Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Francisco Rabaneda Cuervo Fundazioaren eraketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1493
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko urriaren 31n, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko Fundación Francisco Rabaneda Cuervo Fundazioaren eraketa. Eskabide-idazkiarekin batera, eskritura publikoa aurkeztu zen, 2019ko apirilaren 3an Donostian egiletsitakoa, Guadalupe María Inmaculada Adánez García notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 501).

Eskritura hori osatu egin zen Donostian, 2022ko urriaren 20an, Guadalupe María Inmaculada Adánez García notario andrearen aurrean egiletsitako beste eskritura batez (protokolo-zenbakia: 1.687), eta espedientean ere jasota dago.

Estatutuen 3.1 artikuluak, fundazioaren helburuak ezartzen dituenak, honako hau dio:

Fundazioak interes orokorreko helburu hauek ditu:

Pasaiako Francisco Rabanne Cuervo jostunaren pertsonak eta irudiak modaren munduan, goi-mailako joskintzan zehazki, izan duen garrantzia, itzala eta ospea sustatzea, zabaltzea eta sendotzea.

Hasierako zuzkidura, gauzazkoa, 78.656 eurotan baloratua izan da.

Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Gipuzkoako Lurralde Historikoa izango da, eta hemen izango du egoitza: Donostia kalea z/g, 20110 Pasai-Trintxerpe.

Fundazioaren patronatuak honako kargu eta kide hauek ditu, eta haien izendapena eta onarpena eratze-egintzan daude jasota:

Presidentea: Juan Jesús Neira de Lucas jauna.

Presidenteorde-diruzaina: Ion Neira Arregui jauna.

Idazkaria: Miren Itziar Fernández Neira andrea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2023ko otsailaren 14an bildu zen, inskribatzeko eskabidea aztertzeko fundazioaren helburuen zilegitasuna eta interes orokorra kontuan hartuta, eta eskabidearen bideragarritasuna aztertzeko. Bada, aldeko txostena eman zuen, aho batez, bileraren aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2023ko martxoaren 6an, fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletza.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio eraketa espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta,

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik