Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko azaroaren 11koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez 2026rako laguntzak emateko deialdia egiten baita mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko (MAE inbertsioa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 4910
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/11
  • Argitaratze-data: 2025/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

2023-2027 ekitaldiak hartzen dituen Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) programazio-aldi berria indarrean jartzearekin batera, Europako Batzordeak jarduketa-filosofia berri bat jarri zuen abian. Aurreko programazio-aldian, NPEaren helburua legezkotasunean, gastuaren kontrolean eta Batasunaren finantza-interesen babesean oinarritzen zen; egungo aldian, berriz, NPEak hiru helburu orokorrekin lotutako emaitza zehatzak lortzea du ardatz:

  1. nekazaritza-sektore zentzuzkoa, lehiakorra, erresilientea eta dibertsifikatua sustatzea, epe luzera elikagaien segurtasuna bermatuko duena;

  2. ingurumenaren babesa (biodibertsitatea barne) eta klimaren aldeko ekintza babestu eta indartzea, eta Europar Batasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea, besteak beste Parisko Akordioari jarraituz hartutako konpromisoak;

  3. Landa-eremuetako sare sozioekonomikoa indartzea.

    Hau da, lehenago, neurrien arteko harreman bakarra gastuaren kontrola eta aurrekontuari eustea zen, baina, orain, NPE berri hau indarrean sartzearekin batera, lehengo laguntza-programa guztiak ez dira neurri isolatuak, eta aipatutako helburu orokorrak lortzen lagundu behar duen plan estrategiko baten barruan ulertu behar dira.

    Ikuspegi berri hori estatu kideen subsidiariotasun handiagoaren inguruan egituratzen da, haiek kontrolatzen eta diseinatzen baitituzte beren esku-hartzeak, NPE berriaren erreferentziazko arau-esparruan oinarrituta. Esparru horren funtsa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua da, estatu kideek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena (NPEaren plan estrategikoak), Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta.

    Aipatutako erregelamenduaren eskakizunei erantzunez, estatu-mailan Espainiako 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionala (NPEPE) argitaratu zen. Plan hori Europako Batzordeak onartu zuen 2022ko abuztuaren 31n, C(2022) 6017 Erabakiaren bidez, eta, ondoren, 2023ko abuztuaren 30ean aldatu zen, C(2023) 5746 Erabakiaren bidez.

    Mahastizaintzako eta ardogintzako sektorea ardatz hartuta, NPEPEa indarrean sartzearen ondorioz, Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearentzako lehengo laguntza-programak utzi egin zion gainerako NPEaren neurrietatik aparte egoteari, eta NPEaren plan estrategikoaren parte izatera pasatu zen, hots, esku-hartze bat gehiago izatera, Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektoriala (MAE) izenekoa.

    Europako erreferentziazko arau-esparrua aipatutako 2021/2115 (EB) Erregelamenduan dago. Erregelamendu horren III. kapituluan, sektore jakin batzuetan egin beharreko esku-hartze motak ezartzen dira; kapitulu horren 43. artikuluan, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean esku hartzeko betebeharra ezartzen zaie estatu kide guztiei, eta 57. artikuluan eta hurrengoetan, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean gauzatu beharreko helburuak eta jarduketak eta esku-hartze horretarako Batasunaren finantza-laguntza.

    Espainiako Estatuko NPEPEaren esparruko Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren erregulazioa urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuan garatzen da, zeinaren 2. atalean ezartzen baitira mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio materialak eta immaterialak egiteko laguntzak.

    Autonomia-esparruan, 66/2024 Dekretua argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena.

    Agindu honetan ezarritako laguntzak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren EAEko nekazaritzako elikagaien, basogintzaren eta arrantzaren balio-katearentzako laguntza-planean sartuta daude. Plan hori tresna estrategikoa da EAEko lehen sektorearen eta nekazaritzako elikagaien sektorearen zerbitzurako, lurraldean errotze sakona, nortasun propioa eta etorkizunerako bokazioa dituen sektore ekonomiko bat bultzatzeko, zeina gai izango baita elikadura- eta nekazaritza-eredu jasangarri, lehiakor, erresiliente eta inklusibo baterako trantsizioa gidatzeko. Plan hori 2024-2027 Legegintzaldiko Planaren printzipio eta ildo estrategikoetan oinarritzen da.

    Azkenik, kontuan hartu behar dugu agindu honen gastua 2027ko Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren aurrekontuari egotziko zaiola. Horrenbestez, laguntza horiek eraginkorrak izateko, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2026ko Aurrekontu Orokorretan behar besteko kreditua eduki behar da, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan.

    Ondorioz, hau

Mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko 2026rako laguntzen deialdia onartzea. Deialdiaren oinarriak agindu honen I. eranskinean jasota daude.

Agindu hau eraginkorra izateko, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorretan, behin betiko ebazpenaren unean, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteak aldez aurretik izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 11.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

  1. oinarria. Xedea.

    Agindu honen xedea da 2026rako laguntzen deialdia egitea mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko 2024ko maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretua aplikatuz.

    Laguntza hauek xedapen eta erregelamendu hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 Erregelamendua (EB) (apirilaren 15eko 2016/1149 EB Erregelamendu Delegatuak osatua), Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua, Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 Betearazpen Erregelamendua (EB), urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena, eta 66/2024 Dekretua, 2024ko maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena.

  2. oinarria. Aplikazio-eremua.

    Ekitaldi honetan, inbertsioen neurrirako aplikatu beharreko araudia 905/2022 Errege Dekretuaren II. kapituluaren 2. atalean jasotakoa izango da (905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena), bai eta 66/2024 Dekretuaren V. kapituluaren 3. atalean jasotakoa ere (66/2024 Dekretua, 2024ko maiatzaren 28koa, Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzekoa).

    Aipatutako araudiaren arabera, esku-hartze honen helburua da mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendu orokorra, merkatuaren eskarietara egokitzeko mailak eta lehiakortasuna hobetzea, laguntzak emanez mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko, are energia-aurrezpena, energia-efizientzia globala eta prozesu jasangarriak hobetzeko.

    Inbertsio horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatutako mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak ekoizteko, merkaturatzeko edo jarduera bietarako izango dira.

    Deialdi honi lehia-konkurrentziaren bidez emango zaio ebazpena. Ondorio horietarako, honako prozedura hau ulertuko da lehia-konkurrentziatzat: prozedura horren bidez, laguntzak emateko, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, oinarri hauetan ezarritako esleipen-irizpideen arabera eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko. Irizpide horiek aplikatuz balorazio handiena lortu dutenei soilik emango zaie dirulaguntza.

