Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko azaroaren 10ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Amusu Fundación izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5049
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/10
  • Argitaratze-data: 2025/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

2025eko otsailaren 6an, Amusu Fundación izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistroan.

Eskaera-idazkiari administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.

Estatutuen 3. artikuluak fundazioaren helburuak ezartzen ditu, eta honela dio hitzez hitz:

Afrikako herrialde edo estatuetako biztanle behartsuenen garapenerako eta ongizaterako lankidetza, parte hartzen duten herri eta nazioetako bakoitzaren benetako nortasunaren garapenari eta bilakaerari lagunduz, herrialde edo estatu horietako bakoitzari beste herrialde batzuetako kultura eta erakundeak eskualdatu nahi izan gabe.

Egoera ahulean dauden pertsonei hezkuntzarako sarbidea bermatzea, jatorria, sinesmenak, etniak, kulturak, arrazak eta generoa bereizi gabe.

Egoera ahulenean dauden komunitateen bizi-baldintzak hobetzea, 6 urtetik beherako haurren osasun-arreta bermatzea desnutrizioa, beste gaixotasun batzuk eta haur-hezkuntza prebenitzeko eta/edo tratatzeko.

Kirola, oro har, eta kirolarekin zuzenean edo zeharka lotutako bizitza- eta gizarte-balioak transmititzeko kultura-jarduerak sustatzea eta garatzea. Eskumena duten erakunde publiko eta pribatuek antolatutako lehiaketetan eta jardueretan laguntzea eta parte hartzea.

Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diruzko ekarpena da.

Jarduteko lurralde-eremua nazioartekoa izango da.

Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez hiru kidek osatuko dutela eta gehienez bostek.

Fundazioaren patronatua, hasiera batean, kargu eta kide hauek osatzen dute, eta horien izendapena eta onarpena fundazioaren eskrituran eta zuzenketetan jasota daude:

Presidentea: Itziar Sucunza Totoricaguena andrea.

Idazkaria: Javier Amutio Serrano jauna.

Batzordekidea: Promotora Empresarial Amutio SL, Ane Ibañez de Garayo Dorronsoro andrea ordezkari dela.

Lehenengo patronatu hori epe mugagaberako izendatu da, fundazioaren estatutuetako 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Patronatuko kide berriak kargutik kentzeko eta izendatzeko prozedura estatutuen 9. eta 10. artikuluetan arautzen da.

2025eko urriaren 24an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea bildu zen, inskribatzeko eskaera baloratzeko, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari dagokienez, bai eta haren bideragarritasunari dagokionez ere. Aholku Batzordeak aldeko txostena egin zuen, aho batez, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2025eko azaroaren 7an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau agindu bidez ebaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Espediente honi funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bete egin dira, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako betekizunak.

Horiek horrela, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPEN bakarra

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik