Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urriaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2023ko Joxe Mari Korta sariak ebazten baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 4960
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/16
- Argitaratze-data: 2023/11/02
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ekonomia; Instituzional
Testu legala
Kontuan harturik zer dioen Joxe Mari Korta sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.), zeina 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu baitzen; azterturik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 31ko Agindua, zeinaren bidez 2023ko ekitaldirako deialdia iragartzen baita; eta ezaguturik 2023ko irailaren 26ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahaiak egin duen esleipen-proposamena, honako hau
Juan Luis Cañas Herrera jauna.
Ana Beobide Laucirica andrea.
Julián Lazkano Uranga jauna.
Tomás Letamendia Goenaga jauna.
Virginia Oregui Navarrete andrea.
Aipatutako 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek saria, aipamena edo aintzatespen publikoa, hartarako deituko den ekitaldian.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 16a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.