Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko azaroaren 13koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5424
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/13
  • Argitaratze-data: 2024/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak 2024ko urriaren 2an emandako Aginduan (sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena; urriaren 11ko EHAA, 199. zk.) xedatutakoaren arabera, hau

  1. Iratxe Perea Arana andrea Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010-146 kodea).

  2. Izendapen honek 2024ko azaroaren 13tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

  3. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 13a.

    Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

    NEREA MELGOSA VEGA.