Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko abuztuaren 2koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide letradu batzuk kendu eta kide berriak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 4032
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/08/02
  • Argitaratze-data: 2024/08/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan xedatzen denez, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako orduko Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari atxikitako letradu batek egon behar du Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru epaimahai horietako bakoitzean, kide gisa. Sail hori, gaur egun, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila da.

Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamenduaren (irailaren 20ko 244/1988 Dekretuak onartzen duenaren) 3.1 artikuluari jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako sailburuak gaur egun Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak izendatuko du 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan aipatzen den nahitaezko desjabetzeetarako lurralde-epaimahai bakoitzeko letradua. Halaber, Erregelamenduko 8. artikuluan ezartzen denez, ordezko kide letradu bat ere izendatu beharko da kide titular bakoitzeko, eta horrek jardungo du kide titularra ez dagoenean, gaixo dagoenean edo hark bestelako eragozpenen bat duenean.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko apirilaren 8ko Aginduaren bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaietako kide letraduak izendatu ziren. Zerbitzu Juridiko Nagusiko kideen artean egon diren aldaketek eta antolaketari lotutako beste aldaketa batzuek aurretik aipatutako izendapenetan eragina izan dutenez, kide anitzeko organo horiek behar bezala jardun dezaten, epaimahaietako izendapenak eguneratu behar dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera, hau