Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko azaroaren 19koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, zeinaren bidez 2025erako laguntzak emateko deialdia egiten baita mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko (MAE inbertsioa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5490
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/19
  • Argitaratze-data: 2024/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 43. artikuluak xedatzen duenez, estatu kide guztiek esku hartu beharko dute mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean, eta, 57. artikuluak eta hurrengoek, berriz, sektore horretan egin beharreko esku-hartze motak eta horiek egiteko Europar Batasunak emango duen finantza-laguntza jasotzen dituzte. Erregelamendu horretan, Europar Batasuneko estatuek nekazaritza-politika erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezarri dira, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduen indargabetzea xedatu da; laguntza hori Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuko da.

Espainiako Erresumaren Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategiko Nazionala 2023-2027 argitaratu da, eta haren helburua da garapen jasangarria lortzea nekazaritzarekin, elikagaiekin eta landa-eremuekin loturikoetan gizartearen elikagai-segurtasuna bermatzeko sektore lehiakor baten eta landa-eremu bizi baten bidez. Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartu zuen plana, C (2022)6017 Erabakiaren bidez, eta, ondoren, 2023ko abuztuaren 30ean aldatu zuen, C (2023) 5746 Erabakiaren bidez.

Nekazaritza Politika Erkideari buruzko arau berriak indarrean sartzearen ondorioz, Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearentzako laguntza-programak utzi dio politika horren neurrietatik aparte egoteari eta plan estrategikoaren parte izango da, hots, esku-hartze bat gehiago izango da, Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorial (MAE) deritzon horretan.

Bukatzeko, estatu-mailan, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua argitaratu da, eta haren bidez arautu da Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala. Bigarren atalean, mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntzak ezarri dira.

Autonomia-esparruan, duela gutxi argitaratu da 66/2024 Dekretua, 2024ko maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena.

Bestalde, agindu honen bidez, deialdia egiten da urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuan ezarritako laguntzak emateko, baina laguntza horien gastua 2026ko Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren aurrekontuari egotziko zaio. Horrenbestez, laguntza horiek eraginkorrak izateko, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2025eko Aurrekontu Orokorretan behar besteko kreditua eduki behar da, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan.

Laguntza-lerro hau sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago, zeina Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez onartu baitzen, eta laguntzen du bertan aurreikusitako helburua lortzen, hau da, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriari laguntzea, horretarako Europar Batasuneko, estatuko eta autonomia-erkidegoko neurriak artikulatuz.

Horrenbestez, hau

2025erako laguntza-deialdi hau onartzea: inbertsio materialak eta ez-materialak eraldaketa-instalazioetan, mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta merkaturatzeko egitura eta tresnetan. Deialdiaren oinarriak agindu honen I. eranskinean daude jasota.

Agindu hau eraginkorra izateko, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Aurrekontu Orokorretan, behin betiko ebazpenaren unean, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke nekazaritza-gaietan eskumena duen sailburuari, hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

  1. oinarria. Xedea.

    Agindu honen xedea da mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntzak emateko 2025eko deialdia egitea, 2024ko maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz.

    Laguntza hauek xedapen eta erregelamendu hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 Erregelamendua (EB) (apirilaren 15eko 2016/1149 EB Erregelamendu Delegatuak osatua), Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua, Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 Betearazpen Erregelamendua (EB), urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena, eta 66/2024 Dekretua, 2024ko maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena.

  2. oinarria. Aplikazio-eremua.

    Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio material eta immaterialei, bai eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu jasangarriak hobetzeko.

    Inbertsio horiek mahastizaintzako eta ardogintzako zenbait produktu ekoizteko, merkaturatzeko edo bietarako izango dira; zehazki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatutako produktuak, Espainiako lurraldean ekoitzi direnak.

    Ekitaldi honetan, honako arau hauek aplikatuko dira inbertsio-neurrietarako: urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 2. atala Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektoriala Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan arautzen dueña eta 2024ko maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretua 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeari eta landa-eremuen ezaugarriei buruzkoa.

  3. oinarria. Onuradunak.

  1. Inbertsioetarako laguntza eskatu ahal izango dute:

    1. Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresek, baldin eta, eskabidea egiten duten unean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian jasotako produktuak ekoitzi edo merkaturatzen badituzte, edo, orobat, laguntza-eskabidearen xede den eragiketa gauzatzearen ondorioz halako produktuak ekoizten edo merkaturatzen hasi badira. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta egon behar dute enpresek.

    2. Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen antolakundeak, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 152. artikuluaren arabera aitortuta badaude, eta haien elkarteak.

    3. Ekoizle bi edo gehiago biltzen dituzten elkarteak, baldin eta nortasun juridikoa badute eta lehenago adierazitako erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatutako produktuak ekoizten badituzte. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta egon behar dute elkarteek.

    4. Lanbidearteko antolakundeak.

    5. Antolakunde profesionalak.

      Dena den, jarduera bakarra merkaturatzea duten enpresak badira, itxitako azken ekitaldiko fakturazioaren % 80, gutxienez, produktu hauek merkaturatzetik atera beharko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian zehaztutako produktuak.

      Betekizun hori ez zaie aplikatuko beraiek edo haien kideek egiten dituzten ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibei.

  2. Ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak, ez eta krisi-egoeran daudenak ere, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauetan definitutakoaren arabera (Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).

  3. Ardogintzako industrien kasuan, dagokion erregistroan izena emanda egon beharko dute, eta datuak eguneratuta izan beharko dituzte. Eskatzailea esportatzaileen elkartea bada edo esportazio partzuergoa bada, horiek osatzen dituzten enpresen 2/3, gutxienez, erregistro horretan inskribatuta egotea.

  4. oinarria. Eskabideak aurkeztea eta epeak.

  1. Mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntza-deialdiaren barruko eskabideak elikagaien industrien arloko zuzendari eskudunari zuzendu behar zaizkio, eta agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, baina 2025eko otsailaren 1a baino lehen. Hala ere, 2024ko otsailaren 1etik aurrera aurkeztutako eskabideak onartuko dira (egun hori barnean dela).

    Agindu honen III. eranskinean dago jasota laguntza hau eskatzeko inprimakiaren edukia.

  2. Eskabideak aurkezteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartu beharko dira, ebazpen-zati honen 3. apartatuan adierazitako helbideetara jota.

  3. Helbide honetan dago administrazio-prozedurari buruzko informazio-fitxa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0053821 (hor daude jasota izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak).

    Eskabidearen osteko izapideak elektronikoki egingo dira hemen: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  5. Laguntzak kudeatzen dituen organoak, ikusten badu eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioak ez dituela betetzen agindu honetan xedatutako betekizunak, horren berri emango dio eskatzaileari, hamar egun balioduneko epean behar diren zuzenketak egin ditzan edo dagokion dokumentazioa aurkez dezan. Halaber, adieraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluaren arabera.

  6. Establezimendu bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du.

  1. Oinarria. Iraunkortasuna.

    Eskuratutako aktibo material eta immaterialak onuradunen jabetzakoak izan eta onuradunek eduki beharko dituzte bost urtez, azken ordainketa egin den egunetik aurrera.

    Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak badira, Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak dioenaren arabera, aurreko apartatuan adierazitako aldia hiru urtekoa izango da, azken ordainketa egin den egunetik aurrera.

    Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko (EB) 2022/126 Erregelamendu Delegatuaren 11.9 artikuluak ezarritako inguruabarretako edozein gertatuz gero, itzuli egin beharko dira bai laguntza bai berandutze-interesak, ez-betetzearen iraupenari dagokion proportzioan. Agintaritza eskudunek finantza-laguntza ez berreskuratzea erabaki ahal izango dute, baldin eta onuradunak ekoizpen-jarduera eten badu iruzurrik gabeko porrot baten ondorioz.

  2. Oinarria. Eragiketen xedea.

    Laguntzaren xede diren eragiketek lagundu behar dute urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren IX. eranskinean xedatutako helburu estrategietako bat lortzen, gutxienez.

    Helburu estrategiko horiek lortzeko, eragiketa bakoitzean helburu orokor bat edo batzuk identifikatu beharko dira. Helburu horietako zenbait, baina ez denak, zerrendatuta daude abenduaren urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren X. eranskinean. Eragiketa jakin baten helburu orokorretako baten bat jasota ez badago zerrenda horretan, eskatzaileak zehaztu beharko du zein den helburu hori.

  3. Oinarria. Eragiketen ezaugarriak.

  1. Inbertsioetarako laguntza, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58.1.b) artikuluaren arabera, honelako eragiketa hauetan gauzatu ahal izango da:

    1. Urtekoak, laguntzarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den finantza-ekitaldiaren ondoko ekitaldian eragina izango dutenak. Deialdiaren xede den laguntzarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den finantza-ekitaldiaren ondo-ondoko lehen ekitaldira mugatu beharko dira gastu-kontzeptuak.

    2. Biurtekoak, laguntzarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den finantza-ekitaldiaren ondoko bi ekitaldietan eragina izango dutenak. Deialdiaren xede den laguntzarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den finantza-ekitaldiaren ondo-ondoko lehen ekitaldian onartutako gastu-kontzeptuen zenbatekoaren % 50 gutxienez izan beharko dute sartuta.

  2. Eskatutako laguntzaren xede diren eragiketak gauzatzen hasteko egunak laguntza-eskabidea aurkeztu den egunaren ondorengoa behar du izan, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 8. apartatuko XII. eranskinean xedatutako salbuespen-kasuetan izan ezik. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako langileek egiaztatuko dute hori horrela dela hasi ez izanaren akta baten bidez.

  3. Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 20. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eskatutako inbertsio-aurrekontua 100.000 eurokoa, txikiagoa edo handiagoa duten eragiketak hautatu ahal izango dira.

  1. oinarria. Eskabideak onartzeko irizpideak.

    Eskabideak irizpide hauen arabera aztertuko dira:

  1. Inbertsioetan esku hartzeko eskabideetan argiro definitutako inbertsio-eragiketak jasoko dira, honako hauek barnean hartuta: ekintzen eta jarduketen zehaztasunak, iraupena, ekintza bakoitzaren gastu-kontzeptu banakatuak eta kostuen zenbatespena.

    Zehaztuko da, orobat, eragiketa bakoitzak nolako helburu estrategiko eta orokorrak bete nahi dituen.

  2. Bermatuko da proposatutako eragiketaren kostuek ez dituztela gainditzen merkatuaren ohiko prezioak, eta kostuak neurrikoak direla.

    Diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoak (urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XI. eranskinean jasota daudenak) ezartzeak ez du esan nahi kostuen moderazioa ebaluatu behar ez denik.

    Agintari eskudunek uste badute kostuek merkatuaren ohiko prezioak gainditzen dituztela edo ez dela betetzen kostuen moderazioa, eskatzaileari eskatuko diote eskabidea zuzentzeko edo behar bezala justifikatzeko.

    Kostuen moderazioa ebaluatzeko, sistema hauetako bat gutxienez erabiliko da, edo konbinaturik:

    1. Eskaintzen arteko konparazioa.

      Oro har, eskatzaileak gutxienez hornitzaile ezberdin eta independenteen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu, eskatutako laguntzaren xede diren inbertsio guzti-guztiei dagokienez, zenbatetsitako kostuaren zenbatekoa edozein dela ere (diruz lagunduko den gastua kontratu txikien zenbatekoa baino txikiagoa izan daiteke), obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta beren ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan horiek egin, mailegatu edo hornitzen dituzten entitateen kopuru nahikorik ez badago egiaztatu egin beharko da.

      Eskaintzak hornitzaileei eskatu behar zaizkie, eta hori egiaztatzeko modua eduki behar da; izan ere, edozein unetan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari edo onuradunari eskaintzak zer egunetan eskatu eta jaso ziren agiri bidez egiaztatzeko. Eskaintzek inbertsio-elementuak kontratatu, exekutatu edo fakturatu baino lehenagokoak izan behar dute.

