Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko ekainaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 2912
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/06/05
  • Argitaratze-data: 2024/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Merkatuen eta ekoizpenaren egungo globalizazioak, eta, ondorioz, lehia handiak, estrategia berriak eskatzen ditu euskal enpresa-sareari posizio lehiakorra lortzea ahalbidetuko diotenak. Egoera horretan, Lanbide Heziketa funtsezko aliatua izan da lanbide-profilen garapenean, estrategia berri horien diseinua eta garapena bermatzeko eta balio bereizgarri bat sortzeko, eta, era berean, gure enpresentzako etorkizun iraunkorra ahalbidetzeko, eta, ondorioz, pertsonen enplegagarritasunean aurrerapen handia egiteko.

2018ko uztailaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legea argitaratu zen, zeinak berrikuntza gisa sartu baitzuen LHko eredu konbinatu bat Lanbide Heziketan. Eredu horretan, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legean zehaztutako Lanbide Heziketa integratuaren eremua ez ezik, berrikuntza aplikatuko eta ekintzailetza aktiboko ikaskuntzak ere sartzen dira. Era berean, Eredu Konbinatuan Espezializatutako Lanbide Heziketako Ikastetxeen Euskal Sarea sortu eta arautzen du, euskal produkzio-sarean planteatu diren erronkei erantzuteko. Horrek guztiak, batetik, prestakuntza aurreratu bat hartzen du barnean, LH ikasten duten pertsonen kualifikazio eta espezializazioak altuak izan daitezen; eta, horrekin batera, berrikuntza aplikatu bat, teknologiaren arloan, enpresa txiki eta ertainei produktua, produkzio-prozesua eta zerbitzua hobetzen laguntzea lehenetsita, eta, metodologiaren arloan, ikasteko era aldatuta eta zeharkako konpetentziak hobetuta.

Beraz, hortxe dauzkagu erronkak, eta, horretarako, beharrezkoa da Lanbide Heziketako ikastetxeen parte-hartze aktiboa proiektuak diseinatzeko eta garatzeko, benetan posible izan dadin gero eta ingurune espezializatuago eta konplexuagoetan ikaskuntza-metodo berritzaileak ezartzea, eta, horrela, ikasleek eskuratutako ezagutzak errazago eta benetan transferi daitezen, eta, azken finean, enpresen espezializazio-maila handitu eta, ondorioz, abantaila lehia-abantaila jasangarria lor dezaten.

Bestalde, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak lanbide-prestakuntza eta -laguntzako araubide bat arautzen du, Espainiako ekonomia indartzeko, lehiakortasunerako eta jasangarritasunerako balio duena eta gai dena malgutasunez erantzuteko pertsonek bizitza osoan zehar dituzten lanbide-kualifikazioko interesei, itxaropenei eta helburuei, bai eta ekoizpen- eta sektore-behar berriek eskatzen dituzten eskumenei ere, produktibitatea handitzeko zein enplegua sortzeko.

Era berean, 2022ko azaroaren 7an, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren osoko bilkurak Lanbide Heziketako 6. Euskal Plana onartu zuen. 6. Euskal Plan honek lanbide-heziketako eredu berritu bati heldu nahi dio, disrupzio teknologikoko testuinguru azeleratu batean murgilduta dagoen gizarte batera egokitzeko gai dena; izan ere, testuinguru horrek erronka berriak planteatzen ditu eta, gaitasun digitalak ez ezik, pentsamendu kritikoa eta eraikitzailea, sormena eta prestakuntza humanista ere indartzea eskatzen du.

Testuinguru horretan, Euskal Lanbide Heziketak erronka handi bat du aurrean: pertsonei laguntzea eta prestatzea eraldaketa horretara egokitu daitezen eta errealitate berriak eskatzen dituen gaitasunak eta jarrerak gara ditzaten.

Horretarako, Lanbide Heziketa ere eraldatu egin behar da. Ikastetxe mota berri bat behar da, etorkizunari begiratzen diona, erakunde adimendun gisa antolatu eta kudeatzen dena eta lan egiteko beste modu bat duena, ezagutza sortuz eta partekatuz, eta lankidetza-sareetan parte hartuz, giza garapen jasangarri baterantz aurrera egiteko helburua lehenetsiz. Aldi berean, beharrezkoa da ikasleei gaitasun berriei buruzko prestakuntza ematea, enpresen eta gizartearen beharrei erantzuteko, azkar eta malgutasunez erantzun ere.

Euskal Lanbide Heziketak abangoardia teknologikoan jarraitu behar du, eta ingurune adimendunetan murgildu, 5.0 soluzioen bidez, ikasleek aukera izan dezaten ingurune teknologikoki oso aurreratuetan esperimentatzeko. Teknologia digitalen erabilerak eta sistema, egitura eta espazio desberdinetaranzko bilakaerak ikasleen prestakuntza eta esperientzia hobeak sortzea dute helburu, eredu sortzaile eta bereizgarriago baten bidez. Lanbide Heziketak aurrerapen handia izango du hainbat alderdi berritan: ikastetxeen kudeaketa digitalizaturako hobekuntzak, eragileen parte-hartzea, irakasleekiko interakzioa, hain teorikoak ez diren edukien sorrera formatu interaktibo eta pertsonalizatu berrietan, eta beste hainbat dira, hori guztia 5.0 prestakuntzaranzko benetako bilakaera batean.

Deialdi hau Hezkuntza Sailaren 2024ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago, zeina Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urtarrilaren 24ko Aginduaren bidez onartu baitzen eta webgune honetan argitaratu: https://www.euskadi.eus/diru-laguntza-plan-estrategikoa-plana/web01-s2hhome/eu/

Ondorioz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Agindu honen xedea da makineria edo ekipamendua erostetik edo errentan hartzetik eta makineria edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak finantzatzera bideratutako dirulaguntzen deialdia egitea, bi jarduketa-eremuren arabera:

  1. eremua: aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, heziketa-zikloak emateko beharrezko makineria edo ekipamendua eguneratzeko, II. kapituluan adierazitakoaren arabera.

  2. eremua: aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuentzat, 4.0 eta 5.0 ingurunearen erronkei erantzungo dieten eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalaren eta jasangarritasunaren planak ezarriko dituzten proiektuei heltzeko, III. kapituluan ezarritakoaren arabera.

