Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 13koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundacion Carlos Ajuria Urigoitia izeneko fundazioaren azkentzeko eta likidatzeko erabakia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 427
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/13
  • Argitaratze-data: 2023/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2022ko martxoaren 11n, 2022ko martxoaren 23an eta 2022ko ekainaren 14an, eskabideak aurkeztu ziren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundacion Carlos Ajuria Urigoitia izeneko fundazioaren azkentzeko eta likidatzeko erabakia inskribatzeko. Erabaki hori fundazioaren patronatuak 2021eko abuztuaren 2an hartu zuen, 2022ko ekainaren 2an Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak berretsi zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren Ebazpen bidez eta 2022ko otsailaren 11n, Vitoria-Gasteizen, Blanca Palacios Guillén notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen (991 protokoloaren zenbakia). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Bidezkoa da fundazioaren azkentzea eta likidazioa inskribatzeko aurkeztutako eskabideak metatzea, ondoz ondoko egintzak eta bata bestearen ondoriozko egintzak baitira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoduen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40, 41. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioa azkendu eta likidatzeko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba dadin agintzea. Era berean, dagokion erregistro-orria ixteko agintzen da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 13a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik