Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko irailaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4855
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/09/25
  • Argitaratze-data: 2024/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasun Sailburuordetzan hutsik dago goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea, 124 dotazioa), eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena emanda, eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, betiere ondoko oinarriekin:

OINARRIAK

Lehenengoa. Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena. Izangaiek Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorreko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.

Hirugarrena. Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

  3. Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.

    Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi honen ebazpena Osasun sailburuaren aginduz izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita.

    Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osasun sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 25a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.

Deialdiko lanpostua:

Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 124 dotazioa).

Lekua: Osasun Sailburuordetza.

Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoa: C1 edo C2.

Destino-osagarriaren maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun data: 2014-03-31.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Administrari laguntzaileen eskala edo administrarien eskalakoa izatea.

Adierazitako kidegoetako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuak eskaintzen, suspentso egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.