Jarduera-eremu bakoitzean diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira agindu honen II. kapituluko 18. artikuluan eta III. kapituluko 25. artikuluan berariaz ezarrita daudenak.

  1. Agindu honetara bi milioi berrehun eta hamazazpi mila laurehun eta laurogeita zazpi euro bideratu dira (2.217.487).

  2. Zenbateko osoa honela banatuko da deialdi honek hartzen dituen bi jarduera-eremuen artean:

    000.000 euro, agindu honen 1. artikuluan definitutako 1. eremuari erantzuten dion makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko. Eremu honetarako aurreikusitako dirulaguntzak zenbateko hori hainbanatuta emango dira, horretarako ezarritako banaketa-irizpideak kontuan hartuta.

    217.487 euro, agindu honen 1. artikuluan zehaztutako 2. eremuari erantzuten dion makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko. Eremu honetarako aurreikusitako dirulaguntzak lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozeduraren bidez emango dira.

  3. Eremu bakoitzari esleitutako diru kopuru guztia agortzen ez bada, sobera dagoen zenbatekoa beste jarduketa-eremuari esleitutako kopuruari gehituko zaio, baldin eta hasiera batean esleitutako diru kopurua ez bada nahikoa izan baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko, zentzu horretan balorazio-batzordeak emango duen proposamenaren arabera.

  1. Jardun-eremu bakoitzerako Agindu honetan berariaz ezartzen diren beste eskakizun batzuk alde batera utzi gabe, betiere, Agindu honen bidez deitzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    2. Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

    3. Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.

    4. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

    5. Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduak (otsailaren 17ko EHAA, 34. zk.) ezartzen duen bezala. Betekizun horiek emandako dirulaguntza likidatu arte mantendu beharko dira, beraz, dirulaguntza emateko eta ordainketak egiteko unean betetzen direla egiaztatu beharko da.

    6. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

    7. Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, betiere lege honetan edo beste batzuetan ezarritakoarekin bat etorriz. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ezta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.

    8. Pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, ez egotea zigortuta Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena bete arte.

    9. Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota beteta izatea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatzea.

    10. LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea ere, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasoa.

      Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartean (biak barne) jasotako inguruabar eta debekuetako bakar batean ere ez egotea.

  2. Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.9 artikulua aplikatuz, eskabidearekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar da, honako betebehar eta betekizun hauek egiaztatzeko:

    1. Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea, eta, baiezkoa izanez gero, zenbatekoa eta erakunde emailearen izena adieraztea. Helburu bererako beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jasoz gero, gainfinantzaketarik ez gertatzea.

    2. Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.

    3. Ez egotea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako egoeratan batean ere.

    4. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

    5. Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartean (biak barne) jasotako inguruabar eta debekuetako batean ere.

    6. LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea ere.

    7. Egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen direla dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

  3. Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztearekin batera, eskatzaileek baimena ematen diote Lanbide Heziketako Sailburuordetzari zuzenean egiazta dezan erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdiak egiazkoak direla. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, hala egiten badu, organo eskudunak emandako ziurtagiri administratibo positiboak aurkeztu beharko ditu. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdiren bat egiaztatu ezin badu, dagokion dokumentazioa eskatuko da.

  1. Interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

  2. Ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuak arautzen du izapidetze elektronikoa (91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta osoa eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko bideari buruzkoa).

  3. Eskabideak bide elektronikoz nola izapidetu, erantsi beharreko dokumentazio-ereduak eta deialdi honekin lotutako gainerako izapideak helbide elektroniko honetan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0098613

  4. Eskabidearen osteko izapideak, justifikazioa barne, Nire karpeta atalaren bidez egin beharko dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  6. Halaber, izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan:

    https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  1. Eskabideak (I. eranskina), atal guztiak behar bezala beteta, modu elektronikoan aurkeztu beharko dira, agindu honen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Ezin izango da makina edo ekipamendu bera erosteko edo errentan hartzeko eskatu bi jarduera-eremuetan.

  3. Eskabide bat aurkeztu beharko da jarduera-eremu bakoitzeko.

  4. Eskabideekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu behar dira:

    Balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratzeari buruzko informazioa. Dirulaguntzak eskatzen dituen pertsonak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, zerga-administrazio eskudunak emana, non jasoko baitira Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda dagoen jarduera guztiak, eta, hala badagokio, azken ekitaldiko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpen-likidazioaren 390 ereduaren kopia bat, bai eta egiten dituen EJZri buruzko azalpen-memoria labur bat eta aipatutako 390 ereduaren aurkezpena ere.

    Agindu honen II. kapituluko 20. artikuluan eta III. kapituluko 26. artikuluan jardun-eremu bakoitzerako berariaz ezartzen den dokumentazioa.

  5. Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

Eskabidea oso-osorik betetzen ez bada, edo eskabidearekin batera behar den dokumentazioa aurkezten ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio 10 baliodun eguneko epean akatsa zuzentzeko, edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta, gainera, esango zaio aurrekoa egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluaren araberako ebazpena eman ondoren.

  1. Plangintza eta Antolaketako zuzendaria izango da dirulaguntzak emateko prozedura izapidetzeko organo eskuduna.

  2. Balorazio-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu, ebaluatu eta hautatzeko. Kide anitzeko organo gisa jardungo du, eta honako kide hauek osatuko dute:

    1. Batzordeburua: Nicolás Sagarzazu Alzua jauna, Plangintza eta Antolaketako zuzendaria, edo haren ordezkoa.

    2. Bokalak:

      Beatriz Aranaga Elorriaga, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.

      Argiñe Lopez Población, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.

      Leire Zelaya Juaristi, Arabako Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.

      Estibaliz Abarrategui Aranceta, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa; idazkari lanetan arituko da, hitzarekin, baina botorik gabe.

  3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako kasuetan, lege horren 24. artikuluan jasotako errekusazioa sustatu ahal izango da.

1. 1. eremuan, II. kapituluko 22. artikuluan ezarritako banaketa-irizpideak betetzen dituzten eskabide guztiei emango zaie dirulaguntza.

2. 2. eremuan, lehiaketa bidezko norgehiagoka erabiliko da dirulaguntzak emateko, baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Dirulaguntzak kreditua agortu arte emango dira, puntuazio handieneko hurrenkeran, III. kapituluko 28. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuta, eta 27.3 artikuluan finkatutako mugak kontuan hartuta.

  1. Balorazio-batzordeak, aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren, txosten bat egingo du. Txosten horretan, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuko du, eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, organo kudeatzaile gisa, balorazio-batzordearen txostena ikusi ondoren, behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Ondoren, Lanbide Heziketako sailburuordeari helaraziko dio, eta hark behin-behineko ebazpena emango du. Ebazpen hori agindu honen 5. artikuluan ezarritako baliabide elektronikoez jakinaraziko zaie onuradunei, eta 10 baliodun eguneko epea emango zaie, halaber, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Bestalde, hamar egun naturaleko epea igarotzen bada jakinarazpenaren edukira sartu gabe, jakinarazpena baztertutzat joko da, eta, prozedurari jarraikiz, izapidea gauzatutzat joko da, salbu eta, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, horra sartzea teknikoki edo materialki ezinezkoa dela egiaztatzen bada.

  2. Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, prozeduraren behin betiko ebazpen-proposamena egingo da. Bertan, dirulaguntza ematea proposatutako eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa adieraziko dira, baita ebaluazioa eta hori egiteko jarraitutako balorazio-irizpideak ere. Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, organo kudeatzaile gisa, Lanbide Heziketako sailburuordeari bidaliko dio proposamen hori, ondoren behin betiko ebazpena eman dezan.

  3. Lanbide Heziketako sailburuordeak, balorazio-batzordeak proposatuta, ebazpen bat emango du jarduera-eremu bakoitzerako. Ebazpen horietako bakoitzak emandako dirulaguntzak zehaztuko ditu, eta dirulaguntzak ukatzeko arrazoiak adieraziko ditu. Lehenengoen kasuan, adierazi behar dira onuradunaren izena edo izen soziala, zer ikastetxe den, zenbateko puntuazioa lortu duen, eta zenbateko dirulaguntza eman zaion. Ukatutako eskabideei dagokienez, eskatzaileen izena edo izen soziala adieraziko da.

  4. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluaren arabera. Honetan, onuradunen zerrenda emango da, honako hauek adierazita: ikastetxea, lortutako puntuazioa eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, onuradunak 10 eguneko epean onarpena jakinarazi beharko dute. Onartzen ez bada, onuradun gisa proposatutako pertsonak eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

  5. Prozedura ebazteko eta argitaratzeko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik argitaratu ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  6. Artikulu honen 3. apartatuan aipatzen diren ebazpenek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta, ebazpen horien kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote pertsona interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

  1. Justifikazio-agiriak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren baliabide elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dira, Nire karpeta atalaren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

  2. Onuradunek, jardun-eremu bakoitza justifikatzeko, agindu honen II. kapituluko 23. artikuluan eta III. kapituluko 29. artikuluan berariaz ezarritako eranskinak aurkeztu beharko dituzte.

    Eranskin horiekin batera, gastua egiaztatzeko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    Makineria edo ekipamendua erosiz gero, fakturen benetako kopiak eta horiek ordaindu direla egiaztatzen duten agiriak.

    Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde. Aurkeztutako eskaintzen arteko aukeraketa (justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta berariaz justifikatu beharko da memoria batean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

    Errentamendua bada, finantza-errentamenduko gastuen hileko kuotaren justifikazioa, errentamendu-kontratuaren benetako kopiaren eta ordainagirien bidez.

  3. Jarduera-eremu batean diruz lagundu daitekeen makineria edo ekipamendua barne hartzen duen faktura edo errentamendu-kontratu batek barnean hartzen baditu beste eremuan diruz lagundu daitekeen makineria edo ekipamendua, gastuaren egiaztagiri bera aurkeztu ahal izango da bi justifikazioetan, eta horietako bakoitzean adieraziko da dokumentu horretan eremu bakoitzari egozten zaion zati proportzionala.

  4. Onuradunek jatorrizko justifikazio-agiri guztiak eduki beharko dituzte Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren eskura, hark hala eskatuz gero.

  5. Agiri horiek aurkezteko azken eguna 2025eko urtarrilaren 2a izango da.

  1. Dirulaguntzak ordainketa bakarrean emango dira, behar bezala justifikatu ondoren.

  2. Ordainketa hori egiteko, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak betetzen dituela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 34.5 artikuluan ezarritako baldintza guztiak. Era berean, ordainketak egiteko, deialdian edo dirulaguntza emateko ebazpenean eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

  1. Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan eta agindu honetan ezarritakoaren arabera, kobratzeko eskubide osoa galduko da, edo jasotako zenbatekoak eta dagozkien berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 34.1, 36.1 eta 39. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  2. Dirua itzultzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Aipatutako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorio guztietarako, eta horiek kobratzeko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean aurreikusitakoa aplikatuko da.

  1. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, betiere dirulaguntzaren helburua bete dela ulertzen bada, eta, hala badagokio, aldi berean beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso badira ezarritako mugak urratuz, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

    Horretarako, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak dagokion likidazio-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokitzeko. Kasu horretan, emandako dirulaguntza dagokion zati proportzionalean gutxituko da, gainfinantzaketa saihesteko.

  2. Diruz lagundutako jarduera gauzatu ondoren, azkenean erabilitako eta, beraz, justifikatutako zenbatekoa emandako zenbatekoa baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntza benetan justifikatutako zenbatekora murriztuko da.

  1. Deialdi honetan jardun-eremu bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Kasu horretan, beste dirulaguntza edo laguntza batzuk lortuz gero, horren berri eman beharko da. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.

  2. Hala ere, deialdi honetan jarduketa-eremu bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deialdi honetan definitutako jardun-eremu berdinekin lotutako makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko emandako beste dirulaguntza batzuekin, izan dirulaguntza izendunak, dirulaguntza zuzenak edo dirulaguntza-aginduetan ezarritakoari jarraikiz emandako bestelako edozein laguntza.

Dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaien egunetik hasi eta 10 eguneko epean onuradunek berariaz onartzen ez badute, eskabideari uko egiten diotela ulertuko da.

  2. Diruz lagundutako ekipamenduak dirulaguntzaren xede zehatzerako erabiltzea, bi urtez gutxienez, ekipamendua erosi eta/edo errentamendu-kontratua egin den egunetik aurrera.

  3. Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren aurrean justifikatzea deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen direla.

  4. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, baita elektronikoak ere, egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

  5. Lanbide Heziketako Sailburuordetzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eman beharko diete, beren jardunean ari direla, deialdi honen kargura jasotako dirulaguntzei buruz eskatzen dieten informazioa.

  6. Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatutatik agindu honetako helburu bererako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri ematea Lanbide Heziketako Sailburuordetzari.

  7. Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako gorabeheraren bat aldatzen bada, horren berri ematea Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. Jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen edo unean bertan.

  8. Lanbide Heziketako Sailburuordetzari erraztea diruz lagundutako ekipamendu bakoitzaren kontrola, jarraipena eta ebaluazioa.

  9. Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman aurretik eta dirulaguntza ordaintzen den unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzen itzulketari dagozkionak egunean dituela egiaztatzea.

  10. Izaera juridikoak hala eskatzen badu, kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentuak behar bezala ikuskatuak izatea, kasu bakoitzean onuradunari aplikatzekoa den merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, bai eta dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko guztiak ere, egiaztapen- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.

  11. Agindu honen xede den dirulaguntzaren zabalkunde- eta publizitate-neurriak hartzea. Hedapen-neurri horiek euskarrietan, informatikoetan zein bestelakoetan, adierazpen hau sartzera mugatuko dira: <Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2024ko deialdian finantzatutako makineria edo ekipamendua>.

    Dirulaguntzaren bidez ekipamenduaren zati bat bakarrik finantzatu bada, adierazpen hau jasoko da: <Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2024ko deialdian kofinantzatutako makineria edo ekipamendua>.

  12. Jasotako funtsak edo diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik lortutako soberakina itzultzea, agindu honen 12. artikuluaren arabera.

  13. Dirulaguntzaren xede den jarduerak edo proiektuak behar dituen dokumentazio eta material guztietan, hizkuntza eta irudiak ikuspegi intersekzionalarekin eta, bereziki, sexuarekin eta generoarekin errespetuz erabiltzea.

  14. Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea eta, bereziki, euskararen erabilera diruz lagundutako jarduerarekin lotutako argitalpen, iragarki eta publizitatean.

  15. Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan ezarritako beste edozein betebehar betetzea.

Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketarekin lotutako laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: ikastetxeek garatu beharreko ekipamendu, jarduera eta proiektuetarako dirulaguntzak.

Legitimazioa:

Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.

Interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko beharrezkoa den tratamendua.

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duena.

DBEO 9.2.b) Lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurtasun eta -babesaren eremuko betebeharrak betetzea.

Hartzaileak:

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Ekonomia eta Ogasun Saila.

Eskubideak: Onuradunek eskubidea dute datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/047400-capa2-es.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php? id = BOE-A-2018-16673).

20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duena https://www.boe.es/buscar/act.php? id = BOE-A-2024-994

1. EREMUAREN EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK: DIRULAGUNTZAK MAKINERIA EDO EKIPAMENDUA EROSTEKO EDO ERRENTAN HARTZEKO, HEZIKETA-ZIKLOAK EMATEKO BEHARREZKO MAKINERIA EDO EKIPAMENDUA EGUNERATZEKO

Kapitulu honetako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 2023-2024 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako betekizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira heziketa-ziklo bakoitzerako ezarritako makineria edo ekipamendu espezifikoa erosteko edo errentan hartzeko egindakoak, baita makineria edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak ere. Edozein heziketa-ziklok partekatzen dituen eta erabilera orokorra duten ekipamenduek dirulaguntza jaso ahal izango dute, baldin eta ikaskuntza-metodologia eta -tresna berritzaileak ezartzeko espazioak egokitzeko aukera ematen badute.

  2. Artikulu honen aurreko apartatuak aipatzen duen espazio-egokitzapenak ikaskuntza-metodologia berrietan sustatzen den lankidetza aktiboa errazteko gune moldakor, ireki eta elkarlotuak lortzera egon behar dira bideratuta.

  3. Makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

  4. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.

    Aurkeztutako eskaintzen arteko aukeraketa (justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta berariaz justifikatu beharko da memoria batean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

  5. Makineria edo ekipamendua erosteak edo errentan hartzeak duen jasandako balio erantsiaren gaineko zerga diruz lagungarritzat joko da baldin eta indarreko zerga-araubidearen arabera berreskuraezina bada.

  6. Makineriaren edo ekipamenduaren erosketa eta ordainketa, bai eta kapitulu honetan xedatutako dirulaguntzen xede diren errentamendu-kuoten ordainketak ere, 2024ko urtarrilaren 1aren eta 2024ko abenduaren 31ren artean egin behar dira. Horren ildotik, benetan ordaindu dena hartuko da egindako gastutzat.

Ezin izango dira diruz lagundu mota hauetako makineria edo ekipamenduak:

Administrazio-elementu arruntak, prestakuntza-gelan ez dauden eta soil-soilik prestakuntzarako erabiltzen ez diren elementu informatikoak (ordenagailuak, inprimagailuak, eta abar) eta irakasleek edo ikastetxeko zuzendaritza-taldeak bakarrik erabiltzeko ekipamendua.

Erabiliko diren heziketa-ziklorako espezifikoak ez diren aplikazio informatiko edo teknologikoen software eta erabilera-lizentziak.

Sareko elementu komunak, adibidez: zerbitzariak, wifia eskuratzeko guneak eta erabiliko diren heziketa-ziklorako espezifikoak ez diren beste batzuk.

Erabilera partekatu eta orokorreko beste edozein elementu, xede duen heziketa-zikloko espezifikoa ez dena, eta espazioak aurreko artikuluaren 2. apartatuan ezarritako ezaugarrietara egokitzea ahalbidetzen ez duena.

Eskabideekin batera (I. eranskina), beharrezko makineria edo ekipamendua justifikatzeko memoria aurkeztu beharko da (III. eranskina), honako alderdi hauek jasoko dituena:

Diruz lagundu beharreko makineriarekin eta/edo ekipamenduarekin lotutako heziketa-zikloak, eremu estrategikoak eta helburuak.

Diruz lagunduko den makineriaren edo ekipamenduaren xehetasunak.

Eskatutako inbertsioen erabilgarritasunaren justifikazioa.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen zenbatekoa 1.000.000 eurokoa da.

  2. Dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa zehazteko, 22. artikuluan adierazitako irizpideen arabera banatuko da artikulu honetako 1. atalean adierazitako zuzkidura, eskatutako epean eta moduan aurkeztu diren eta agindu honetako 4. eta 17. artikuluetan xedatutako eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean.

  3. Arestian aipatutako irizpideak aplikatuta, eremuren batean hasieran banatutako kopurua 22. artikuluan adierazitakoa baino txikiagoa bada, sobera dagoen zenbatekoa hainbanatuta banatuko da lehenengo banaketan lortutako emaitzen arabera, irizpide bakoitzean esleitutako kreditu osoa agortu arte. Aldiz, hasiera batean banatutako diru kopuru osoa esleitutakoa baino handiagoa bada, gehiegizko zenbatekoa murriztu egingo da goian deskribatutako sistema erabilita.

  4. Edonola ere, azkenean ematen den zenbatekoa ezingo da izan diruz lagungarritzat onartutako inbertsioaren % 100 baino handiagoa. Irizpide horiek aplikatuta ateratako kopurua diruz lagungarritzat onartutako kopurua baino handiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa doitu egingo da horren parera, eta soberako kopurua hainbanatuta banatuko da, deskribatutako sistemaren arabera, egoera horretan ez dauden eskabideen artean eta irizpide guztiak aplikatu eta gero lortutako azken emaitzaren arabera.

  1. Eskatzaile bakoitzari diruz lagunduko zaion zenbatekoa kalkulatzeko, 3.2 artikuluan 1. eremurako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidurari banaketa-irizpide hauek aplikatuko zaizkio:

    1. Ikastetxearen tipologia. Guztizko aurrekontu-zuzkiduraren % 60 honako azpiirizpide hauen arabera banatuko da:

      1. 2023-2024 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin itundutako Lanbide Heziketako zikloen kopurua, oinarrizkoak, erdi-mailakoak eta goi-mailakoak aintzat hartuta. Heziketa-zikloak multzokatuta agertuko dira, makineria edo ekipamendua zein kostu-talderi dagokion, II. eranskineko taulan ezarritakoari jarraikiz (% 20).

      2. 2023-2024 ikasturtean matrikulatutako ikasle kopurua. Heziketa-zikloak multzokatuta agertuko dira, makineria edo ekipamendua zein kostu-talderi dagokion, II. eranskineko taulan ezarritakoari jarraikiz (% 20).

      3. 2023-2024 ikasturtean osatutako talde kopurua. Heziketa-zikloak multzokatuta agertuko dira, makineria edo ekipamendua zein kostu-talderi dagokion, II. eranskineko taulan ezarritakoari jarraikiz (% 20).

      Azpiirizpide bakoitzeko banaketa ziklo bakoitzari, ikasle bakoitzari eta osatutako talde bakoitzari emandako balioaren arabera egingo da. Horretarako, honako hau egin behar da lehenik: azpiirizpide bakoitzean banatu beharreko zuzkidura zati onartutako eskabideetan dauden zikloen, matrikulatutako ikasleen edo osatutako taldeen guztirako zenbatekoa. Gero, haztatu egin behar da kalkulu horretatik ateratako balioa taula honetan kostu-talde bakoitzerako ezarrita dauden aplikazio-koefizienteekin:

      (Ikus .PDF)

      Zenbateko osoa kalkulatzeko, honako hau egin behar da: lehenik, ziklo, ikasle eta osatutako talde bakoitzaren balioa bider eskabide bakoitzean guztira ematen diren zikloak, matrikulatuta dauden ikasleak eta osatutako taldeak, hurrenez hurren; eta, gero, kalkulu horietatik ateratzen diren emaitzak gehitzea.

    2. Erronketan oinarritutako «ETHAZI» ikaskuntza-metodologia ezartzea. Aurrekontu-zuzkidura osoaren % 30 ikaskuntza-metodologia hori 2022-2023 ikasturtean erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita daukaten heziketa-zikloen ehunekoaren arabera banatuko da.

      1. ETHAZI metodologia erabat ezarrita daukaten zikloen ehunekoa, eskainitako ziklo kopuru osoa aintzat hartuta (% 20).

      2. ETHAZI metodologia erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita daukaten zikloen ehunekoa, eskainitako ziklo kopuru osoa aintzat hartuta (% 10).

      Azpiirizpide bakoitzean banaketa egiteko, balio bat emango zaio jarraian datorren taulako ehunekoen tarte bakoitzari. Horretarako, azpiirizpide bakoitzean banatuko den zenbateko osoa zati metodologia hori erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita daukaten zikloren bat duten onartutako eskabideen kopurua egin behar da. Hortik ateratako balioa honako taula honetan adierazitako aplikazio-koefizienteen bidez haztatu behar da gero:

      (Ikus .PDF)

      Eskatzaile bakoitzak azpiirizpide bakoitzean duen ehunekoa kalkulatzeko, ETHAZI metodologia erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita duten heziketa-ziklo guztiak zati eskatzaileak ematen dituen mota horretako heziketa-zikloak egingo da. Eskatzaile bakoitzari dagokion zenbatekoa bat etorriko da kalkulatutako ehunekoaren arabera kasuan-kasuan aplikatu beharreko tartearekin.

    3. Ekintzailetza. Guztirako aurrekontu-zuzkiduraren % 10 Ikasenpresa eta Urratsbat programetan 2022-2023 ikasturtean izandako parte-hartzearen arabera banatuko da.

      1. Ikasgeletan eskola-enpresak sortzea lantzen duen Ikasenpresa heziketa-programan parte hartzea (% 5).

      Banaketa egiteko, lehenik eta behin, puntu bakoitzeko balio bat zehaztuko da. Horretarako, azpiirizpide honetan banatuko den zenbateko osoa parte-hartzaile guztiek lortutako puntu kopuruaren baturarekin zatituko da. 2022-2023 ikasturtean ikasenpresaren bat altan eman duten programako parte-hartzaileek puntu 1 jasoko dute. Ikasenpresarik altan eman ez duten parte-hartzaileek 0,5 puntuko kalifikazioa lortuko dute.

