Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko apirilaren 1ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita Ingurumeneko sailburuordea abstenitu egingo dela eta Trantsizio Energetikoko sailburuordeak ordezkatuko duela Metabarri, SAri eta Garbiker MP AB, SAri dirulaguntza izendunak emateko prozeduretan, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako - Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1593
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/04/01
  • Argitaratze-data: 2025/04/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak, Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, lehenengo xedapen gehigarrian -ordezkapenen araubideari buruzkoan- ezartzen du dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren postuak hutsik daudenean, titularrak kanpoan daudenean edo gaixorik daudenean, bai eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratu den kasuetan ere, honako arauei jarraikiz egingo direla ordezkapenak, titularrak berariazko ebazpenik eman ezean:

  1. Trantsizio Energetikoko sailburuordearen ordezkoa Ingurumeneko sailburuordea izango da, eta alderantziz.

    2025eko martxoaren 27an, Ingurumen Sailburuordetzako titularrak abstenitu egin dela jakinarazi du Metabarri, SA eta Garbiker MP AB, SA enpresei dirulaguntza izendunak emateko prozeduretan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU), interes-gatazkak daudelako eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

    Horrenbestez, hau

Adieraztea Ingurumeneko sailburuordea abstenitu egingo dela eta Trantsizio Energetikoko sailburuordeak ordezkatuko duela Metabarri, SAri eta Garbiker MP AB, SAri dirulaguntza izendunak emateko prozeduretan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 1.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.