Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urriaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan ezarpen handiena duen udal-elkarte izendatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 199
- Hurrenkera-zk.: 4748
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/11
- Argitaratze-data: 2023/10/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusten du toki-erakundeek federazioak edo elkarteak eratu ahal izango dituztela, beren interes komunak babestu eta sustatzeko. Xedapen gehigarri horren arabera, udal-hauteskundeen prozesu bakoitza egin ondoren erabaki beharko da zein den Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan ezarpen handiena duen udal-elkartea, eta, hori zehazteko, Euskal Autonomia Erkidego osoan zenbat udalerri eta zenbat biztanle ordezkatzen dituzten hartuko da kontuan.
Horiek horrela, 2023ko maiatzaren 28an udal-hauteskundeak egin ondoren (apirilaren 3ko 207/2023 Errege bidez deitutako hauteskundeak) eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztiak eratu ondoren, Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos elkarteak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari eskatu dio bera jo dezala Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan ezarpen handiena duen udal-elkartetzat; sail horrek dauka esleituta, hain zuzen, toki-araubidearen arloko eskumena, eta hala dago jasota Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.l) artikuluan.
Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos elkartea 1982ko maiatzaren 8an eratu zen, udal-autonomia defendatzeko eta bestelako erakundeen aurrean tokiko interesak ordezkatzeko. Estatutuen arabera, elkarteak, besteak beste, helburu hauek ditu: tokiko autonomia sustatzea eta defendatzea; tokiko demokrazia eta herritarrek tokiko politiketan duten partaidetza sustatzea eta babestea; udal kideen interes orokorrak instituzio publikoen, gizarte-eragileen eta euskal gizartearen beraren aurrean defendatzea eta batera ordezkatzea; udalen eskumenen esparruan edo interesetan eragina dutenean, arauak egiteko aurreikusitako prozeduran esku hartzea; tokiko instituzioen lankidetza bultzatzea, eskubide zein aukera berdintasunaren ikuspegitik eta herrialde-ikuspegi orokorretik giza garapen iraunkorraren aldeko politika publikoak diseinatzeko eta ebaluatzeko; tokiko instituzioen arteko jarduketa bateraturako proiektuak sustatzea beste instituzio batzuekin eta, horretarako, Euskadiri zein atzerriari lehentasuna ematea; elkartearen jarduketa-arloan bertan, erakunde arteko lankidetza sustatzea; balio demokratikoak, aniztasunaren defentsa, elkarbizitza eta giza eskubideak bultzatzea; herritarren eskubide eta aukera berdintasuna sustatzea; euskararen berreskurapena, normalkuntza eta erabilera bultzatzea; Euskadiko udalen artean, espiritu europarra eta nazioarteko lankidetza sustatzea eta garatzea, eta, horretarako, Europako zein nazioarteko erakundeetan dauzkan partaidetza nahiz ordezkaritza bultzatzea eta hobeto garatzea; eta esperientziak trukatzeko, prestakuntza sustatzeko eta aholkularitzarako zein babeserako zerbitzuak eskaintzeko guneak sortzea eta artatzea.
Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos elkartea bazkide osoz eta bazkide laguntzailez osatuta dago. Atxikitako udalak bazkide osoak dira, eta elkarteari atxikitako mankomunitateak, elkarteak, tokiko erakunde txikiak eta tokiko gainerako erakundeak, berriz, bazkide laguntzaileak.
Horrela, elkarteak eskabide-orrian jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udalerrietatik 240 bazkide titularrak dira. Udal horiek Autonomia Erkidegoko udalerrien % 95,62 dira; hau da, populazio osoaren % 99,85, kontuan harturik udal-erroldaren 2022ko urtarrilaren 1eko berrikusketatik ateratako biztanle-kopuru ofizialak.
Horregatik guztiagatik, batetik, kontuan hartuta Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos elkarteak Euskadiko udalgintzaren erreferente gisa izan duen ibilbidea eta elkarteko kide diren udalerriak, bai eta udalerri horiek Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkatzen duten biztanle-kopurua; eta, bestetik, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, honako hau
Indargabetu egiten da 2020ko apirilaren 7ko Agindua, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan ezarpen handiena duen udal-elkarte.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114. artikuluan agindutakoarekin bat, agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betez.
Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, berraztertze-errekurtsoa espresuki ebatzi edo haren ustezko ezespena gertatu arte.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 11.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.