      Kasu bakoitzean, zenbateko indibidualizatua eragiketa honen emaitza izango da: puntu bakoitzeko balioa bider eskabide bakoitzak lortutako puntuazioa.

      2. Enpresa-sorkuntzan laguntzeko Urratsbat programaren esparruan sortutako enpresa kopurua (% 5).

      Banaketa hori egiteko, lehenik, 2022-2023 ikasturtean sortutako enpresa bakoitzaren balioa zehaztuko da. Horretarako, hau egingo da: azpiirizpide honetako zuzkiduraren kopurua zati onartutako eskabideetan sortutako enpresa guztien batura.

      Kasu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, hau egingo da: sortutako enpresa bakoitzaren balioa bider eskabide bakoitzean sortutako enpresa kopurua.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunek justifikazio-kontuari dagozkion agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    IV. eranskina Justifikazio-memoria ekonomikoa. Dokumentu horretan, errentamendu-kuoten fakturen edo ordainketen zerrenda jasoko da, honako hauek adierazita: hornitzailea/finantza-erakundea, faktura-zenbakia/errentamendu-kontratuaren zenbakia, fakturaren jaulkipen-data/errentamendu-kontratuaren izenpetze-data eta errentamendu-kuoten/fakturen ordainketa-data.

    Dirulaguntzaz gain, finantzaketaz ere baliatu badira jarduerak bai baliabide propioez bai bestelako dirulaguntzez edo baliabideez, egiaztatu beharko dira zenbatekoa, haren jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla.

    V. eranskina Azken memoria, hauek adierazita, besteak beste:

    Egindako inbertsioaren azalpen laburra.

    Programatutako helburuen betetze-mailari buruzko informazioa.

    Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.

  2. Aurreko atalean aipatutako eranskinekin batera, agindu honetako 10.2 artikuluan adierazitako gastuen egiaztagiriak aurkeztuko dira.

2. EREMUAREN EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK: 4.0 ETA 5.0 INGURUNEEN ERRONKEI ERANTZUNGO DIETEN PROIEKTUEI HELTZEKO ETA LANBIDE-HEZIKETAKO ERALDAKETA DIGITALAREN ETA JASANGARRITASUNAREN PLANAK EZARTZEKO MAKINERIA EDO EKIPAMENDUA EROSTEKO EDO ERRENTAN HARTZEKO DIRULAGUNTZAK

Kapitulu honetako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 2023-2024 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan lanbide heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira 4.0 eta 5.0 inguruneen esparruan teknologia hauetako bat edo batzuk ezartzea ahalbidetuko duen proiektu baten parte den makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko egindakoak, baita makineria edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak ere.

    5G sareak; milioika gailutara konektatzea ahalbidetzen du, oso konektagarritasun azkarraren bidez, eta horrek inguratzen gaituen guztiarekin komunikatu ahal izatea ahalbidetuko du, Denaren Interneten bidez (IoE).

    Internet industriala, enpresara aplikatutako Interneta; horri esker, tokiko kudeaketa-datuen sareak sor daitezke sentsore analogikoen datuekin, eta online informazioa sor daiteke makinen egoerari, prozesuei, produktuen bizitzari eta mantentze-lanari, desbideratzeei, aurreikuspenei eta abarri buruz.

    Gauzen internet, Denaren Internet eta Zentzumenen Internet; Gauzen Internet haririk gabeko sareen bidez datuak jaso eta transferitzen dituzten gailu fisikoen sistema guztiei dagokie; hori guztia pertsonen esku-hartze oso txikiarekin, gailu informatikoak mota guztietako objektuetan integratzeari esker. Denaren Internet gailu fisikoak eta Internet bidezko datu-fluxuak lotzen dituen teknologia da. Mundu berri batean sartzen gaitu, non dena guztiarekin konektatuta egongo baita, hainbat sare eta sentsoreren bidez, Interneterako eta hodeirako etengabeko konexioarekin. Zentzumenen Internet bidez, gure zentzumen-organoek gure ingurune osoa kontrolatuko dute. Zentzumenen Internet prest egongo da gure pentsamenduei erantzuteko, baita beste batzuekin partekatzeko ere. Pertsonek transmititu nahi dituzten aginduak pentsatuko dituzte, eta horiek egia bihurtuko dira, entzuten dutena eta besteek haiengandik entzuten dutena kontrolatuta, teknologia horren bidez.

    Sistema ziberfisikoak; sentsore fisikoetatik eta sare digitaletatik lortutako informazioa integratzeari egiten diote erreferentzia eta horrek eremu fisikoko produktu edo objektuen segimendua egitea dakar, informazioa biltegiratuz eta tratatuz.

    Errealitate areagotua eta errealitate birtuala; simulazioak edo errealitate birtualak aukera ematen du produktu, prozesu eta makinen 3Dko ereduak sortzeko. Eremu fisikoa birtualki hainbat egoeratan birsortzean datza.

    Fabrikazio aditiboa; 3Dko eredu digitaletik abiatuta, molderik gabe, material-geruzak gehituz, objektu bat sortzen duten 3D inprimagailuei egiten dio erreferentzia. Horri esker, denbora gutxiago behar da eta merkeagoa da ereduak egitea, baita piezak konpontzea ere.

    Fabrikazio aditiboa robotikara aplikatuta.

    Adimen artifiziala eta adimen kognitiboa; adimen artifizialari esker, informazio asko kudeatu ahal izango da oso denboratarte laburrean. Beraz, adimen artifizial honetan eta Big Datan oinarrituta, informazio bolumen handiak bilduko baititu, oso gauza desberdinak egin ahal izango dira, askoz hobeto eta askoz azkarrago, askotariko eremuetan.

    Robotika kolaboratiboa; adimen artifiziala robotei aplikatzeko urrats logikoa da, langile baten mugimenduak imitatu ahal izan ditzaten, elkarri modu seguruan eraginez eta sentsoreen informazioa integratuz, hala nola droneena.

    Errealitate mistoa; elkarrekintza fisiko eta birtualak eta ingurunea esperimentatzeko modu berri bat biltzen du, belaunaldi berriko detekzio- eta digitalizazio-teknologien sorta baten bidez. Mundu erreala birtualarekin konektatzea du xede, eta munduarekin 360 gradutan elkarrekintzan aritzeko aukera gehiago ematen ditu.

    Biki digitala; industria-prozesu baten funtzionamendu-baldintzak, mekanikoak zein fisikoak, simulatzen ditu. Aukera ematen du prozesuaren osagaien funtzionamendua programatzeko eta multzo osoaren portaera azkar doitzeko, amaierako instalazio fisikoa eraginkorragoa izan dadin.

    Zibersegurtasuna; honen barruan sartzen dira sare digitalak, gailuak, programak eta datuak eraso, kalte edo baimenik gabeko sarbideetatik babesteko neurriak eta jarduerak. Ekoizpen jardueraren digitalizazioak izandako bultzadak eta garapenak, eta, bereziki, sarera konektatutako gailuen hazkunde esponentzialak, beharrezko egiten dute segurtasun digitalean eragitea, babes-erremintak eta -tresnak hobetuz.

  2. Proiektuak makineria edo ekipamendu bakarra hartu behar du barnean, eta, kasu horretan, xede duen teknologia ezartzeko oinarrizkoa edo enborrekoa izan behar du. Halaber, posible da ondo funtzionatzeko behar-beharrezkoak diren osagarriak edo moduluak gehitzea. Hainbat ekipo ere egon daitezke, batera muntatuta instalazio bat osatzen badute; adibidez, murgilketa-gela bat, gela interaktibo bat, produkzio-kate bat...

  3. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra egin ahal izango du, proiektu bakarrean.

  4. Makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

  5. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.

    Aurkeztutako eskaintzen arteko aukeraketa (justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta berariaz justifikatu beharko da memoria batean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

  6. Makineria edo ekipamendua erosteak edo errentan hartzeak duen jasandako balio erantsiaren gaineko zerga diruz lagungarritzat joko da baldin eta indarreko zerga-araubidearen arabera berreskuraezina bada.

  7. Makineriaren edo ekipamenduaren erosketa eta ordainketa, bai eta kapitulu honetan xedatutako dirulaguntzen xede diren errentamendu-kuoten ordainketak ere, 2024ko urtarrilaren 1aren eta 2024ko abenduaren 31ren artean egin behar dira. Horren ildotik, benetan ordaindu dena hartuko da egindako gastutzat.

Eskaerekin batera (I. eranskina), honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  1. Proiektuaren aurkezpen-dokumentua. Gutxienez, honako atal hauek izan behar ditu:

    Proiektuaren eta bere helburuen deskribapen eta justifikazio zehatza, eta eskatutako makineria edo ekipamendu bakoitzaren egokitasunaren justifikazioa.

    Proiektuaren ardatz nagusia izango den 4.0 eta 5.0 inguruneetako teknologia.

    Proiektuaren ezarpenak ikastetxean izango duen irismena.

    Hasita edo hasteko dagoen beste proiekturen bati lotutako makineria- edo ekipamendu-eskaerak.

    Eskatutako makineriarekin edo ekipamenduarekin ezarriko den 4.0 eta 5.0 teknologia erabiltzeko irakasleek egin duten edo egingo duten prestakuntza-plana.

  2. Proiektuaren laburpen-memoria (VI. eranskina).

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoa 1.217.487 eurokoa da.

  2. Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko, lehia bidezko konkurrentzia-prozedura erabiliko da. Ondorio horietarako, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, agindu honen 28. artikuluan finkatutako balorazio-irizpideei jarraituz. Deialdi honen 2. eremuari esleitutako kredituak agortu arte adjudikatuko dira dirulaguntzak, hurrengo apartatuan ezarritako mugekin.

  3. Onuradun bakoitzari diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 emango zaio; gehienez 150.000 euro eta gutxienez 18.000 euro.

  4. Hala ere, prozedura eta artikulu honetan ezarritako mugak aplikatu ondoren, banatu gabeko zuzkidurarik geratzen bada, lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan sailkatuta dagoenaren inbertsio diruz lagungarriaren % 100era iristen ez delako, geratzen den zuzkiduraren zenbatekoa esleituko zaio, betiere diruz lagungarri gisa onartutako inbertsioaren % 85 gutxienez estaltzen badu. Bestela, puntuazio handiena duen hurrengo sailkatuari esleituko zaio laguntza, baldin eta gainerako zuzkiduraren zenbatekoak diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 85 estaltzen badu, gutxienez.

  1. Proiektuak irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira, dagozkien puntuazioak emanda:

    1. Proiektuaren eta bere helburuen deskribapen eta justifikazio zehatza, eta eskatutako makineria edo ekipamendu bakoitzaren egokitasunaren justifikazioa (0-15 puntu).

      Proiektuaren eta horrekin lortu nahi diren helburuen deskribapenaren eta justifikazioaren kalitatea eta garapen-maila baloratuko dira, bai eta proiektua gauzatzeko eskatutako makineria edo ekipamendu bakoitzak duen egokitzearen edo funtzioaren justifikazioa ere.

    2. Proiektuak duen gaitasuna agindu honen 25.1 artikuluan deskribatutako teknologiak ezartzeko, bai eta 4.0 eta 5.0 inguruneen erronkei erantzuteko eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalerako eta jasangarritasunerako planak ezartzeko duen gaitasuna ere.

      Irizpide hori baloratzeko, lehenik eta behin, aurkeztutako proiektu guztiak sailkatuko dira, proiektu bakoitzaren ardatz nagusia den teknologia motaren arabera, eta teknologia hori bakarrik baloratuko da. Teknologia baten barruan sailkatutako proiektu bakoitzak gehienez lor daitekeen puntuazioa izango du:

      Errealitate mistoa, errealitate areagotua eta errealitate birtuala: gehienez 8 puntu.

      Robotika kolaboratiboa: gehienez 7 puntu.

      Biki digitala: gehienez 7 puntu.

      Zibersegurtasuna: gehienez 7 puntu.

      Fabrikazio aditiboa eta robotikara aplikatutako fabrikazio aditiboa: gehienez 6 puntu.

      Adimen artifiziala eta adimen kognitiboa: gehienez 6 puntu.