      Aurrekontuan jasotako inbertsioa egiteko eta zerbitzu hori emateko gaitasuna duten enpresa independenteek egin behar dituzte aurrekontuak; behar bezain zehaztuta egon behar dute, konparatzeko moduko gastu-kontzeptuak jaso behar dituzte, eta eskaintzen deskribapenak argia eta zehatza izan behar du.

      Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada eta justifikazu ere, hala badagokio, hornitzaile nahikorik ez egotea justifikatu beharko da. Alderdi hori bera aplikatuko da azkenean gauzatutakoa onartutakoarekin bat ez datorrenean, aldaketen kasuan bezala.

      Eskatzaileak aurkeztutako diruz laguntzeko moduko gastuen zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.

    2. Erreferentzia-kostuak.

      Agintari eskudunek erreferentzia-prezioen datu-base bat ezarri edo erabiltzen dute. Datu-base horrek osoa eta behar bezain zehatza izan behar du, aldian-aldian eguneratu beharko da, eta bermatu beharko du prezioak merkatuaren prezioen isla direla.

    3. Ebaluazio-batzordea.

      Ebaluazio-batzorde bat eratzen bada edo merkatu-azterlan bat egiten bada, kontuan hartu beharko da batzordekideek dagokion arloan esperientzia izan behar dutela. Batzordearen lana behar bezala dokumentatu beharko da.

  3. Eskatzaileak frogatuko du eskura dituela baliabide teknikoak eta finantzarioak, eragiketa zuzen gauzatzeko adinakoak, eta enpresa ez dagoela krisi-egoeran Europako Batzordearen 2014ko uztailaren 31ko 214/C 249/01 Jakinarazpenean ezarritakoari jarraituz.

    Eskatzaileak frogatu beharko du enpresa ekonomikoki bideragarria dela, non ez den estatutuei jarraituz irabazi-asmorik gabeko antolakunde bat.

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatzen diren produktuen ekoizle bi edo gehiago biltzen dituen eta nortasun juridikoa duen elkarte bat baldin bada eskatzailea, elkarteko ekoizle bakoitzak frogatu beharko du gaitasuna duela beharrezkoak diren baliabide tekniko eta finantzarioak eskuratzeko, inbertsioan duen partaidetza alde batera utzita, edo, bestela, aukeran, elkarteak berak gaitasun hori duela beharrezkoak diren baliabide tekniko eta finantzarioak eskuratzeko.

    Honako egoera hauetako edozeinetan ulertuko da alderdi horiek frogatu gabe geratu direla eta, ondorioz, eskatzailea ezin dela dirulaguntzaren onuraduna izan:

    1. Krisialdian baldin badago, betiere krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (Batzordearen 2014ko uztailaren 31ko 2014/C 249/01 Jakinarazpena).

    2. Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskabidea egin badu, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota badago, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta badago (salbu eta horretan hitzarmen batek eragingarritasuna hartu badu), epailearen esku-hartzearen mende badago edo uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta badago, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.

    3. Egiaztatu ez badu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dauzkala Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduan ezarritako eran.

  4. Eskatzaileak proposatutako estrategien eta finkatutako helburuen arteko koherentzia, eta eragiketak izan dezakeen eragina eta arrakasta bai eraldaketaren edo merkaturatzearen errendimendu orokorra hobetzeko, bai eskatzailearen instalazioak merkatuaren eskarietara egokitzeko eta bai lehiakortasuna areagotzeko.

    Ez da inolako laguntzarik emango, laguntza-eskabideetan inkoherentzia-egoeraren bat atzemanez gero, edo haietan aurreikuspenak behar bezala dokumentatuta ez badaude.

  1. Oinarria. Inbertsioetarako laguntzetan lehentasuna izateko irizpideen haztapena.

    Agindu honetako II. eranskinean jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren inbertsioetarako laguntzetan lehentasuna izateko irizpideen haztapena, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 25.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  2. Oinarria. Laguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    Pertsona fisikoentzat:

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldikoa.

    Pertsona juridikoentzat:

    Legezko ordezkariaren NANa.

    Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita), eta, hala badagokio, gerora erregistratutako eskrituren kopia, enpresa gaur egun zer egoeratan dagoen egiaztatzeko.

    Legezko ordezkariaren ahalordetze-eskritura.

    Eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldiari dagokion sozietateen gaineko zerga.

    Nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat:

    Eratze-eskrituraren kopia eta osaeran edo funtzionamenduan aldaketak ekarri dituen ondorengo beste edozein eskriturarena.

    Enpresa eskatzailea talde batekoa bada: enpresa zein taldetakoa den, haren antolamendu-egituraren dokumentazioa, partaidetza-ehunekoak adierazita (laguntza eskatzen den egunean). Datu hauek emango dira:

    Negozio-zifraren zenbateko garbia.

    Langileen batez besteko kopurua.

    Aktiboaren zenbatekoa, guztira:

    Era berean, emandako datuak agerian jartzen dituen dokumentazioa eman behar da, hala nola urteko kontu bateratuak, enpresa bakoitzaren urteko kontu ikuskatuak (halakorik ezean, Merkataritza Erregistroan aurkeztutako balantzea eta galera eta irabazien kontua), Sozietateen gaineko Zerga, eta abar.

    Berdin bientzat:

    Azken 5 urteetan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez bada, Hirugarrenaren Alta Agiria. Helbide honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

    Eskaera ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza-egiaztagiria.

    Enpresa merkaturatzailea bada:

    Fakturazioaren % 80 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) VII. eranskinaren II. zatiko produktuetatik datorrela ziurtatzeko idatzizko konpromisoa.

    Proiektua deskribatzeko memoria, gutxienez hauek jasotzen dituena:

    Eragiketarako proposatzen diren ekintzen eta jardueren deskribapen zehatza: ekintza eta haien iraupen zehatza, ekintza bakoitzaren gastu-kontzeptu zehatzak eta kostuen zenbatespena.

    Urtez urteko gauzatze-egutegia eta finantza-ekitaldiko justifikazioa.

    Ekintza bakoitzarekin lortu nahi diren helburu orokorrak eta estrategikoak.

