Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko apirilaren 19koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluko zenbait kide kargutik kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 2043
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/04/19
- Argitaratze-data: 2024/04/30
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Urriaren 26ko 228/2021 Dekretuak Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluaren (aurrerantzean, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseilua) osaera, izendapen-sistema, antolaketa eta funtzionamendu-araubidea arautzen ditu.
Dekretu horren 4. artikuluan ezartzen denez, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko burua Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailburuordea izango da, eta presidenteordea, berriz, arlo horren ardura duen zuzendaria.
Era berean, 4. artikulu horretan ezartzen denez, gehienez ere hamaika kide izendatuko dira, horietako hiru Foru Aldundiek izendatuko dituzte, bat Euskadiko Udalen Elkarteak (aurrerantzean, EUDEL), bat Eusko Jaurlaritzan hirigintzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren ordezkari gisa, bat Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa eta Eusko Jaurlaritzan kulturaren arloan eskumena duen zuzendaritzak proposatuta, arkeologiaren arloan prestigioa duen pertsona bat eta gutxienez bi eta gehienez lau aditu, kultura-ondarearen arloan lan egiten dutenak. Kide horiek Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez izendatuko dira, lau urterako.
Bestalde, 228/2021 Dekretuaren 5.1.b) artikuluak ezartzen duenez, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko partaide izateari utziko zaio izendapena eragin zuen kargua edo lanpostua galtzeagatik.
Gaur arte, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 9ko Aginduak, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko kideak izendatzen dituenak eta Kontseiluaren osaera argitaratzen duenak (maiatzaren 13ko EHAA, 92. zk.), ezarri du Kontseiluko kideen osaera.
Aurreko kideak izendatu eta argitaratu zirenetik lau urteko epea igaro ez denez, ordezkatzen dituzten organoek berariaz eskatuta (ondoren adieraziko dira organo horiek), agerian geratzen da beharrezkoa dela Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko partaideen egungo osaera zati batean berritzea.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea:
Zuriñe Miren Antoñana Ozaeta andrea, kide titularra, Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatuz.
Gabriela Vives Almandoz andrea, kide titularra, Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatuz.
Txomin Sagarzazu Ancisar jauna, kide titularra, eta Aritz Abaroa Cantuariense jauna, ordezko kidea, EUDEL ordezkatuz.
Bigarrena. Honako pertsona hauek Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko kide izendatzea, lau urterako:
Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatuz: Alberto Santana Ezquerra jauna, kide titularra.
Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatuz, Ainara Iroz Zalba andrea, kide titularra.
EUDEL ordezkatuz, Asier Abaunza Robles jauna, kide titularra, eta Miren Nekane Arzallus Iturriza andrea, ordezko kidea.
Hirugarrena. Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilua osatzen duten pertsonen osaera argitaratzea, honen arabera:
Kontseiluburua, Andoni Iturbe Amorebieta jauna, Kulturako sailburuordea.
Presidenteordea, Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako titularra.
Bokalak:
José María Villanueva Sáiz jauna. Ordezko kidea: Javier Fernández Bordegaray jauna.
Alberto Santana Ezquerra jauna. Ordezko kidea: Arantza González San Román González San Román andrea.
Ainara Iroz Zalba andrea. Ordezko kidea: Josu Maroto Peñagaricano jauna.
Asier Abaunza Robles jauna. Ordezko kidea Miren Nekane Arzallus Iturriza andrea.
Jon Asua Aberasturi jauna. Ordezko kidea: Victoria Azpiroz Zabala andrea.
Juncal Gutiérrez Mangado andrea. Ordezko kidea: Miren Ibarluzea Santisteban andrea.
Mario Domínguez Maestre jauna. Ordezko kidea: Ekain Jiménez Valencia jauna.
Agustin Azkarate Garai-Olaun jauna. Ordezko kidea: Juan José Aguirre Mauleón jauna.
Ainara Martínez Matia andrea. Ordezko kidea: Amaia Apraiz Sahagun andrea.
Ana Martínez Salcedo andrea. Ordezko kidea: Xabier Alberdi Lonbide jauna.
Leandro Cámara Muñoz jauna. Ordezko kidea: Aitor Zubia Azkue jauna.
Idazkaria, Abdona Gil Abad andrea, Kultura Ondarearen EAEko Zentroko arduraduna.
Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten. Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 19a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko uztailaren 18koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluko zenbait kideren kargu-uztea formalizatzeko eta kideak izendatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko maiatzaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluko bokalak izendatzen dituena eta Kontseiluaren osaera argitara ematen duena.