Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko bi unitate murrizteagatik.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 2755
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/05/10
  • Argitaratze-data: 2024/06/06

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Santurtziko (Bizkaia) «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «San Francisco Javier Ikastetxea S.L.» erakundeak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, unitateen gehikuntza eta murrizketa eskatzen da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua ikusi ondoren, hau

Lehenengoa. Santurtziko (Bizkaia) «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (kodeak 014808 eta 48007201), 2024-2025 ikasturterako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko 0-1 urteko unitate bat eta 2-3 urteko beste unitate bat murrizteko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Zentroaren kodeak: 014808 (EAE) eta 48007201 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «San Francisco Javier».

Titularra: «San Francisco Javier Ikastetxea S.L».

Helbidea: Jose Miguel Barandiarán, 29.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:

Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

Bi unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

Unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierakoa.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierakoa.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukierakoa.

Batxilergoa: 2 unitate Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateetarako, 60 ikaspostuko edukierakoa.

Hezkuntza berezia: 3 gela ireki.

Bigarrena. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena. Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik