Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko otsailaren 21ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Bizkaiko espetxean Segurtasuneko zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko (kodea: 8358; dotazioa: 2).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 1105
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/21
  • Argitaratze-data: 2023/03/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Bizkaiko espetxean Segurtasuneko zuzendariordearen lanpostua betetzeko (kodea: 8358, dotazioa: 2), bat etorriz Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan ezarritakoarekin eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman eta gero, sail honek erabaki du iragartzea lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eranskinean daude lanpostuaren inguruko xehetasunak. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek eta Espetxeetako langileek, baldin eta eranskinean ezarritako eskakizunak betetzen badituzte, betiere.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako hauek izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezingo dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.

  3. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira ezarritako eskakizunak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizun horiek. Parte hartzeko eskakizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Hautagaiek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Administrazio Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.

  2. Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute, eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio Publikoan betetako lanpostuak.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta egoki iritzitako bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako eskakizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, baldin eta horiek Langileen Erregistroan ez badaude. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez egingo da deialdi hau, gehienez hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epean hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 21a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

Deialdiko lanpostua:

Izena: Segurtasuneko zuzendariordea (8358 kodea, 2 dotazioa).

Tokia: Bizkaiko espetxea.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Destinoko herria: Basauri.

Kidegoak: Espetxe Administrazioko goi-mailako teknikarien kidegoa, Espetxeetako goi-mailako teknikarien kidegoa, Espetxeetako kidego berezia.

Lanpostu-mailako osagarria: 25.

Hizkuntza-eskakizuna:

Derrigortasun-data: datarik gabe.

Lanpostua betetzeko eskakizunak:

Espetxe Administrazioko A taldeko (A1-A2 azpitaldea) kidegoetakoa izatea.

Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea, Espetxe Administrazioko A taldeko kidegoetako karrerako funtzionario gisa.

Era berean, prozedura honen bidez jarduneko zerbitzura itzuliz, lehen aipatutako kidegoko karrerako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta nahitaezko eszedentzian egonik, beste administrazio publiko batzuetan zerbitzu egiten ari badira, eta borondatezko etenaldi eta eszedentzian badaude, egoera horietarako ezarritako denbora bete badute.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.