Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urtarrilaren 26koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 22
- Hurrenkera-zk.: 518
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/01/26
- Argitaratze-data: 2023/02/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatzen dut, eta, beraz, honako hau
Lehenengoa. Ana M.ª Reka Esparza andrea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Azterlan eta Programazioko aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5166; dotazioa: 1), haren izendapena eragin zuten arrazoiak desagertzeagatik.
Bigarrena. Kargu-uzteak 2023ko urtarrilaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 26a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.