  3. oinarria. Onuradunak.

  1. Honako hauek jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak:

    1. Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresak, baldin eta, eskabidea egiten duten unean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian jasotako produktuak ekoitzi edo merkaturatzen badituzte, edo, orobat, laguntza-eskabidearen xede den eragiketa gauzatzearen ondorioz halako produktuak ekoizten edo merkaturatzen hasi badira. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta egon behar dute enpresek.

    2. Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen antolakundeak, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 152. artikuluaren arabera aitortuta badaude, eta haien elkarteak.

    3. Ekoizle bi edo gehiago biltzen dituzten elkarteak, baldin eta nortasun juridikoa badute eta lehenago adierazitako erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatutako produktuak ekoizten badituzte. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta egon behar dute elkarteek.

    4. Lanbidearteko antolakundeak.

    5. Antolakunde profesionalak.

      Jarduera bakartzat merkaturatzea duten enpresak badira, itxitako azken ekitaldiko fakturazioaren % 80, gutxienez, produktu hauek merkaturatzetik atera beharko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian zehaztutako produktuak.

      Betekizun hori ez zaie aplikatuko beraiek edo haien kideek egiten dituzten ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibei.

  2. Ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak, ez eta krisi-egoeran daudenak ere, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauetan definitutakoaren arabera (Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).

  3. Ardogintzako industrien kasuan, dagokion erregistroan izena emanda egon beharko dute, eta datuak eguneratuta izan beharko dituzte. Eskatzailea esportatzaileen elkartea bada edo esportazio partzuergoa bada, horiek osatzen dituzten enpresen 2/3, gutxienez, erregistro horretan inskribatuta egotea.

  4. oinarria. Eskabideak aurkeztea eta epeak.

  1. Mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntza-deialdiaren barruko eskabideak Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako titularrari zuzendu behar zaizkio, eta agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, baina 2026ko otsailaren 1a baino lehen.

    Hala ere, 2025eko otsailaren 1etik aurrera aurkeztutako eskabideak onartuko dira (egun hori barnean dela).

    Agindu honen III. eranskinean dago jasota eskabide-formularioaren edukia.

  2. Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, ebazpen-zati honen 3. apartatuan adierazitako helbideen bidez.

  3. Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (bertan daude izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta haren bidez sar daiteke eskaera egiteko formulariora) honako esteka honetan dago:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1222908

    Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, honen bidez egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Eskaera ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez:

    https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Helbide honetan eskura daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak:

    https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  5. Laguntzak kudeatzen dituen organoak, ikusten badu eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioak ez dituela betetzen agindu honetan xedatutako betekizunak, horren berri emango dio eskatzaileari, hamar egun balioduneko epean behar diren zuzenketak egin ditzan edo dagokion dokumentazioa aurkez dezan. Halaber, adieraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluaren arabera.

  6. Establezimendu bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du.

  1. oinarria. Iraunkortasuna.

    Eskuratutako aktibo material eta immaterialak onuradunen jabetzakoak izan eta onuradunek eduki beharko dituzte bost urtez, azken ordainketa egin den egunetik aurrera.

    Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak badira, Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak dioenaren arabera, aurreko apartatuan adierazitako aldia hiru urtekoa izango da, azken ordainketa egin den egunetik aurrera.

    Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko (EB) 2022/126 Erregelamendu Delegatuaren 11.9 artikuluak ezarritako inguruabarretako edozein gertatuz gero, itzuli egin beharko dira bai laguntza bai interesak, ez-betetzearen iraupenari dagokion proportzioan. Agintaritza eskudunek finantza-laguntza ez berreskuratzea erabaki ahal izango dute, baldin eta onuradunak ekoizpen-jarduera eten badu iruzurrik gabeko porrot baten ondorioz.

  2. oinarria. Eragiketen xedeak.

    Laguntzaren xede diren eragiketek lagundu behar dute urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren IX. eranskinean xedatutako helburu estrategietako bat lortzen, gutxienez.

    Helburu estrategiko horiek lortzeko, eragiketa bakoitzean helburu orokor bat edo batzuk identifikatu beharko dira. Helburu horietako zenbait, baina ez denak, zerrendatuta daude abenduaren urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren X. eranskinean. Eragiketa jakin baten helburu orokorretako baten bat jasota ez badago zerrenda horretan, eskatzaileak zehaztu beharko du zein den helburu hori.

  3. oinarria. Eragiketen ezaugarriak.

  1. Inbertsioetarako laguntza, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58.1.b) artikuluaren arabera, honelako eragiketa hauetan gauzatu ahal izango da:

    1. Urtekoak, laguntzarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den finantza-ekitaldiaren ondoko ekitaldian eragina izango dutenak. Deialdiaren xede den laguntzarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den finantza-ekitaldiaren ondo-ondoko lehen ekitaldira mugatu beharko dira gastu-kontzeptuak.

    2. Biurtekoak, laguntzarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den finantza-ekitaldiaren ondoko bi ekitaldietan eragina izango dutenak. Deialdiaren xede den laguntzarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den finantza-ekitaldiaren ondo-ondoko lehen ekitaldian onartutako gastu-kontzeptuen zenbatekoaren % 50 gutxienez izan beharko dute sartuta.

  2. Eskatutako laguntzaren xede diren eragiketak gauzatzen hasteko egunak laguntza-eskabidea aurkeztu den egunaren ondorengoa behar du izan, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 8. apartatuko XII. eranskinean xedatutako salbuespen-kasuetan izan ezik. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako langileek egiaztatuko dute hori horrela dela hasi ez izanaren akta baten bidez.

  3. Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 20.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eskatutako inbertsio-aurrekontua 100.000 eurokoa, txikiagoa edo handiagoa duten eragiketak hautatu ahal izango dira.

  1. oinarria. Eskabideak onartzeko irizpideak.

    Eskabideak irizpide hauen arabera aztertuko dira:

  1. Inbertsioetan esku hartzeko eskabideetan argiro definitutako inbertsio-eragiketak jasoko dira, honako hauek barnean hartuta: ekintzen eta jarduketen zehaztasunak, iraupena, ekintza bakoitzaren gastu-kontzeptu banakatuak eta kostuen zenbatespena.

    Zehaztuko dira, orobat, eragiketa bakoitzak nolako helburu estrategiko eta orokorrak bete nahi dituen.

  2. Bermatuko da proposatutako eragiketaren kostuek ez dituztela gainditzen merkatuaren ohiko prezioak, eta kostuak neurrikoak direla.

    Diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoak (urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XI. eranskinean jasota daudenak) ezartzeak ez du esan nahi kostuen moderazioa ebaluatu behar ez denik.

    Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak uste badu kostuek merkatuaren ohiko prezioak gainditzen dituztela edo ez dela betetzen kostuen moderazioa, eskatzaileari eskatuko dio eskabidea zuzentzeko edo behar bezala justifikatzeko.

    Kostuen moderazioa ebaluatzeko, sistema hauetako bat gutxienez erabiliko da, edo konbinaturik:

    1. Eskaintzen arteko konparazioa.

      Oro har, eskatzaileak gutxienez hornitzaile ezberdin eta independenteen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu, eskatutako laguntzaren xede diren inbertsio guzti-guztiei dagokienez, zenbatetsitako kostuaren zenbatekoa edozein dela ere (diruz lagunduko den gastua kontratu txikien zenbatekoa baino txikiagoa izan daiteke), obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta beren ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan horiek egin, mailegatu edo hornitzen dituzten entitateen kopuru nahikorik ez badago egiaztatu egin beharko da.

      Eskaintzak hornitzaileei eskatu behar zaizkie, eta hori egiaztatzeko modua eduki behar da; izan ere, edozein unetan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari edo onuradunari eskaintzak zer egunetan eskatu eta jaso ziren agiri bidez egiaztatzeko. Eskaintzek inbertsio-elementuak kontratatu, exekutatu edo fakturatu baino lehenagokoak izan behar dute.

      Aurrekontuan jasotako inbertsioa egiteko eta zerbitzu hori emateko gaitasuna duten enpresa independenteek egin behar dituzte aurrekontuak; behar bezain zehaztuta egon behar dute, konparatzeko moduko gastu-kontzeptuak jaso behar dituzte, eta eskaintzen deskribapenak argia eta zehatza izan behar du.

      Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada eta justifikatu ere, hala badagokio, hornitzaile nahikorik ez egotea justifikatu beharko da. Alderdi hori bera aplikatuko da azkenean gauzatutakoa onartutakoarekin bat ez datorrenean, aldaketen kasuan bezala.

      Eskatzaileak aurkeztutako diruz laguntzeko moduko gastuen zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.

    2. Erreferentzia-kostuak.

      Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak erreferentzia-prezioen datu-base bat ezarri edo erabiltzen du. Datu-base horrek osoa eta behar bezain zehatza izan behar du, aldian-aldian eguneratu beharko da, eta bermatu beharko du prezioak merkatuaren prezioen isla direla.

    3. Ebaluazio-batzordea.

      Ebaluazio-batzorde bat eratzen bada edo merkatu-azterlan bat egiten bada, kontuan hartu beharko da batzordekideek dagokion arloan esperientzia izan behar dutela. Batzordearen lana behar bezala dokumentatu beharko da.

  3. Eskatzaileak frogatuko du eskura dituela baliabide teknikoak eta finantzarioak, eragiketa zuzen gauzatzeko adinakoak, eta enpresa ez dagoela krisi-egoeran Europako Batzordearen 2014ko uztailaren 31ko 2014/C 249/01 Komunikazioan ezarritakoari jarraituz.

    Eskatzaileak frogatu beharko du enpresa ekonomikoki bideragarria dela, non ez den estatutuei jarraituz irabazi-asmorik gabeko antolakunde bat.

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatzen diren produktuen ekoizle bi edo gehiago biltzen dituen eta nortasun juridikoa duen elkarte bat baldin bada eskatzailea, elkarteko ekoizle bakoitzak frogatu beharko du gaitasuna duela beharrezkoak diren baliabide tekniko eta finantzarioak eskuratzeko, inbertsioan duen partaidetza alde batera utzita, edo, bestela, aukeran, elkarteak berak gaitasun hori duela beharrezkoak diren baliabide tekniko eta finantzarioak eskuratzeko.

    Honako egoera hauetako edozeinetan ulertuko da alderdi horiek frogatu gabe geratu direla eta, ondorioz, eskatzailea ezin dela dirulaguntzaren onuraduna izan:

    1. Krisialdian baldin badago, betiere krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (Batzordearen 2014ko uztailaren 31ko 2014/C 249/01 Komunikazioa).

    2. Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskabidea egin badu, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota badago, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta badago (salbu eta horretan hitzarmen batek eragingarritasuna hartu badu), epailearen esku-hartzearen mende badago edo uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta badago, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.

    3. Egiaztatu ez badu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dauzkala Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduan ezarritako eran.

  4. Eskatzaileak proposatutako estrategien eta finkatutako helburuen arteko koherentzia, eta eragiketak izan dezakeen eragina eta arrakasta bai eraldaketaren edo merkaturatzearen errendimendu orokorra hobetzeko, bai eskatzailearen instalazioak merkatuaren eskarietara egokitzeko eta bai lehiakortasuna areagotzeko.

    Ez da inolako laguntzarik emango laguntza-eskabideetan inkoherentzia-egoeraren bat atzemanez gero edo haietan aurreikuspenak behar bezala dokumentatuta ez badaude.

  1. oinarria. Inbertsioetarako laguntzetan lehentasuna izateko irizpideen haztapena.

    Agindu honetako II. eranskinean jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren inbertsioetarako laguntzetan lehentasuna izateko irizpideen haztapena, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 25.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  2. oinarria. Laguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    Pertsona fisikoentzat:

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldikoa.

    Pertsona juridikoentzat:

    Legezko ordezkariaren NANa.

    Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita), eta, hala badagokio, gerora erregistratutako eskrituren kopia, enpresa gaur egun zer egoeratan dagoen egiaztatzeko.

    Eskabidea aurkeztu den dataren aurreko azken hiru ekitaldietako sozietateen gaineko zerga.

    Nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat:

    Eratze-eskrituraren kopia eta osaeran edo funtzionamenduan aldaketak ekarri dituen ondorengo beste edozein eskriturarena.

    Enpresa eskatzailea talde batekoa bada: enpresa zein taldetakoa den, haren antolamendu-egituraren dokumentazioa, partaidetza-ehunekoak adierazita (laguntza eskatzen den egunean). Datu hauek emango dira:

    Negozio-zifraren zenbateko garbia.

    Langileen batez besteko kopurua.

    Aktiboaren zenbatekoa, guztira.

    Era berean, emandako datuak egiaztatzen dituen dokumentazioa eman behar da, hala nola urteko kontu bateratuak, enpresa bakoitzaren urteko kontu ikuskatuak (halakorik ezean, Merkataritza Erregistroan aurkeztutako balantzea eta galdu-irabazien kontua), Sozietateen gaineko Zerga, eta abar.

    Guztientzat direnak:

    Azken 5 urteetan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez bada, Hirugarrenaren Alta Agiria. Helbide honetan dago eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/hirugarrenak/

    Eskaera ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza-egiaztagiria.

    Enpresa merkaturatzailearen kasuan:

    Fakturazioaren % 80 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) VII. eranskinaren II. zatiko produktuetatik datorrela ziurtatzeko idatzizko konpromisoa.

    Proiektua deskribatzeko memoria, gutxienez hauek jasotzen dituena:

    Eragiketarako proposatzen diren ekintzen eta jardueren deskribapen zehatza: ekintza eta haien iraupen zehatza, ekintza bakoitzaren gastu-kontzeptu zehatzak eta kostuen zenbatespena.

    Urtez urteko gauzatze-egutegia eta finantza-ekitaldiko justifikazioa.

    Ekintza bakoitzarekin lortu nahi diren helburu orokorrak eta estrategikoak.

    Aurrekontu xehatua, euskarri-agiriekin: proformako fakturak, kontratuen edo eskaera irmoen kopia. Proposatutako eragiketak merkatuko ohiko prezioak gainditzen ez dituelako eta inbertsio guztien kostuen moderazioa betetzen delako bermea, gutxienez hiru hornitzaile desberdinen hiru eskaintza aurkeztuta. Eskaintza faltsuak aurkezten badira, laguntza-eskaera ukatu eta otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren I. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatuko dira.

    Eskatutako inbertsio guztiak banan-banan azaltzen dituen taula, eta bakoitzaren hiru aurrekontuak, zein aurrekontu aukeratu den adierazita. Ezinezkoa bada inbertsioren batean hiru aurrekontu aurkeztea, justifikazio-memoria, ezintasun hori modu erantzunezinean argudiatzen duena.

    Proiektuan obra zibila egin behar bada, obra gauzatzeko proiektuaren kopia, ikus-onetsia (hala badagokio), eta nahitaezko lizentzia eta baimenen eskaera osoaren kopia. Lizentzia edo baimen horiek behar ez badira, lizentzia eta baimen horiek ez direla behar adierazten duen udalaren ziurtagiria.

    Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa exekutatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.

    Eraikinak erosten badira, behar bezala egiaztatutako tasatzaile independente baten edo behar bezala baimendutako organo edo organismo publiko baten ziurtagiria ere aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horren bidez, frogatuko da erosketa-prezioak ez duela gainditzen merkatuko balioa, lurzoruaren balioa merkatu-prezioen arabera banakatuta.

    Enpresaren bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren memoria; hauek jasoko dira gutxienez:

    Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

    Enpresa-egitura.

    Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

    Landutako produktuen merkatuak.

    Proiektuaren kokapena.

    Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegua sortzea...).

    Azken bi urteetako balantzea eta emaitzen kontua.

    Euskal Autonomia Erkidegorako berariazko lehenespen-irizpideak egiaztatzen dituen justifikazio-memoria (urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuko XIV. eranskina).

    Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada eta eskatzaileak Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartuta badaude, galdu-irabazien kontu laburtuak aurkeztuko dira.

    Kontabilitate-araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateentzat eta, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateentzat, ziurtagiria, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emana. Ziurtagiri horrek kontuan hartuko du enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea, enpresa hornitzailearen kobrantza aurreraturako edozein finantzaketa alde batera utzita, abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak egiaztatzeko.

    50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileen kasuan, Berdintasun Plana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluan xedatutakoaren arabera, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23. artikuluarekin lotuta, eta plan hori REGCONen nahitaez erregistratu izanaren justifikazioa, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretua betez berdintasun-planak eta haien erregistroa arautzen dituena eta laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua aldatzen duena.

    50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileen kasuan, desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete dutela egiaztatzen duen dokumentazioa.

  3. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

    Ekintza hauen kostuak lagundu ahal izango dira diruz:

    1. Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo hobetzea.

    2. Makina eta ekipo berriak erostea, produktuaren merkatu-balioraino. Gastu horien barruan sartuko dira energia sortzen duten sistemetan egindako inbertsioak, baina betiere urtean sortzen den energia-kopurua ez bada urtean zehar inbertsioaren xede diren instalazioetan kontsumitutakoa baino handiagoa.

    3. Administrazio-gastuak, a eta b letretan jasotako gastuekin loturikoak, adibidez, arkitektura-, ingeniaritza- eta aholkularitza-jardueren ondoriozko ordainsariak, eta bideragarritasun-azterketen ondoriozkoak, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 76. artikuluak ezarritako mugekin bat etorriz.

    4. Ordenagailuetarako euskarri logikoak erosi edo garatzea, patenteak, lizentziak eta egile-eskubideak erostea eta marka kolektiboak erregistratzea.

      Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XI. eranskinean adierazitako kontzeptuetarako, inbertsio-eragiketetan diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoek ezin izango dituzte gainditu eranskin horretan adierazitako mugak. Hala, eragiketa batean muga horiek gainditzen badira, gaindikina ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.

      Ezin izango dira diruz lagundu urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekreturen XII. eranskinean ezarritako gastuak.

  4. oinarria. Kudeatzea eta balorazio-batzordea.

  1. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak du dekretu honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.

  2. Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko hiru bokalek osatuko dute, eta horietako bat enpresa-programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio-batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aipatutako zuzendaritzako teknikarien artetik. Balorazio-batzordearen osaerari buruzko ebazpena EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik.

  3. Balorazio-batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak baloratu aurretik, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskabide bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, batzordeari aurkeztuko diona.

  4. Balorazio-batzordeak funtzio hauek izango ditu:

    1. Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Halaber, araudia betetzen ez duten eskabideen zerrenda egingo du, eta banan-banan azalduko du zein izan den baztertzeko arrazoia.

    2. Aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, eta proiektua eta agindu honetan ezarritako irizpide objektiboen betetze-maila baloratzea.

    3. Egindako ebaluazioaren emaitzak jasoko dituen txostena egitea, laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboetan oinarrituta.

