Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko martxoaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzen duena Zientzia eta Teknologia modalitatean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 1937
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/29
- Argitaratze-data: 2023/04/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Aipatu dekretuak, zortzigarren artikuluan, honako hau esaten du:
Urtero, epaimahai bat eratuko da, Ikerkuntzako Euskadi Saria ebatzi dezan dagokion modalitatean dekretu honetako 1.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideek gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere euren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Horietatik zaharrena epaimahaiburua izango da.
Epaimahaiaren osaeran, gizon eta emakumeen arteko oreka-printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan aurreikusitako moduan."
Hezkuntza sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.
Horrenbestez, hau
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
2022. urteko Ikerkuntzako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Zientzia eta Teknologia modalitatean:
Luis Oro Giral jauna.
Marta Sanz Solé andrea.
Javier Tejada Palacios jauna.
Manuel Tunon de Lara jauna.
María Vallet Regí andrea.