Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko otsailaren 14koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez behin-behineko langile bat izendatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 892
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/14
  • Argitaratze-data: 2023/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian emandako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

xedatzen dut:

Lehenengoa. Leire Uria Salamero andrea izendatzea Azterlan eta Programetako aholkulari, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean (kodea: 5166; dotazioa: 1; maila: zuzendaria).

Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren barnean atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 eta/edo 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2023ko otsailaren 14tik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki iraungiko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik