Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko urriaren 7koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Araubide Juridikoaren Sailburuordetzan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4788
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/07
  • Argitaratze-data: 2024/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoaren 2022ko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko maiatzaren 22ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2024ko ekainaren 5eko EHAA), hau

Lehenengoa. Bete gabe uztea Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Araubide Juridikoaren Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 2) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.

Bigarrena. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 7a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.