      Txostenak eduki hau izango du:

    1. Baiesteko gomendioa jasotzen duten eskabideei dagokienez:

      Erakunde onuradunen izena edo sozietatearen izena eta IFK.

      Diruz lagundu daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

    2. Ezesteko gomendioa jasotzen duten eskabideei dagokienez:

      Erakunde onuradunen izena edo sozietatearen izena eta IFK.

      Eskabidea ukatzeko arrazoiak.

  5. Balorazio-batzordeak nahi dituen funtzionamendu-arauak ezarri ahalko ditu, eta horietan xedatzen ez den guztian Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

  1. oinarria. Laguntza emateko ebazpen-proposamena.

  1. Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialak hautatutako eskabideen behin betiko zerrendari funtsak esleitu ondoren, balorazio-batzordearen txostena kontuan hartuta, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta bertan adieraziko dira zer eskatzailerentzat proposatzen den dirulaguntza eta haren zenbatekoa.

    Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzaile horren txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

  2. Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinarazi eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena formulatuko da.

  3. Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik, oinarri honen beraren 3. apartatuaren arabera emandako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  1. oinarria. Ebazpena.

  1. Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak ebatziko du deialdia. Ebazpen bakarra emango du, eta hor jasoko dira eskatutako zein laguntza emango diren eta zein ukatuko. Ebazpenetan hauek adieraziko dira gutxienez: diruz lagundu daitezkeen inbertsioen zenbatekoa, emandako laguntza eta onartutako gauzatze-egutegia.

  2. Prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da funtsak esleitzeko Sektoreko Konferentzia egin eta hurrengo egunetik zenbatuta. Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren titularrari dagokio dirulaguntza ukatzeko edo, errekurtsorik aurkeztuz gero, errekurtsoak ezesteko ebazpen arrazoituak ematea.

  3. Sei hilabeteko epea igaro ondoren, ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak ezetsi egin direla pentsatu ahal izango dute, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. Ebazpena aldekoa bada, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. Dirulaguntza emateko baldintzen onarpen espresu bat.

    2. Egikaritze onaren berme bat gordailutu dela egiaztatzen duen agiri bat, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko (EB) 2022/127 Erregelamendu Delegatuan aurreikusitako baldintzen arabera. Erregelamendu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamendua osatzen du, organismo ordaintzaileei eta beste organo batzuei, finantza-kudeaketari, kontuen likidazioari, bermeei eta euroaren erabilerari dagokienez. Aipatutako bermea Europar Batasuneko finantzaketaren zenbatekoaren % 15 izango da, eta onuradunak eragiketaren parte diren ekintza guztiak gauzatzen dituela ziurtatuko du.

      1. oinarria. Eragiketen aldaketa.

      1. Hasieran onartutako inbertsio-eragiketen aldaketak aurkeztu ahal izango ditu onuradunak, bi motatako aldaketa hauek, hain zuzen:

        1. Aldaketa handiak; 4. apartatuan daude garatuta horretarako xehetasunak.

        2. Aldaketa txikiak; 5. apartatuan daude garatuta horretarako xehetasunak.

      2. Aldaketa guztiak behar bezala justifikatu beharko dira, eta Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari aurkeztuko zaizkio. Aurkeztutako aldaketa guztiak ebaluatuko ditu zuzendaritza horrek.

      3. Aldaketek muga hauek bete beharko dituzte:

        1. Eragiketa onartzeko aurkeztu ziren helburu estrategiko edo orokorrak ez aldatzea.

        2. Hautagarritasun-baldintzak ez aldatzea.

        3. Aurreko hautaketa-prozesuan laguntza-eskabideak jaso zuen puntuazioan aldaketarik ez eragitea, baldin eta eskabideak onartuak izateko gutxieneko puntuazioaren azpitik geratzea badakar. Lehentasunezko irizpideekin bat etorriz puntuazio bat lortzea ekarri duten eta, gero, eragiketatik ezabatu diren ekintzak, ondorengo deialdi batean sartu ahal izateko, behar bezala justifikatu beharko dira.

        4. Ez eragitea ordainketak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren ekitaldi batetik geroagoko beste batera aldatzea.

        5. Laguntzaren xede den inbertsioa hasieran onartutakoaren % 40 baino gehiago ez murriztea.

        6. Onuraduna ez aldatzea Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 11. artikuluaren 1.b) eta 9.c) apartatuetan ezarritakoaren arabera, kasu hauetan izan ezik: onuradun berria bat-egiteko edo salerosketako prozesu baten ondoriozkoa bada, edo sozietate motaren edo nortasun juridikoaren eraldaketa baten ondoriozkoa, eta, betiere, laguntza ematerakoan aintzat hartu ziren baldintzak aldatzen ez badira.

      4. Aldaketa handirik egin aurretik, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunak eman beharko du horretarako baimena.

        Aldaketa handiak Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari aurkeztu beharko zaizkio, aldatu nahi diren inbertsioak ordaintzeko eskatu behar den finantza-ekitaldiko otsailaren 1a baino lehen. Ezin dira aldatzeko bi eskabide baino gehiago aurkeztu eragiketako eta urteko, ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan izan ezik.

        Jarduketaren bat ez gauzatzea aldaketa handitzat hartuko da beti.

      5. Aldaketa txikiak aldez aurretiko baimenik gabe egin ahal izango dira; baina aurkeztu beharko dira, beranduenez, jarduketen amaiera jakinarazi edo ordainketa-eskabidea aurkeztu baino lehen.

        Hauek baino ez dira aldaketa txikitzat hartuko:

        1. Makina edo instalazio baten marka edo hornitzailea aldatzea, baldin eta ezaugarri teknikoak mantentzen edo hobetzen badira, errendimendua, energia-kontsumoa, mantentze-lanak, eta antzeko alderdiak kontuan hartuta.

        2. Upelen kopurua aldatzea, baldin eta guztizko edukiera eta ezaugarriak mantentzen badira urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XI. eranskineko V. epigrafean aurreikusitako tipologiaren arabera.

          Aldaketa txiki horietarako diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa ezin izango da izan dirulaguntzarako xedatutakoa baino handiagoa.

      6. Apartatu honetan adierazitakoa gorabehera, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak salbuespenez baimena eman dezake aurreko apartatuetan adierazitako baldintzekin bat ez datozen aldaketak egiteko, ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan.

      7. Onartutako aurrekontuak murriztea dakarten aldaketek emandako dirulaguntzaren murrizketa proportzionala ekarriko dute.

