Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Sopuertan (Bizkaia) dagoen «San Viator» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 186
- Hurrenkera-zk.: 4403
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/09/11
- Argitaratze-data: 2024/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
«San Viator» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako bi ziurtagiri profesional emateko, bata oinarrizko mailakoa eta bestea goi-mailakoa.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; abuztuaren 28ko 774/2015 Errege Dekretua (abuztuaren 29ko BOE), Lanbide Heziketako irakaskuntzen titulu-katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako sei titulu ezartzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako 20 tituluren curriculumak ezartzen dituena; uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretua (abuztuaren 15eko BOE), Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; apirilaren 18ko 289/2023 Errege Dekretua (maiatzaren 1eko BOE), Gizarteratzeko eta Goi Mailako Teknikariaren hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluak eguneratzen dituena eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; apirilaren 15eko 63/2014 Dekretua (maiatzaren 23ko EHAA), Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48007818 eta 014824.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «San Viator».
Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelino Gangoiti.
Helbidea: Cerro San Cristobal, 2.
Udalerria: Sopuerta.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
«Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa» Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-zikloko «Eraikinetako eta lokaletako oinarrizko garbiketa-lanak» ziurtagiri profesionala emateko.
«Gizarteratzea» Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-zikloko «Hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleen gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzerako laguntza» ziurtagiri profesionala emateko, 20 ikaspostutarako.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Nekazaritza.
Basoa eta natura-ingurunea kudeatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
Merkataritza zerbitzuak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
Elektrizitatea eta elektronika, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mantentze-lan elektronikoak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mekanizazioa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketako oinarrizko mailako heziketa-zikloko Eraikinetako eta lokaletako oinarrizko garbiketa-lanetako ziurtagiri profesionala. Edukiera: ziurtagiri profesional 1.
Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloko Hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleen gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzerako laguntzako ziurtagiri profesionala. Edukiera: ziurtagiri profesional 1, 20 ikaspostutarako edukieraz.
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
Ibilgailuen mantentze-lanak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Karrozeria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Ibilgailu automobilen, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanak, erdi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.