Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 281
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/09
  • Argitaratze-data: 2023/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, Lan Harremanen Zuzendaritzako Negoziazio Kolektiboaren eta Lan Harremanen arduradunaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2022ko abenduaren 2ko EHAA), honako hau

Lehenengoa. Bete gabe uztea «Negoziazio Kolektiboaren eta Lan Harremanen arduraduna»ren lanpostua betetzeko deialdia (511471 kodea, 28. dotazioa; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Lan Harremanen Zuzendaritza).

Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 9a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.