Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko otsailaren 16koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Lanpostuen Balorazio Batzordeko langileen ordezko ordezkari bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 1059
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/16
  • Argitaratze-data: 2023/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Lanpostuen Balorazio Batzordea sortu zen, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari atxikitako organo gisa. Batzorde horren helburua da baloratzeko bidaltzen zaizkion lanpostuak aztertzea eta lanpostu bakoitzari balio bat ematea, atxikita dagoen antolamendu-egituraren barruan.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko abenduaren 21eko Aginduaren bidez, Lanpostuen Balorazio Batzordearen lehen osaera osatuko duten kideak izendatu ziren. Agindu hori hainbat aldiz aldatu da.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko uztailaren 14ko Aginduaren bidez, Francisco Javier Legorburu Faus jauna izendatu zen ELA sindikatuaren ordezkaritzan ordezko kide.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez Yolanda Viadero Villanueva andrea hautatu du sindikatuak Lanpostuen Balorazio Batzordean duen ordezkariaren ordezko kide gisa, Francisco Javier Legorburu Faus jaunaren ordez; beraz, eguneratu egin behar da apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren arabera sortutako Balorazio Batzordearen osaera.

Hortaz, dekretu horren 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoa kontuan izanik,

Francisco Javier Legorburu Faus jauna Lanpostuen Balorazio Batzordearen ordezko kide kargutik kentzea, eta, haren ordez, ELA sindikatuko Yolanda Viadero Villanueva andrea izendatzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 16a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.