea. Proposamenak ez dakar zentro horren izaera edo funtzioak aldatzea, izen-aldaketan oinarritutako aldaketa baita.

Mondragon Unibertsitateko Errektore Kontseiluak, 2025eko urriaren 30eko erabakiaren bidez, Enpresa Zientzien Fakultateari izena aldatzea eta Enpresagintza Fakultatea izena jartzea onartu zuen.

Horrenbestez, Mondragon Unibertsitateko Errektore Kontseiluak 2025eko urriaren 30ean hartu zuen erabakia ikusita, eta proposamen hori, Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 41 artikuluaren eta hura garatzeko araudiaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegora igorrita, honako hau

Lehenengoa. Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateari izena aldatzea eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea izena jartzea onartzea.

Bigarrena. Agindu hau Unibertsitate Politikari buruzko Konferentzia Orokorrari eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateko Ministerioari jakinaraztea, azken honek proposamena Gobernuari igor diezaion zentroaren izena aldatzeko, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan (irailaren 12ko 1509/2008 Errege Dekretuaren bidez arautua) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 11.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik