Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko irailaren 4koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zeinaren bidez Ogasun eta Finantza Sailean behin-behineko langilea izendatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 182
- Hurrenkera-zk.: 4302
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/09/04
- Argitaratze-data: 2024/09/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluetan baita aplikagarria den gainerako araudian ere ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
Lehenengoa. Juan Alberdi Alberdi jauna programa eta azterlanetako aholkulari izendatzea Ogasun eta Finantza Sailean; kodea: 5287; dotazioa: 1; maila: zuzendaria.
Bigarrena. Interesdunak aholkularitza emango dio Ogasun eta Finantza Saileko titularrari.
Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkioten.
Laugarrena. Izendapen honek 2024ko irailaren 7an izango ditu ekonomia- eta administrazio- ondorioak.
Era berean, Agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da konfiantza- edo aholkularitza-eginkizuna ematen dion organoaren titularrak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere errebokatu ahal izatea.
Bosgarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 4a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL DANJOU OLAIZOLA.