Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko uztailaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko behin-behineko lanpostu batetik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 3767
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/07/18
- Argitaratze-data: 2023/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako xedapenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
Lehenengoa. Aitor Aldasoro Iturbe jauna Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko nazioartekotzeko eta Europako programetarako aholkulari kargutik (5302 kodea, 1 dotazioa) kentzea, sailburuorde maila, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu uzteak 2023ko uztailaren 20an izango ditu eraginak.
Hirugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.