Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko abuztuaren 25ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Jon Arregi Saavedra jauna Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 171
- Hurrenkera-zk.: 3786
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/08/25
- Argitaratze-data: 2025/09/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea sinatzen dut:
Lehenengoa. Jon Arregi Saavedra jauna Saileko Erakunde Harremanetarako aholkulari kargutik (kodea: 5230; zuzkidura: 10) kentzea, zuzendari maila, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu uzteak 2025eko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak, eta azken egun hori ordainduko zaio.
Hirugarrena. Administrazio bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 25a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.