Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko «María Inmaculada» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 313
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/03
  • Argitaratze-data: 2023/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza Bereziko bigarren unitate bat irekitzeko eta jardunean jartzeko, zereginen Ikaskuntza modalitatean Bilboko (Bizkaia) «María Inmaculada» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatua; 1004/1991 Errege Dekretua, ekainaren 14koa (26ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA), hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzen dituena eta ikasle horiek behar bezala zaintzeko baliabideak ematen dituena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. 2022-2023 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Bereziko bigarren unitate bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematea ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakiak: 014665 eta 48003311.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (BHIP).

Izen espezifikoa: «María Inmaculada».

Titularra: Religiosas María Inmaculada.

Helbidea: Fontecha y Salazar, 7.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Zereginen Ikaskuntzako Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 4 unitate eta 140 ikaspostuko edukierakoa.

Hezkuntza Berezia: Zereginen Ikaskuntzarako 2 unitate.

Helduentzako oinarrizko hezkuntzako irakaskuntzak: III. gradua. Gaitasuna aldi berean: 2 talde. Txandak: 2.

Lanbide Heziketa:

Familia: Merkataritza eta Marketina.

Merkataritza-zerbitzuetako oinarrizko lanbide-heziketako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Familia: Osasuna:

Erizaintzako zainketa osagarrietako erdi mailako prestakuntza-zikloa: Edukiera: ziklo 1.

Farmazia eta Parafarmaziako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Osasun-dokumentazioko eta -administrazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak eta erkidegoko zerbitzuak:

Etxeko jardueren eta eraikinen garbiketaren oinarrizko lanbide-heziketako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Haur Hezkuntzako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Bigarrena. Ikastetxearen titularra indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, eskola-postuen kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta ikastetxeari aplika dakiokeen indarreko gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, agindu honetan adierazitako datuetako edozein aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena. Zentroak indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzak bete beharko ditu: egiturazko segurtasuna, suteetarako segurtasuna, erabilera-segurtasuna, osasungarritasuna, zarataren aurkako babesa, energia aurreztea, irisgarritasuna eta oztopoak kentzea. Era berean, indarrean dagoen legerian lan-babeserako ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titulartasunari dagokio.

Laugarrena. Agindu honetan jasotako erregistro-datuak ofizioz inskribatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 3a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik