Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urriaren 10ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, 2021eko abenduaren 7ko Agindua aldatzen duena, alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4790
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/10
  • Argitaratze-data: 2023/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren bidez alokairu babestuko etxebizitzen parkea sustatzeko neurriak garatzea onartu zen, hau da, errentamendu babestuaren araubidea sustatzea, zuzkidura-bizitokien garapena bultzatzeko, eta etxebizitza pribatuak alokairu babestuaren erregimenera eta bestelako okupazio-modu alternatiboetara, baina funtzionalki baliokideak direnetara, bideratzeko, hala nola cohousingera edo etxebizitza kolaboratiboetara.

Onartu eta argitaratu zirenetik, erreferentzia-aginduaren babesean ematen diren laguntzen ordainketa-ehunekoek zenbait arazo sortu dituzte ehunekooi eta laguntzen urte anitzeko banaketari dagokienez. Hori dela eta, antzemandako arazoak zuzendu behar dira ahal den neurrian.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

Honela idatzita geratzen da Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren 34. artikulua («Ordainketa»), alokairua sustatzeko jarduketei eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen beste erabilera modu batzuei buruzkoa:

Laguntzak emateko nahitaezko ebazpena eman edo hitzarmena sinatu ostean, zeinetan, besteak beste, emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa eta horren urte anitzeko banaketa aurrekontu-ekitaldien arabera finkatu behar baitira, agindu honen babesean ematen diren laguntzak honela ordainduko dira, betiere onuradunak eskatuta:

  1. Finantzaketa kualifikatuaren, banku-deskontuaren eta interes-tasen subsidiazioaren kasuan, zein kreditu-establezimendurekin formalizatzen den eragiketa, haren bidez egingo da ordainketa, baldin eta establezimendu horrek berariazko finantza-hitzarmena sinatua badu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin.

    Kreditu-establezimenduan, dokumentazio hau aurkeztu beharko da hura lortzeko:

    1. Babes ofizialeko etxebizitzen sustapenaren kasuan, behin-behineko kalifikazioa.

    2. Gainerako sustapenetarako, obra-lizentzia eta laguntzak ematen dituen ebazpena.

    3. Etxebizitzak eskuratzen badira errentamendu babestuan jartzeko eta zuzkidura-bizitokiak eta cohousinga sustatzeko, laguntzak ematen dituen ebazpena.

  2. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ordaintzeko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdun gisa dagozkion datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskainitako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko du interesdunak, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

    1. Sustapenaren urbanizazio-kostuari dagozkion laguntzen kasuan, ordainketa partzialak egingo dira, dagokion lurralde-ordezkaritzan obra-ziurtagiriak aurkeztuta. Ordainketa horiek obra ziurtatuaren exekuzioaren proportzioan egingo dira.

    2. Ordainsari teknikoen kostuari dagozkion laguntzen kasuan, dagokion lurralde-ordezkaritzan ordainsari-minutak aurkeztutakoan ordainduko da.

    3. Errentamendurako pizgarriei buruzko laguntzen kasuan:

      1. Errentamendu babesturako etxebizitzen sustapenerako:

        1. % 20ra arte, laguntza finantzarioen esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren.

        2. % 40ra arte, obraren % 50 egiaztatu ondoren.

        3. % 20ra arte, obra osoa jaso ondoren.

        4. Gainerako ehunekoa, lehenengo erabilera-kontratua sinatu dela egiaztatu ondoren.

      2. Etxebizitzak hirugarren bati besterentzeko sustatzen direnean, errentamendu babestura bideratzen dituena bada: Salerosketa-kontratua aurkeztu ondoren emandako laguntzen % 50, gehienez, salerosketa-eskritura publikoa aurkeztu ondoren emandako laguntzen gainerako ehunekoa.

      3. Etxebizitza erosteko eragiketak, errentamendu babestuan jartzeko. Salerosketako eskritura publikoa aurkeztu ondoren emandako laguntzen % 50, gehienez, eta lehenengo errentamendu-kontratua aurkeztu ondoren emandako laguntzen gainerako ehunekoa.

      4. Zuzkidura-bizitokien sustapenaren kasuan, dirulaguntza honela ordainduko da, dagokion lurralde-ordezkaritzan egiaztatu ondoren:

        1. A motako zuzkidura-bizitokien sustapenean, lehen erabilera-kontratua egiaztatzen den egunean.

        2. B motako zuzkidura-bizitokien sustapenean:

        1. % 20ra arte, laguntza finantzarioen esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren.

        2. % 40ra arte, obraren % 50 egiaztatu ondoren.

        3. % 20ra arte, obra osoa jaso ondoren.

        4. Gainerako ehunekoa, lehenengo erabilera-kontratua sinatu dela egiaztatu ondoren.

      5. Alokairu programari atxikitako etxebizitzen sustapenaren kasuan, errenta bermatuaren ordainketa inbertitzaile instituzionalak etxebizitza-gaietan eskumena duen sailari lagatako etxebizitzak benetan eskuragarri jartzen dituenean hasiko da, eta ordainketa erregulartasunez eta aldizka egingo da, lagapenak indarrean dirauen bitartean.

      6. Landa-ingurunean eta despopulazioak eragindako landaguneetan etxebizitzak birgaitzeko eta errentan jartzeko laguntzen kasuan, obrak exekutatzeagatiko dirulaguntzak honela ordainduko dira, dagokion lurralde-ordezkaritzan egiaztatu ondoren:

        1. % 20ra arte, laguntza finantzarioen esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren.

        2. % 40ra arte, obraren % 50 egiaztatu ondoren.

        3. % 20ra arte, obra osoa jaso ondoren.

        4. Gainerako ehunekoa, lehenengo errentamendu-kontratua sinatu dela egiaztatu ondoren.

      7. Despopulazioak eragindako landaguneetan alokairua ordaintzeko laguntzen kasuan: Salerosketako eskritura publikoa aurkeztu ondoren emandako laguntzen % 50, gehienez, eta lehenengo errentamendu-kontratua aurkeztu ondoren emandako laguntzen gainerako ehunekoa.

      8. Cohousinga sustatzeko laguntzen kasuan, dirulaguntza jasotzeko eskubidea duen bazkide bakoitzari honela ordainduko zaio, aldez aurretik behar bezala egiaztatuta:

        1. % 50era arte, jarduketa-proiektuari obra-lizentzia eman ondoren.

        2. Gainerako ehunekoa, lagapen-kontratua sinatu dela egiaztatu ondoren.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.