      8. Onartutako aurrekontuak gehitzea dakarten aldaketek ez dute ekarriko onartutako dirulaguntza handitzea.

      9. Onuradunak bere horretan mantenduko du egikaritze onaren bermea gordailutzeko betebeharra, hasierako dirulaguntza-emakidaren gainean kalkulatutako zenbatekoen arabera.

      1. oinarria. Finantzaketa.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoan, gehieneko laguntza mota % 40koa izango da, kontuan hartuta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 59.2 artikuluak aipatutako inbertsio-kostu onargarriak.

      2. Gainera, laguntza mota horri faktore hauek aplikatuko zaizkio:

        1. apartatuan adierazitako laguntza mota mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei aplikatuko zaie, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan halako enpresei buruz ematen den definizioaren arabera.

        1. 2003/361/EE Gomendioaren I. tituluko 2.1 artikuluak estaltzen ez dituen enpresen kasuan 750 langile baino gutxiago dituzten enpresak edo 200 milioi eurotik beherako negozio-bolumena dutenak, laguntzaren intentsitatea 1. apartatuan aipatzen den laguntzaren % 50ekoa izango da.

        2. 2003/361/EE Gomendioaren I. tituluko 2.1 artikuluak estaltzen ez dituen enpresak badira 750 langile edo gehiago dituzten enpresak edo 200 milioi euro edo hortik gorako negozio-bolumena dutenak, laguntzaren intentsitatea 1 apartatuan aipatutako laguntzaren % 25ekoa izango da.

      3. Kasu guztietan, baita enpresa handietan ere, eskatzaileen langile kopurua eta negozio-bolumena zehazteko, Batzordearen 2003/361/EE Gomendioan finkatutako kalkulu-irizpideak erabiliko dira.

      4. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatzen diren produktuen ekoizle bi edo gehiago biltzen dituen, nortasun juridikoa duen baina jarduera ekonomikorik ez duen elkarte bat baldin bada eskatzailea, laguntzaren kalkulua egiteko, ekoizle bakoitzak inbertsioan duen partaidetzaren proportzioa hartuko da kontuan, betiere ekoizle bakoitzak bere aldetik izango lukeen laguntza motarekin bat etorriz.

      5. Europar Batasuneko gainerako herrialdeetako inbertsioetarako, kokapena hartuko da kontuan laguntzaren ehunekoa zehazteko, aurreko apartatuetan ezarritako laguntza motekin bat etorriz.

        6 Laguntza motak gehienez 10 puntu murriztu ahal izango dira autonomia-erkidegoaren barruan esku hartzeko dagoen aurrekontua agortu arte, eta autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak zehaztuko du zer ehunekotan deialdian onartzen den eskabide kopuruaren arabera.

      1. oinarria. Ordainketak.

      1. Gehienez ere, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren bi ekitalditan justifikatu eta ordaindu beharko da inbertsioa, ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan izan ezik.

        Eragiketa edo jarduketa bakoitza amaitu ondoren eta gauzatzeko eta finantzatzeko egutegiaren arabera, onuradunek inbertsio orokorra edo dena delako jarduketa justifikatu beharko diote, eta hura ordaintzeko eskatu, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, ordaintzeko eskabide hori aurkeztea aurreikusita dagoen finantza-ekitaldi bakoitzaren maiatzaren 1a baino lehen.

        Biurteko eragiketen kasuan, onuradun batek hasieran aurreikusitako jarduketa bati edo batzuei gauzatze-egutegian ezarri baino lehenago ekiten badie, deialdiaren xede den bigarren finantza-ekitaldian justifikatzeko, jarduera horiek ordaintzeko eskabidea aurkeztu ahal izango du deialdiaren xede den lehen finantza-ekitaldian justifikatzeko aurreikusitako jarduketen epe berean; baina ordaindu ahal izango da, horretarako nahiko funts badago bakarrik.

      2. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ebazpen bat eman beharko du aurkeztutako ordainketa-eskabide bakoitzeko, inbertsio-eragiketarena edo, hala badagokio, inbertsio-eragiketa osatzen duten jarduketa batena edo batzuena, betiere egiaztatzen bada dena delako eragiketa edo jarduketa gauzatu dela eta administrazio-kontrolak egin direla, eta, hala badagokio, tokian bertan. Ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan, egiaztatu beharko da osorik gauzatu diren ala ez, onuradunak zer laguntzatarako eskubidea duen zehazteko xedez.

      3. Ordainketa-eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztuko dira, gutxienez:

        1. Gauzatze-memoria balioetsia, gastuen, fakturen eta ordainagirien zerrenda, eta, hala badagokio, hasierako eskabidearen aldean izandako aldaketen zerrenda barnean. Salbuespeneko edo ezinbesteko kausak direla eta, aurreikusi diren eta gauzatu diren jarduketen arteko alderik bada, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari justifikatu beharko zaizkio balioetsi ditzan.

        2. Fakturen eta egindako ordainketen xehetasunen taula (faktura eta ordainketen data eta erreferentziak, hornitzaileak, azalpena eta zenbatekoa). Taula horretan, egindako gastua eta hasieran onetsitakoa edo onartutako azken aldaketan jasotakoa alderatuko dira inbertsio bakoitzerako.

        3. Eraikuntza berria bada, obra-lizentziaren likidazioa dagokion udalaren aldetik.

        4. Udal-araudiak hala eskatzen badu, inbertsioak egiteko udal-lizentzia. Edo, ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimen hori eskatzea, hori egiaztatzen duen justifikazioa aurkeztu beharko da.

        5. Onuradunaren deklarazioa, zeinaren bidez jasota geratuko baita ez duela ez eskatu ez jaso inbertsio bererako bestelako laguntzarik, eta ez dagoela sartuta dirulaguntzak itzultzeko inongo prozesutan.

        6. Dirulaguntzaren zenbatekoa jaso nahi den banku-kontuari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

        7. Gastuaren fakturak edo egiaztapen-balio baliokidea duten kontabilitate-dokumentuak, eta ordainketen ziurtagiriak.

        8. Onuradunak zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak.

        9. Bete behar den arautegian exijitutako beste edozein dokumentu, eta laguntza emateko behar diren inguruabarrak eta betekizunak egiaztatzeko xedez emakida-ebazpenean adierazitako dokumentuak.

