Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 2koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publiko bat iragartzen baita Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendari lanpostua izendapen askez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1488
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/02
  • Argitaratze-data: 2023/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko urtarrilaren 17ko Aginduaren bidez (2023ko otsailaren 1eko BOE; 2023ko otsailaren 2ko EHAA), Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Zuzendaritzan, 200001 lanpostua, 1. dotaziokoa, izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen, Auzitegiko Medikuen Kidego Nazionaleko funtzionarioen artean.

Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten funtzionarioen sarbiderako, lanpostuen hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, egiaztatu da prozedura behar bezala bete dela eta hautagaiek deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak betetzen dituztela. Horrenbestez,

Lehenengoa. Izendapen askeko deialdia ebaztea, lanpostua eranskinean zehazten den Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioari esleituta.

Bigarrena. Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarbiderako, lanpostuen hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako Erregelamenduko 52. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

Hirugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ezin bada bi aldizkarietan aldi berean argitaratu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 2a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

Deialdia: Ebazpena, 2023ko urtarrillaren 17koa (BOE, 2023ko otsailaren 1ekoa; EHAA, 2023ko otsailaren 2koa).

Esleitutako lanpostua: Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendaria (200001/1).

Jatorrizko lanpostua: 230003/5 Auzitegi Mediku Patologian Aditua Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan.

Esleipendunaren datu pertsonalak:

Abizenak eta izena: Juan Bautista Arrieta Pérez.

NAN: *** 585**

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.