    Aurrekontu xehatua, euskarri-dokumentazioarekin, besteak beste, proformako fakturak, kontratuen kopia edo eskabide irmoak. Proposatutako eragiketak merkatuko ohiko prezioak gainditzen ez dituelako eta inbertsio guztien kostuen moderazioa betetzen delako bermea (adibidez, hiru hornitzaileren eskaintzak aurkeztuta). Eskaintza faltsuak aurkezten badira, laguntza-eskaera ukatu eta otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren I. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatuko dira.

    Eskatutako inbertsio guztiak banan-banan azaltzen dituen taula, eta bakoitzaren hiru aurrekontuak, zein aurrekontu aukeratu den adierazita. Inbertsioren batean hiru aurrekontu aurkeztu ezin badira, justifikazio-txostena, inguruabar hori ukaezina dela argudiatuz.

    Proiektuan obra zibila egin behar bada, obra gauzatzeko proiektuaren kopia, ikus-onetsia (hala badagokio), eta nahitaezko lizentzia eta baimenen eskaera osoaren kopia. Lizentzia edo baimen horiek behar ez badira, lizentzia eta baimen horiek ez direla behar adierazten duen udalaren ziurtagiria.

    Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa exekutatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.

    Eraikinak erosten badira, behar bezala egiaztatutako tasatzaile independente baten edo behar bezala baimendutako organo edo organismo publiko baten ziurtagiria ere aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horren bidez, frogatuko da erosketa-prezioak ez duela gainditzen merkatuko balioa, lurzoruaren balioa merkatu-prezioen arabera banakatuta.

    Enpresaren bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren memoria; hauek jasoko dira gutxienez:

    Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

    Enpresaren egitura.

    Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

    Prestatutako produktuen merkatuak.

    Proiektuaren kokalekua.

    Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza, etab.).

    Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

    Euskal Autonomia Erkidegorako berariazko lehenespen-irizpideak egiaztatzen dituen justifikazio-memoria (urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuko XIV. eranskina).

    Eskatzen den dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada eta eskatzaileak Merkataritzako eragiketen berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuaren barrukoak badira, lege horretan xedatutako ordainketetarako epeak egiaztatzeko, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu beharko dute, kontabilitate araudiarekin bat etorriz kontu laburtu hori aurkez dezaketen sozietateak badira; horrela egin ezin duten sozietateak badira, berriz, Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen auditore batek emandako ziurtagiria, enpresa-bezeroak ordainketak egiten dituen benetako epearekin bat etorriko baita eta enpresa hornitzaileak aurretik kobratzeko izandako edozein finantzaketa alde batera utzita.

    50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileen kasuan, Berdintasun Plana, zeina eskatzen baita Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera, bai eta plan hori Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan (REGCON) erregistratuta dagoela adierazten duen frogagiria ere.

    50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileen kasuan, desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete dutela egiaztatzen duen dokumentazioa.

  3. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

    Ekintza hauen kostuak lagundu ahal izango dira diruz:

    1. Ondasun higiezinak eraiki, erosi eta hobetzea.

    2. Makina eta ekipo berriak erostea, produktuaren merkatu-balioraino. Gastu horien barruan sartuko dira energia sortzen duten sistemetan egindako inbertsioak, baina urtean sortzen den energia-kopurua ez bada urtean zehar inbertsioaren xede diren instalazioetan kontsumitutakoa baino handiagoa.

    3. Administrazio-gastuak, a eta b letretan jasotako gastuekin loturikoak, adibidez, arkitektura-, ingeniaritza- eta aholkularitza-jardueren ondoriozko ordainsariak, eta bideragarritasun-azterketen ondoriozkoak, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 76. artikuluak ezarritako mugekin bat etorriz.

    4. Ordenagailuetarako euskarri logikoak erosi edo garatzea, patenteak, lizentziak eta egile-eskubideak erostea eta marka kolektiboak erregistratzea.

      Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XI. eranskinean adierazitako kontzeptuetarako, inbertsio-eragiketetan diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoek ezin izango dituzte gainditu eranskin horretan adierazitako mugak. Hala, eragiketa batean muga horiek gainditzen badira, gaindikina ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.

      Ezin izango dira diruz lagundu urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekreturen XII. eranskinean ezarritako gastuak.

  4. Oinarria. Kudeatzea eta balorazio-batzordea.

  1. Elikagai-industrien arloko zuzendaritza eskuduna izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

  2. Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko hiru bokalek osatuko dute, eta horietako bat enpresa-programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskuduneko teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio-batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aipatutako zuzendaritzako teknikarien artetik. Balorazio-batzordearen osaerari buruzko ebazpena EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik.

  3. Balorazio-batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak baloratu aurretik, elikagai-industrien arloko zuzendaritza eskuduneko teknikari batek eskaera bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako betekizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, batzordeari aurkeztuko diona.

  4. Balorazio Batzordeak ondorengo funtzioak izango ditu:

    1. Aurkezten diren eskaera guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Halaber, araudia betetzen ez duen eskaera bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

    2. Aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, eta proiektua eta agindu honetan ezarritako irizpide objektiboen betetze-maila baloratzea.

    3. Egindako ebaluazioaren emaitzak jasoko dituen txostena egitea, laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboetan oinarrituta.

      Txostenak eduki hau izango du:

    1. Baiestea gomendatzen diren eskabideei dagokienez:

      Erakunde onuradunen izena edo sozietatearen izena eta IFKa.

      Diruz lagun daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

    2. Ezestea gomendatzen diren eskabideei dagokienez:

      Erakunde onuradunen izena edo sozietatearen izena eta IFKa.

      Eskabidea ukatzeko arrazoiak.

  5. Balorazio-batzordeak nahi dituen funtzionamendu-arauak ezarri ahalko ditu, eta horietan xedatzen ez den guztian Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituko diote.

  1. Oinarria. Laguntza emateko ebazpen-proposamena.

  1. Elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskudunak maiatzaren 1a baino lehen bidaliko dizkio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari 2026 eta 2027 finantza-ekitaldietarako finantzaketa-beharrak.

  2. Behin finantza-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-baliabideak ezagututa, Nekazaritza eta Landa Garapenerako Sektoreko Konferentziak erabakiko du funtsak autonomia-erkidego bakoitzari esleitzea.

