Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko uztailaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sarien 2023ko ekitaldirako deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 4008
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/07/31
  • Argitaratze-data: 2023/08/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Instituzional

Testu legala

Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) «Joxe Mari Korta» sariak arautzen ditu. Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen (2011ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.).

Aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, egokia da 2023ko ekitaldirako sarien deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmena dela bide, hau

Agindu honen xedea da Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan aurreikusitako sarien 2023ko ekitaldirako deialdia egitea. Agindu hori «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen.

Agindu arautzailearen 3. artikuluan azaldutako pertsona fisikoak izan daitezke agindu honen bidez deitutako sarien onuradun.

Egiaztatu beharko da aurkeztutako hautagaitzek Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztela, agindu arautzailearen 5. artikuluak exijitzen duen bezala.

  1. Hautagaitzak eta nahitaezko gainerako dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein bide erabiliz.

  2. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Deialdia egiten duen agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 31.

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.