Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urriaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Sopelako farmazia-eskualdean deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 5122
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/19
- Argitaratze-data: 2023/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2023ko maiatzaren 29ko aginduen bitartez (2023ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren), hasiera eman zitzaion Sopela farmazia-eskualdean bi farmazia-bulego berri sortzeko prozedurari (bata Berangon eta bestea Urdulizen).
Beraz, deitutako prozeduretan parte hartuko dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, Euskadiko Farmazien Elkarteak (EUSFARE) eta Farmazialari arduradunen, ondokoen, ordezkoen eta ez-jardunekoen elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Izan ere, hala xedatuta dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).
Horregatik guztiagatik, hauxe
Lehenengoa. Honako pertsona hauek izendatzea 2023ko maiatzaren 29ko aginduen bitartezko deialdietako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko merezimenduak baloratzeko batzordearen kide:
Batzordeburua:
Titularra: Teresa Fernández de Castro Aguirrezábal.
Ordezkoa: Elena Santesteban Otazu.
bokala:
Titularra: Pedro Rivero Rivero.
Ordezkoa: Diana Ibáñez Villán.
bokala:
Titularra: Cándida Losa Iglesias.
Ordezkoa: Alaitz Golzarri Saiz.
bokala:
Titularra: Luis María Sagarna Santamaría.
Ordezkoa: Mónica Martínez Santos.
bokala:
Titularra: Belén Elorrieta Gabella.
Ordezkoa: Engartze Ortueta Errasti.
bokala eta idazkaria:
Titularra: María Heras Burzaco.
Ordezkoa: Gorka González de Zárate Ruiz.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 19a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: ERABAKIA, 2024ko apirilaren 16koa, Sopelako farmazia-eskualderako konbokatu ziren farmazia-bulegoen (Berango eta Urduliz) esleipena baloratzeko batzordearena. Balorazio-batzorde hori, Osasuneko sailburuaren 2023ko urriaren 23ko Aginduaren bidez izendatu zen.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko maiatzaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Sopela farmazia-eskualdean (Berango) beste farmazia-bulego bat sortzeko prozeduraren hasiera.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko maiatzaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Sopela farmazia-eskualdean (Urduliz) beste farmazia-bulego bat sortzeko prozeduraren hasiera.