  3. Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialak hautatutako eskabideen behin betiko zerrendari funtsak esleitu ondoren, Balorazio Batzordearen txostena kontuan hartuta, elikagai-industrien arloko zuzendaritza eskudunak ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta bertan adieraziko da zein eskatzailerentzat proposatzen den dirulaguntza eta zenbatekoa.

    Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

  4. Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinarazi eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena formulatuko da.

  5. Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik, oinarri honen beraren 3. apartatuaren arabera emandako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  1. oinarria. Ebazpena.

  1. Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea. Ebazpen bakarra emango du eta hor jasoko dira eskatutako zein laguntza emango diren eta zein ukatuko. Ebazpenetan hauek adieraziko dira gutxienez: diruz lagundu daitezkeen inbertsioen zenbatekoa, emandako laguntza eta onartutako gauzatze-egutegia.

  2. Prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, Funtsak Esleitzeko Konferentzia Sektorialaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak ezezko ebazpen arrazoituak emango ditu laguntza-eskaera eta, hala badagokio, errekurtsoak ezesten diren kasuetarako.

  3. Sei hilabeteko epea igaro ondoren, ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak ezetsi direla pentsatu ahal izango dute, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. Ebazpena aldekoa bada, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. Dirulaguntza emateko baldintzen berariazko onarpen bat.

    2. Egikaritze onaren berme bat gordailutu dela egiaztatzen duen agiri bat, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko (EB) 2022/127 Erregelamendu Delegatuan aurreikusitako baldintzen arabera. Erregelamendu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamendua osatzen du, organismo ordaintzaileei eta beste organo batzuei, finantza-kudeaketari, kontuen likidazioari, bermeei eta euroaren erabilerari dagokienez. Aipatutako bermea Europar Batasuneko finantzaketaren zenbatekoaren % 15 izango da, eta onuradunak eragiketaren parte diren ekintza guztiak gauzatzen dituela ziurtatuko du.

      1. oinarria. Eragiketen aldaketa.

      1. Hasieran onartutako inbertsio-eragiketen aldaketak aurkeztu ahal izango ditu onuradunak, bi motatako aldaketa hauek, hain zuzen:

        1. aldaketa handiak; 4. apartatuan daude garatuta horretarako xehetasunak.

        2. aldaketa txikiak; 5. apartatuan daude garatuta horretarako xehetasunak.

      2. Aldaketa guztiak behar bezala justifikatu beharko dira, eta elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskudunari aurkeztuko zaizkio. Aurkeztutako aldaketa guztiak ebaluatuko ditu zuzendaritza horrek.

      3. Aldaketek muga hauek bete beharko dituzte:

        Eragiketa onartzeko aurkeztu ziren helburu estrategiko edo orokorrak ez aldatzea.

        Hautagarritasun-baldintzak ez aldatzea.

        Aurreko hautaketa-prozesuan laguntza-eskabideak jaso zuen puntuazioan aldaketarik ez eragitea, baldin eta eskabideak onartuak izateko gutxieneko puntuazioaren azpitik geratzea badakar. Lehentasunezko irizpideekin bat etorriz puntuazio bat lortzea ekarri duten eta, gero, eragiketatik ezabatu diren ekintzak, ondorengo deialdi batean sartu ahal izateko, behar bezala justifikatu beharko dira.

        Onuraduna ez aldatzea, kasu hauetan izan ezik: onuradun berria bat-egiteko edo salerosketako prozesu baten ondoriozkoa bada, edo sozietate motaren edo nortasun juridikoaren eraldaketa baten ondoriozkoa, eta, betiere, laguntza ematerakoan aintzat hartu ziren baldintzak aldatzen ez badira.

        Ez eragitea ordainketak NBEFren ekitaldi batetik geroagoko beste batera aldatzea.

        Laguntzaren xede den inbertsioa hasieran onartutakoaren % 40 baino gehiago ez murriztea.

        Onuraduna ez aldatzea Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 11. artikuluko 1 b) eta 9 c) apartatuetan xedatutakoarekin bat etorriz.

      4. Aldaketa handirik egin aurretik, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunak eman beharko du horretarako baimena.

        Aldaketa handiak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari aurkeztu beharko zaizkio, aldatu nahi diren inbertsioak ordaintzeko eskatu behar den finantza-ekitaldiko otsailaren 1a baino lehen. Ezin dira aldatzeko bi eskabide baino gehiago aurkeztu eragiketako eta urteko, ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan izan ezik.

        Jarduketaren bat ez gauzatzea aldaketa handitzat hartuko da beti.

      5. Aldaketa txikiak aldez aurretiko baimenik gabe egin ahal izango dira; baina aurkeztu beharko dira, beranduenez, jarduketen amaiera jakinarazi edo ordainketa-eskabidea aurkeztu baino lehen.

        Hauek baino ez dira aldaketa txikitzat hartuko:

        1. Makina edo instalazio baten marka edo hornitzailea aldatzea, baldin eta ezaugarri teknikoak mantentzen edo hobetzen badira, errendimendua, energia-kontsumoa, mantentze-lanak, eta antzeko alderdiak kontuan hartuta.

        2. Upelen kopurua aldatzea, baldin eta guztizko edukiera eta ezaugarriak mantentzen badira urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XI. eranskineko V. epigrafean aurreikusitako tipologiaren arabera.

        3. Aldaketak eraikinetan edo instalazioetan, betiere horien erabilera, edukiera eta ezaugarriak mantentzen badira.

          Aldaketa txiki horietarako diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa ezin izango da izan digulaguntzarako xedatutakoa baino handiagoa.

      6. Artikulu honetan adierazitakoa gorabehera, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak salbuespenez baimena eman dezake aurreko apartatuetan adierazitako baldintzekin bat ez datozen aldaketak egiteko, ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan.

      7. Onartutako aurrekontuak murriztea dakarten aldaketek emandako dirulaguntzaren murrizketa proportzionala ekarriko dute.

      8. Onartutako aurrekontuak gehitzea dakarten aldaketek ez dute ekarriko onartutako dirulaguntza handitzea.

      9. Onuradunak bere horretan mantenduko du egikaritze onaren bermea gordailutzeko betebeharra, hasierako dirulaguntza-emakidaren gainean kalkulatutako zenbatekoen arabera.

      1. oinarria. Finantzaketa.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoan, laguntza mota % 40koa izango da, kontuan hartuta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 59.2 artikuluak aipatutako inbertsio-kostu onargarriak.

      2. Gainera, laguntza mota horri faktore hauek aplikatuko zaizkio:

        1. apartatuan adierazitako laguntza mota mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei aplikatuko zaizkie, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan halako enpresei buruz ematen den definizioaren arabera.

        1. 2003/361/EE Gomendioaren I. Tituluko 2. artikuluaren 1. apartatuak estaltzen ez dituen enpresak badira 750 langile baino gutxiago dituzten enpresak edo 200 milioi eurotik beherako negozio-bolumena dutenak, laguntzaren intentsitatea 1. apartatuan aipatutako laguntzaren % 50ekoa izango da.

        2. 2003/361/EE Gomendioaren I. Tituluko 2. artikuluaren 1. apartatuak estaltzen ez dituen enpresak badira 750 langile edo gehiago dituzten enpresak edo 200 milioi euro edo hortik gorako negozio-bolumena dutenak, laguntzaren intentsitatea 1 apartatuan aipatutako laguntzaren % 25ekoa izango da.

      3. Kasu guztietan, baita enpresa handietan ere, eskatzaileen langile kopurua eta negozio-bolumena zehazteko, Batzordearen 2003/361/EE Gomendioan finkatutako kalkulu-irizpideak erabiliko dira.

      4. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian aipatzen diren produktuen ekoizle bi edo gehiago biltzen dituen, nortasun juridikoa duen eta jarduera ekonomikorik ez duen elkarte bat baldin bada eskatzailea, laguntzaren kalkulua egiteko, ekoizle bakoitzak inbertsioan duen partaidetzaren proportzioa hartuko da kontuan, betiere ekoizle bakoitzak bere aldetik izango duen laguntza motarekin bat etorriz.

      5. Europar Batasuneko gainerako herrialdeetako inbertsioetarako, kokapena hartuko da kontuan laguntzaren ehunekoa zehazteko, aurreko apartatuetan ezarritako laguntza motekin bat etorriz.

        6 Laguntza motak gehienez 10 puntu murriztu ahal izango dira autonomia-erkidegoaren barruan esku hartzeko dagoen aurrekontua agortu arte, eta autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak zehaztuko du zer ehunekotan deialdian onartzen den eskabide kopuruaren arabera.

      1. oinarria. Ordainketak.

      1. Gehienez ere, NBEFren bi ekitalditan justifikatu eta ordaindu beharko da inbertsioa, ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan izan ezik.

        Eragiketa edo jarduketa bakoitza amaitu ondoren eta gauzatzeko eta finantzatzeko egutegiaren arabera, onuradunek inbertsio orokorra edo dena delako jarduketa justifikatu beharko diote, eta hura ordaintzeko eskatu, autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunari, ordaintzeko eskabide hori aurkeztea aurreikusita dagoen finantza-ekitaldi bakoitzaren maiatzaren 1a baino lehen.

        Biurteko eragiketen kasuan, onuradun batek hasieran aurreikusitako jarduketa bati edo batzuei gauzatze-egutegian ezarri baino lehenago ekiten badie, deialdiaren xede den bigarren finantza-ekitaldian justifikatzeko, jarduera horiek ordaintzeko eskabidea aurkeztu ahal izango du deialdiaren xede den lehen finantza-ekitaldian justifikatzeko aurreikusitako jarduketen epe berean; baina ordaindu ahal izango da, horretarako nahiko funts badago bakarrik.

      2. Elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskudunak ebazpen bat eman beharko du aurkeztutako ordainketa-eskabide bakoitzeko, inbertsio-eragiketarena edo, hala badagokio, inbertsio-eragiketa osatzen duten jarduketa batena edo batzuena, betiere egiaztatzen bada dena delako eragiketa edo jarduketa gauzatu dela eta administrazio-kontrolak egin direla, eta, hala badagokio, tokian bertan. Ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan, egiaztatu beharko da osorik gauzatu diren ala ez, onuradunak zer laguntzatarako eskubidea duen zehazteko xedez.

      3. Ordainketa-eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztuko dira, gutxienez:

        1. Gauzatze-memoria balioetsia, gastuen, fakturen eta ordainagirien zerrenda, eta, hala badagokio, hasierako eskabidearen aldean izandako aldaketen zerrenda barnean. Salbuespeneko edo ezinbesteko kausak direla eta, aurreikusi diren eta gauzatu diren jarduketen arteko alderik bada, dena delako autonomia-erkidegoari justifikatu beharko zaizkio balioetsi ditzan.

        2. Onuradunaren deklarazioa, zeinaren bidez jasota geratuko baita ez duela ez eskatu ez jaso inbertsio bererako bestelako laguntzarik, eta ez dagoela sartuta dirulaguntzak itzultzeko inongo prozesutan.

        3. Dirulaguntzaren zenbatekoa jaso nahi den banku-kontuari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

        4. Eraikinak erosten diren kasuetan, behar bezala egiaztatutako tasatzaile independente baten edo behar bezala baimendutako organo edo organismo publiko baten ziurtagiria ere aurkeztu beharko da; ziurtagiri horren bidez, frogatuko da erosketa-prezioak ez duela gainditzen merkatuko balioa, lurzoruaren balioa merkatu-prezioen arabera banakatuta.

        5. Gastuaren fakturak edo egiaztapen-balio baliokidea duten kontabilitate-dokumentuak, eta ordainketen ziurtagiriak.

        6. Onuradunak zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituelako egiaztagiriak.

        7. Bete behar den arautegian exijitutako beste edozein dokumentu, eta laguntza emateko behar diren inguruabarrak eta betekizunak egiaztatzeko xedez emakida-ebazpenean adierazitako dokumentuak.

          Dirulaguntza ordaintzeko, nahitaezkoa da inbertsioa justifikatzen duten kontuak aurkeztea. Kontu horiek egiaztatu egin beharko dira, hain zuzen ere Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda duen kontu-auditore baten edo auditoria-sozietate baten bitartez; halakorik ezean, autonomia-erkidegoak egiaztatuko ditu aipatutako fakturak eta dokumentuak. Egiaztapen horretan, laguntza-espediente bakoitzaren gaineko in situ ikuskapen bat egingo da, gutxienez.

      4. Kontrolen bidez egiaztatuko dira alderdi hauek:

        Laguntzaren xede diren eragiketak gauzatzen hasteko eguna laguntza-eskabidea aurkeztu den egunaren ondorengoa eta agintaritza eskudunak eskatutako eragiketak hasi ez izanaren egiaztapenaren ondorengoa dela, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XII. eranskineko 8. apartatuan xedatutako salbuespenetan izan ezik.

        1. Onartutako eragiketan barrikak, upelak edo egurrezko dolareak badaude, edukiera edozein dela ere, alderdi hauek egiaztatu beharko dira:

          Onartutako eskabidean edo, halakorik bada, aldatutakoan adierazitako kalitate eta kopuruarekin bat datorrela.

          Inbertsioa ez dela ordezkatze hutserako baliatu.

          Laguntzaren xede diren mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak biltzeko baliatzen direla.

          Elaboraziorako edo ontzerako diren espazioetan baino ez direla biltzen.

          Elementuetako bakoitzak ezabatu ezin den kode alfanumeriko bat edo banakako matrikula bat daukala, laguntzaren organo kudeatzaileak esleitutako kodea barnean hartzen duena eta kontrolerako eskuragarri dagoena.

        2. Laguntza-eskabidea aurkezteko unean antzeko elementuak bazeuden kontrola egiten den instalazioan, elementuok behar bezala egon beharko dute sartuta inbentarioan.

        3. Inbertsioak barne hartzen baditu energia sortzeko sistemak, egiaztatu beharko da urtean sortu den energia kopurua ez dela onuradunaren ohiko jarduerek urtean balia dezaketena baino handiagoa.

          1. oinarria. Laguntza murriztea osorik ez egikaritzeagatik.

          1. Egiaztatzen bada ez dela egikaritu onartutako, edo, kasua bada, aldatutako laguntza-eskabidean jasotako azpi-ekintzaren bat, oinarri honetan ezarritakoa kontuan hartuta ordainduko da laguntza.

          2. Ezinbesteko kausak edo salbuespeneko inguruabarrak direla-eta azpi-ekintza bat edo gehiago gauzatu ez bada, amaierako laguntza murriztuko da proportzio berean, hau da, osorik egikaritu diren banakako azpi-ekintzei dagokien zenbatekoa baino ez da ordainduko.

          3. Ezinbesteko kausak edo salbuespeneko inguruabarrak ez diren arrazoiak direla-eta azpi-ekintza bat edo gehiago egikaritu ez bada, baina eragiketaren/programaren amaierako helburu orokorra bete bada, amaierako laguntza penalizazioz murriztuko da, hasierako edo aldatutako laguntza-eskabidearen barruan dauden eta osorik egikaritu ez diren azpi-ekintzei dagokien zenbatekoaren % 100 kenduta. Hau da, emango den laguntza kalkulatzeko, osorik egikaritu diren banakako azpi-ekintzen zenbatekoari penalizazio hori aplikatuko zaio, eta horren emaitza izango da ordainduko dena.

          4. Ezinbesteko kausak edo salbuespeneko inguruabarrak ez diren arrazoiak direla-eta azpi-ekintza bat edo gehiago gauzatu ez bada, eta, gainera, eragiketaren/programaren amaierako helburu orokorra bete ez bada, ez da dirulaguntzarik emango.

          5. Murrizketa horiek aplikatuz gero, eta aurretik banakako ekintzetarako laguntzarik ordaindu bada, ekintza horiei dagozkien zenbatekoak eta interesak itzultzeko eskatuko da.

          1. oinarria. Bermeak liberatzea eta betearaztea.

          1. Egikaritze onaren bermeak balioa izango du azken ordainketa egin arte.

          2. Bermea liberatuko da elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskudunak haren indargabetzea erabakitzen duenean, baina, aurretik administrazio-egiaztapena egin beharko da, bai eta tokian bertan egiaztatu ere, ziurtatzeko eragiketa egin dela eta onuradunak hasierako edo aldatutako laguntza-eskabideak jasotzen duen eragiketa orokorraren parte diren ekintza guztiak gauzatu dituela, eta onuradunak urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 29. artikuluak xedatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu duela. Errege-dekretu horren bidez, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen da.

          3. Onuradunak onartutako hasierako edo aldatutako laguntza-eskabideak jasotzen duen eragiketa egikaritzen ez badu edo helburu orokorra betetzen ez badu, egikaritze onaren bermea exekutatuko da, ezinbesteko kausetan edo salbuespeneko inguruabarretan izan ezik.

          1. oinarria. Onuradunen betebeharrak, Europako funtsen bidezko finantzaketaren informazioa eta publizitatea.

          1. NPEPEaren eta Europako laguntzaren informazio-, publizitate- eta ikusgarritasun-betekizunak betetzen direla bermatzeko, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 123. eta 124. artikuluetan jasota baitaude, honako hauetan eman beharko dute NPEPEaren laguntzaren berri:

            1. Onuradunaren webgune ofizialean, halakorik edukiz gero, eta sare sozialetako kontu ofizialetan jardunaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren proportzioan, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduta.

            2. Herritarrei edo parte-hartzaileei zuzendutako eta jardunaren betearazpenarekin lotutako komunikazio-arloko agiri eta materialetan, adierazpen bat jarriko dute erraz ikusteko moduko toki batean, eta hor zehaztuko dute Europar Batasunaren laguntza jaso dutela.

              Ikurra nabarmenduta agertu beharko da herritarrei jardunen berri emateko prestatzen diren komunikazio-material guztietan, hala nola produktu inprimatuetan eta digitaletan, webguneetan eta horien sakelakoetarako bertsioetan. Ikurrarekin batera honako azalpen hauetako bat agertu beharko da, kasuan kasukoa: «Europar Batasunak finantzatua» edo «Europar Batasunak modu bateratuan finantzatua».