      5G sareak: gehienez 5 puntu.

      Internet industriala eta sistema ziberfisikoak: gehienez 5 puntu.

      Gauzen internet, Denaren Internet eta Zentzumenen Internet: gehienez 5 puntu.

      Proiektu bakoitzaren puntuazio indibidualizatua teknologia beraren barruan sailkatutako proiektu guztiak alderatu ondoren ezarriko da, proiektu bakoitzak hauek egiteko duen gaitasunaren arabera: teknologiaren ezarpen-maila handiagoa edo txikiagoa lortzea, 4.0 eta 5.0 inguruneen erronkei erantzutea eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalerako eta jasangarritasunerako planak ezartzea.

    3. Proiektua ezartzeak ikastetxean izango duen irismena (0-10 puntu).

      Proiektuak ikastetxeko ikasle eta irakasleengan izango duen eragina baloratuko da, baita ikastetxeko sailetan eta Lanbide Heziketako zikloetan izango duena ere.

      Irismena kuantifikatu beharko da proiektuaren onuradun izango diren ikasle, irakasle, sail eta zikloen kopuruaren arabera, ikastetxe osoari dagokionez. Ildo horretan, behar bezala garatu eta argudiatu beharko da irismenean agertzen direnek nola jasoko duten proiektuaren onura, eta horietako bakoitzak ezarri nahi den teknologia nola erabiliko duen azaldu beharko da.

    4. Hasita edo hasteko dagoen beste proiekturen bati lotutako makineria- edo ekipamendu-eskaerak (0-5 puntu).

      Eskatutako makineria edo ekipamendua eskatzaileak hasita edo hasteko daukan beste proiekturen bati lotuta dagoen baloratuko da. Betiere, proiektua egikaritzeko ezarritako edo aurreikusitako epea adierazi beharko da.

      Eskatzailea Lanbide Heziketara Aplikatutako Ikerketa Zentroarekin (TKNIKA) edo lanbide-heziketako beste zentro batzuekin lankidetzan lan egiten ari den edo lan egingo duen proiektu zehatzak soilik hartuko dira kontuan. Ildo horretan, proiektu horietan parte hartu izanaren ebidentziak aurkeztu beharko dira, eta deialdi honetan eskatutako makineriaren edo ekipamenduaren eta apartatu honetan alegatutako proiektuen arteko lotura argudiatu beharko da.

    5. Eskatutako makineriarekin edo ekipamenduarekin ezarriko den 4.0 eta 5.0 teknologia erabiltzeko irakasleek egin duten edo egingo duten prestakuntza-plana (0-5 puntu).

      Prestakuntza jaso duten irakasleen kopurua eta prestakuntza eman nahi zaien irakasleen kopurua baloratuko dira, proiektuaren irismenean ageri diren irakasleen guztizko kopuruari dagokionez, bai eta prestakuntza hori ezarri beharreko 4.0 teknologia erabiltzeko egokia den ere. Horretarako, irakasle horiek jaso duten edo jasoko duten prestakuntzaren xehetasun guztiak eman beharko dira.

  2. Aurkeztutako proiektuek aurreko apartatuko irizpideak aplikatuz lortu duten puntuazioari haztapen-faktore bat aplikatuko zaio, 2022ko eta 2023ko ekitaldietako deialdietan lortutako estaldura-mailaren arabera.

    Kasu bakoitzean dagokion estaldura-mailaren ehunekoa honela kalkulatuko da: 2022ko eta 2023ko deialdietan esleitutako zenbatekoen batura zati deialdi horietan ezarritako gehieneko dirulaguntzen zenbatekoen batura. Aplikatu beharreko haztapen-faktorea honako taula honen arabera dagokiona izango da:

    (Ikus .PDF)

    Haztapen-faktorea modu berean aplikatuko da eskatzaileak deialdi horietan edo deialdi horietakoren batean parte hartu ez duenean. Kasu hauetan, estaldura-maila kalkulatzeko, eskatzaileak parte hartu ez duen deialdietan zero euroko kantitatea hartuko da esleitutako zenbatekotzat.

    Hala ere, eskatzaileak deialdi horietan edo deialdi horietakoren batean parte hartu ez badu dirulaguntzen bateragarritasun-araubidea aplikatu izanaren ondorioz, ekitaldi horietan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kapitulu honetan zehaztutako jardun-eremuarekin lotutako makineria eta/edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko emandako beste dirulaguntza batzuen onuradun izan delako, dirulaguntza izenduna, zuzeneko dirulaguntza edo dirulaguntza-aginduetan ezarritakoari jarraikiz emandako bestelako edozein laguntza izan, estaldura-maila kalkulatzeko orduan, ezarritako gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa hartuko da arrazoi hori dela-eta lehiatu ez diren deialdietan esleitutako zenbatekotzat.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunek justifikazio-kontuari dagozkion agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    VII. eranskina Justifikazio-memoria ekonomikoa. Dokumentu horretan, errentamendu-kuoten fakturen edo ordainketen zerrenda jasoko da, honako hauek adierazita: hornitzailea/finantza-erakundea, faktura-zenbakia/errentamendu-kontratuaren zenbakia, fakturaren jaulkipen-data/errentamendu-kontratuaren izenpetze-data eta errentamendu-kuoten/fakturen ordainketa-data.

    Dirulaguntzaz gain, finantzaketaz ere baliatu badira jarduerak bai baliabide propioez bai bestelako dirulaguntzez edo baliabideez, egiaztatu beharko dira zenbatekoa, haren jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla.

    VIII. eranskina Azken memoria, hauek adierazita, besteak beste:

    Egindako inbertsioaren azalpen laburra.

    Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.

  2. Eranskin horiekin batera, agindu honetako 10.2 artikuluan adierazitako gastuen egiaztagiriak aurkeztuko dira.

Agindu honetan araututako laguntzek ebko funtzionamendurako tratatuaren 107. 1 artikuluan ezarritako eskakizun guztiak betetzen ez dituztenez, ez dira estatuaren laguntzatzat hartzen; beraz, ez zaio europako batzordeari jakinarazpenik egin behar.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke euskal autonomia erkidegoko auzitegi nagusian, bi hilabeteko epean, agindua euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)