          Dirulaguntza ordaintzeko, nahitaezkoa da inbertsioa justifikatzen duten kontuak aurkeztea. Kontu horiek egiaztatu egin beharko dira, hain zuzen ere Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda duen kontu-auditore baten edo auditoria-sozietate baten bitartez; halakorik ezean, autonomia-erkidegoak egiaztatuko ditu aipatutako fakturak eta dokumentuak. Egiaztapen horretan, laguntza-espediente bakoitzaren gaineko in situ ikuskapen bat egingo da, gutxienez.

      4. Kontrolen bidez egiaztatuko dira alderdi hauek:

        1. Laguntzaren xede diren eragiketak gauzatzen hasteko eguna laguntza-eskabidea aurkeztu den eguna baino geroagokoa dela eta eskatutako eragiketak hasi ez direla egiaztatu den eguna baino geroagokoa dela Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du azken hori, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XII. eranskineko 8. apartatuan xedatutako salbuespenetan izan ezik.

        2. Onartutako eragiketan barrikak, upelak edo egurrezko dolareak badaude, edukiera edozein dela ere, alderdi hauek egiaztatu beharko dira:

          Onartutako eskabidean edo, halakorik bada, aldatutakoan adierazitako kalitate eta kopuruarekin bat datorrela.

          Inbertsioa ez dela ordezkatze hutserako baliatu.

          Laguntzaren xede diren mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak biltzeko baliatzen direla.

          Elaboraziorako edo ontzerako diren espazioetan baino ez direla biltzen.

          Elementuetako bakoitzak ezabatu ezin den kode alfanumeriko bat edo banakako matrikula bat daukala, laguntzaren organo kudeatzaileak esleitutako kodea barnean hartzen duena eta kontrolerako eskuragarri dagoena.

        3. Laguntza-eskabidea aurkezteko unean antzeko elementuak bazeuden kontrola egiten den instalazioan, elementuok behar bezala egon beharko dute sartuta inbentarioan.

        4. Inbertsioak barne hartzen baditu energia sortzeko sistemak, egiaztatu beharko da urtean sortu den energia kopurua ez dela onuradunaren ohiko jarduerek urtean balia dezaketena baino handiagoa.

          1. oinarria. Laguntza murriztea osorik ez gauzatzeagatik.

            Onartutako edo, hala badagokio, aldatutako laguntza-eskabidean jasotako inbertsio-proiektuko ekintza bat edo batzuk gauzatzen ez badira, oinarri honetan ezarritakoa kontuan hartuta ordainduko da laguntza.

          1. Ezinbesteko kausak edo salbuespeneko inguruabarrak direla-eta ekintza bat edo gehiago gauzatu ez bada, amaierako laguntza murriztuko da gauzatu ez diren ekintzen zenbatekoaren arabera, hau da, osorik gauzatu diren banakako inbertsioei dagokien zenbatekoa ordainduko da.

          2. Ezinbesteko kausak edo salbuespeneko inguruabarrak ez diren arrazoiak direla-eta ekintza bat edo gehiago gauzatu ez bada, baina inbertsio-proiektuaren helburu orokorra bete bada, amaierako laguntza zigorrez murriztuko da, hasierako edo aldatutako laguntza-eskabidearen barruan dauden eta osorik gauzatu ez diren ekintzei dagokien zenbatekoaren % 100 kenduta. Hau da, emango den laguntza kalkulatzeko, osorik gauzatu diren banakako ekintzen zenbatekoari zigor hori aplikatuko zaio, eta horren emaitza izango da ordainduko dena.

          3. Ezinbesteko kausak edo salbuespeneko inguruabarrak ez diren arrazoiak direla-eta ekintza bat edo gehiago gauzatu ez bada, eta, gainera, inbertsio-proiektuaren helburua bete ez bada, ez da dirulaguntzarik ordainduko. Kasu horretan, ordainketa partzialak eginda badaude, ordaindutako zenbatekoak gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko da.

          1. oinarria. Bermeak liberatzea eta betearaztea.

          1. Egikaritze onaren bermeak balioa izango du azken ordainketa egin arte.

          2. Bermea liberatuko da organismo ordaintzaileak berme hori ezeztatzeko erabakia hartzen duenean, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak eskaera egin eta gero. Zuzendaritza horrek bermatuko du aurretik administrazio-egiaztapenak egin dituela, bai eta tokian bertako egiaztapenak ere, ziurtatzeko inbertsioa egin dela eta onuradunak hasierako edo aldatutako laguntza-eskabideak jasotzen duen inbertsio-proiektu orokorraren parte diren inbertsio guztiak gauzatu dituela, eta onuradunak urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 29. artikuluak eskatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu duela. Errege-dekretu horren bidez, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen da.

          3. Onuradunak ez badu gauzatzen hasieran onartutako edo aldatutako laguntza-eskabideak jasotzen duen eragiketa, edo ez badu betetzen helburu orokorra, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzak txostena egin ondoren, erakunde ordaintzaileak Ogasun eta Finantza Sailari eskatuko dio egikaritze onaren bermea konfiskatzeko, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko inguruabarretan izan ezik.

          1. oinarria. Onuradunen betebeharrak, Europako funtsen bidezko finantzaketaren informazioa eta publizitatea.

          1. Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

          2. NPEPEaren eta Europako laguntzaren informazio-, publizitate- eta ikusgarritasun-betekizunak betetzen direla bermatzeko, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 123. eta 124. artikuluetan jasota baitaude, onuradunek honako hauek egin beharko dituzte:

            1. NPEPEaren laguntzaren berri ematea euren webgune ofizialean, webgune hori dagoenean. Halaber, sare sozialetako euren kontu ofizialetan, eragiketaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren proportzioan, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduta.

            2. Herritarrei edo parte-hartzaileei zuzendutako eta eragiketaren gauzatzearekin lotutako komunikazio-arloko agiri eta materialetan, adierazpen bat jarriko dute erraz ikusteko moduko toki batean, eta hor zehaztuko dute Europar Batasunaren laguntza jaso dutela.

              Europar Batasunaren enblema nabarmenduta agertu beharko da herritarrei jardunen berri emateko prestatzen diren komunikazio-material guztietan, hala nola produktu inprimatuetan eta digitaletan, webguneetan eta horien sakelakoetarako bertsioetan. Ikurrarekin batera honako azalpen hauetako bat agertu beharko da, kasuan kasukoa: «Europar Batasunak finantzatua» edo «Europar Batasunak modu bateratuan finantzatua».

              1. oinarria. Bateraezintasuna.