              1. oinarria. Bateraezintasuna.

                Laguntza hauek ezin dira bateratu, batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren babespeko landa-garapenerako programetan jasota laguntzekin; bestetik, 2002ko ekainaren 14ko Batzordearen 1040/2002 (EE) Erregelamenduan jasota dauden neurriekin (erregelamendu horren bidez, arazo fitosanitarioei aurre egiteko Batasunaren parte-hartze finantzarioaren esleipenari dagozkion xedapenak betetzeko arau partikularrak ezartzen dira eta 2051/97 (EE) Erregelamendua indargabetzen da) eta, azkenik, ezta Europar Batasunaren finantza-tresnen bidez finantzatutako gainerako neurriekin.

Euskal Autonomia Erkidegoan urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren XIV. eranskineko lehentasun-irizpideetan aplikatzen den haztapena.

  1. Eskatzaileak lehenestea.

    1 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

  2. 1 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 3.

  1. 2 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

    3 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

  1. 1 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

  1. 2 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

    5 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 6.

    6 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

    7 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 5.

    8 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

  1. 1 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 6.

  1. 2 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

  1. 3 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 2.

    10 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

    11 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 4.

    12 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 2.

  1. Proiektuak lehenestea.

    1 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 14.

    2 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 14.

    3 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 14.

    4 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 6.

    5 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

    6 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 8.

  1. 1 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 14.

  1. 2 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 7.

  1. 3 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 3.

    8 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 10.

    9 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 5.

    10 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 1.

    11 Lehentasun-irizpidea: haztapena: 3.

Eremu generikoak:

Identifikazio-agiriaren mota.

Zenbakia.

Izena (pertsona fisikoentzat soilik).

Lehen abizena (pertsona fisikoentzat soilik).

Bigarren abizena (pertsona fisikoentzat soilik).

Sexua (pertsona fisikoentzat soilik).

Erakundearen izena (pertsona juridikoak soilik).

Telefono finkoa.

Telefono mugikorra.

Helbide elektronikoa.

Ordezkaria.

Lurralde historikoa.

Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

Abisuak jasotzeko posta-helbidea.

Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.

Abisuak jasotzeko mugikorra.

Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

Aurreikusitako gauzatze- eta justifikazio-egutegia.

Programak gauzatzeko arduraduna.

Zerga-egoitza.

Egoitza soziala.

Onuradunak.

Enpresa eskatzailearen kapital sozialaren egungo egitura.

Nekazaritza-ustiapena (hala badagokio).

Egun garatutako eta/edo aurreikusitako jarduerak.

Erabilitako edo merkaturatutako mahastizaintza- eta ardogintza-lehengaiak.

Elaboratutako edo merkaturatutako produktuak.

Inbertsioaren kokalekua.

Inbertsioaren deskribapena.

Eragiketen helburu orokorrak eta estrategikoak.

Eskatutako inbertsioaren zenbatekoa ekitaldiko eta ekintzako.

Inbertsio-proiektuaren finantzaketa.

Lehentasun-irizpideak:

Eskatzailea lehenestea.

Proiektuak lehenestea.

Eremu osagarriak: Erantzukizunpeko adierazpena:

Ez duela xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jaso, administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.

Laguntza-eskabidean adierazi duena egia dela eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla, gezurrik edo datu okerrik azalduz gero erantzukizun osoa beregain hartuko duela eta, ez duela adieraziko ez zituela ezagutzen gezur edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak.

Konpromisoa hartzen duela proiektua gauzatu dela egiaztatzeko behar den dokumentazio guztia Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren esku jartzeko.

Proposatutako programaren iraupen osorako finantzaketa bermatzen duela.

Ez da krisian den enpresatzat hartzen, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauekin bat etorriz (Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).

Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 31. artikuluan inbertsioen iraunkortasunari buruz xedatutakoarekiko konpromisoa hartzen duela.

Ez dago zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.

Konkurtso-deklaraziorik ez du eskatu, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez dago, konkurtsoan deklaratuta ez dago, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez dago edo desgaitua ez dago Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak ez daudela Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo ez daukatela Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargurik, legez ezarritako baldintzetan.

Ez duela zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

Enpresa merkaturatzailea izanez gero, fakturazioaren % 80 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) VII. eranskinaren II. zatiko produktuetatik datorrela.

Sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokien zehapenean ezarritako aldian.

Baita hauek ere (X idatzi dagokion laukian).

50 langile edo gehiagorentzako enplegua ematen du, eta, berdintasun-plana egin eta aplikatzeari dagokionez, Emakumeen eta gizonen berdintasun efektiborako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluko 2. apartatuak xedatutakoa betetzen du.

50 langile baino gutxiagorentzako enplegua ematen du, eta enpresak ez dauka berdintasun-plana egin eta aplikatu beharrik, Emakumeen eta gizonen berdintasun efektiborako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluko 5. apartatuak xedatutakoarekin bat etorriz.

50 langile baino gehiagorentzako enplegua ematen du, eta sexu-jazarpenari edo sexuagatiko jazarpenari aurrea hartu eta aurre egiteko neurriak ezarri ditu enpresan, estatu-legeek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako moduan.

Enpresa mota:

Enpresa ez da ez enpresa txikia ez ertaina, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

Enpresa txikia edo ertaina da, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak mikroenpresez, enpresa txikiez eta ertainez emandako definizioaren arabera.

Enpresaren kategoria:

ETE-mikroenpresa (10 enplegatu baino gutxiago; 2 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

ETE txikia (50 enplegatu baino gutxiago; 10 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

ETE ertaina (250 enplegatu baino gutxiago; 50 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo 43 milioi eurotik beherako urteko balantze orokorra).

Halaber, onuradunak baimen inplizitua eman beharko du elikagai-industrien arloko zuzendaritza eskudunak automatikoki ziurta ditzan zerga-betebeharrak bete direla eta Gizarte Segurantzako ordainketak egin direla; aukera izango du baimen hori espresuki ukatzeko, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.