Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko apirilaren 9koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Almudena Salcedo Hernández andreak Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 1665
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/09
- Argitaratze-data: 2025/04/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Almudena Salcedo Hernández andreak, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 193 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2025eko martxoaren 24tik aurrera hartuko du indarra.
Hirugarrena. Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.