                Laguntza hauek ezin dira bateratu, batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren babespeko landa-garapenerako programetan jasota laguntzekin; bestetik, 2002ko ekainaren 14ko Batzordearen 1040/2002 (EE) Erregelamenduan jasota dauden neurriekin (erregelamendu horren bidez, arazo fitosanitarioei aurre egiteko Batasunaren parte-hartze finantzarioaren esleipenari dagozkion xedapenak betetzeko arau partikularrak ezartzen dira eta 2051/97 (EE) Erregelamendua indargabetzen da) eta, azkenik, ezta Europar Batasunaren finantza-tresnen bidez finantzatutako gainerako neurriekin.

Euskal Autonomia Erkidegoan urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XIV. eranskineko lehentasun-irizpideetan aplikatzen den haztapena.

  1. Eskatzaileak lehenestea.

    1 lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

  2. 1 lehentasun-irizpidea: haztapena: 3.

  1. 2 lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

    3 lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

  1. 1 lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

  1. 2 lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

    5 lehentasun-irizpidea: haztapena: 6.

    6 lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

    7 lehentasun-irizpidea: haztapena: 5.

    8 lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

  1. 1 lehentasun-irizpidea: haztapena: 6.

  1. 2 lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

  1. 3 lehentasun-irizpidea: haztapena: 2.

    10 lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

    11 lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

    12 lehentasun-irizpidea: haztapena: 2.

  1. Proiektuak lehenestea.

    1 lehentasun-irizpidea: haztapena: 14.

    2 lehentasun-irizpidea: haztapena: 14.

    3 lehentasun-irizpidea: haztapena: 14.

    4 lehentasun-irizpidea: haztapena: 6.

    5 lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

    6 lehentasun-irizpidea: haztapena: 8.

  1. 1 lehentasun-irizpidea: haztapena: 14.

  1. 2 lehentasun-irizpidea: haztapena: 7.

  1. 3 lehentasun-irizpidea: haztapena: 3.

    8 lehentasun-irizpidea: haztapena: 10.

    9 lehentasun-irizpidea: haztapena: 5.

    10 lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

    11 lehentasun-irizpidea: haztapena: 3.

Eremu generikoak:

Identifikazio-agiri mota.

Zenbakia.

Izena (pertsona fisikoentzat soilik).

Lehen abizena (pertsona fisikoentzat soilik).

Bigarren abizena (pertsona fisikoentzat soilik).

Sexua (pertsona fisikoentzat soilik).

Erakundearen izena (pertsona juridikoentzat soilik).

Telefono finkoa.

Telefono mugikorra.

Posta elektronikoa.

Ordezkaria.

Lurralde historikoa.

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala.

Abisuak jasotzeko posta-helbidea.

Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.

Abisuak jasotzeko telefono mugikorra.

Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza.

Programak gauzatzeko arduraduna.

Zerga-egoitza.

Egoitza soziala.

Onuradunak.

Enpresa eskatzailearen kapital sozialaren egungo egitura.

Nekazaritza-ustiapena (hala badagokio).

Egun garatutako eta/edo aurreikusitako jarduerak.

Erabilitako edo merkaturatutako mahastizaintza- eta ardogintza-lehengaiak.

Elaboratutako edo merkaturatutako produktuak.

Inbertsioaren kokalekua.

Inbertsioaren deskribapena.

Eragiketen helburu orokorrak eta estrategikoak.

Aurreikusitako gauzatze- eta justifikazio-egutegia.

Eskatutako inbertsioaren zenbatekoa ekitaldiko eta ekintzako.

Inbertsio-proiektuaren finantzaketa.

Lehentasun-irizpideak:

Eskatzailea lehenestea.

Proiektuak lehenestea.

Eremu osagarriak - Alderdi hauek jasotzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:

Ez du xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jaso administrazio publiko edo erakunde pribatuetatik.

Laguntza-eskabidean adierazitakoa egia da, eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak dira; faltsutasunik edo datu okerrik azalduz gero, erantzukizun osoa bere gain hartuko du; eta ezingo du adierazi faltsutasun edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak ez zituela ezagutzen.

Konpromisoa hartzen du programa gauzatu dela egiaztatzeko beharrezko den dokumentazio guztia Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren esku jartzeko.

Proposatutako programaren iraupen osorako finantzaketa bermatzen du.

Ez da krisian den enpresatzat hartzen, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauekin bat etorriz (Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).

Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuak 31 artikuluan inbertsioen iraunkortasunari buruz xedatutakoarekiko konpromisoa hartzen du.

Ez dago zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.

Ez du eskatu konkurtso-deklaraziorik; ez dago ezein prozeduratan kaudimengabetzat jota; ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; ez dago esku-hartze judizialaren eraginpean, edo ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.

Zerga-egoitza ez dauka erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

Enpresa merkaturatzailea izanez gero, fakturazioaren % 80 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) VII. eranskinaren II. zatiko produktuetatik datorrela.

Ez du zehapen administratibo edo penalik jaso sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako aldian.

Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa betetzeari dagokionez, honi buruzko erantzukizunpeko adierazpena (markatu dagokion laukitxoa):

Enpresak 50 langile edo gehiagorentzako enplegua ematen du, eta, berdintasun-plana egin eta aplikatzeari dagokionez, Emakumeen eta gizonen berdintasun efektiborako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluko 2. apartatuak xedatutakoa betetzen du.

Enpresak 50 langile baino gutxiagorentzako enplegua ematen du, eta enpresak ez dauka berdintasun-plana egin eta aplikatu beharrik, Emakumeen eta gizonen berdintasun efektiborako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluko 5. apartatuak xedatutakoarekin bat etorriz.

Enpresak 50 langile edo gehiagorentzako enplegua ematen du, eta sexu-jazarpenari edo sexuagatiko jazarpenari aurrea hartu eta aurre egiteko neurriak ezarri ditu enpresan, estatu-legeek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako moduan.

Enpresa motari dagokionez (markatu dagokion laukitxoa):

Enpresa ez da ez enpresa txikia ez ertaina, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

Enpresa txikia edo ertaina da, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

Enpresaren kategoriari dagokionez (markatu dagokion laukitxoa):

ETE-mikroenpresa (10 enplegatu baino gutxiago; 2 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

ETE txikia (50 enplegatu baino gutxiago; 10 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

ETE ertaina (250 enplegatu baino gutxiago; 50 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo 43 milioi eurotik beherako urteko balantze orokorra).

Halaber, eskatzaileak baimen esplizitua eman beharko du Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan IFZ, zerga-betebeharrak bete direla eta Gizarte Segurantzako ordainketak egin direla; aukera izango du baimen hori espresuki ukatzeko, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.