Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baita EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan 2023an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak (LanHitz) emateko araubidea, eta egiten baita haien deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1500
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/21
  • Argitaratze-data: 2023/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun arloak finkatu zituen. Dekretu horren 14. artikuluak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari, besteak beste, honako hauen inguruko egitekoak izendatu zizkion: hizkuntza politika eta euskararen sustapena.

Bestalde, otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituenak, honako zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bere 13.2 artikuluan: Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak egoki garatzen eta aplikatzen direla zaintzea, hargatik eragotzi gabe Administrazioko beste organo batzuek horretarako espezifikoki dituzten egitekoak.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak, hainbat urtetako hausnarketaren ondoren eta eremu sozioekonomikoko eragile askorekin izandako prozesu parte-hartzaile baten ondorioz, «Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana 2020-23» izeneko plana onartu eta inplementatzeari ekin dio. Honako hau da Planaren 5.1 helburu estrategikoa: «Euskara planak enpresetan garatzeko laguntzak eta programak indartu».

Hau dio helburu estrategiko horrek: «Enpresetan euskara lan hizkuntza moduan garatzeko oso tresna baliagarria da Euskara Plana. Enpresek euskara-planak martxan jarri eta hedatzeko laguntzak eta programak bideratu behar dira gero eta enpresa gehiagotan, eta lantokien tipologia kontuan hartuta, euskara-planaren baliagarritasuna barneratu dezaten. Enpresa txiki eta ertainetan bereziki, planak garatzeko aukerak eskaini eta areagotu behar dira».

Aipatu Planak LanHitz programa berrikusteko proiektua jasotzen du 5.1.1 apartatuan, «LanHitz programa berrikusi, gaur egungo beharretara egokitu eta zabalkundea egin». Azalpenean honako hau esaten da: «LanHitz programa berrikusteko beharra hautematen da, eragin esparrua zabaldu, enpresa mota gehiagotara iritsi eta lurralde guztietara zabaltzeko».

Premia horretatik sortu ziren 2022ko deialdian egindako aldaketak, LanHitz programaren eragin esparrua zabaltzeko, enpresa gehiagotara iristeko dirulaguntza eta programak EAEko hiru lurraldeetan intzidentzia handiagoa izan dezan.

Eusko Jaurlaritzaren XII. Legegintzaldirako 2020-2024 Gobernu Programak ere jasotzen du eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko plana. Hain zuzen ere, II. ardatzeko 18.2 jarduketa-arloko 118. konpromisoko 9. ekinbideak hau dio: Garatzea «Euskara Eremu Sozioekonomikoan Normalizatzeko Plan Estrategikoa 2020-2023».

Era berean, emakumeek lan-esparruan duten egiturazko desberdintasuna, soldata arraila, sexuaren ziozko lan-jazarpen egoerak, bereizkeria horizontala eta bertikala eta lanaldi partziala, besteak beste, egiaztaturik, genero-ikuspegia modu eraginkorrean integratzea bermatuko da, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.5 artikuluan xedatzen den moduan. Hau da, emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan kontsideratuko dira, eta, horretarako, politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta horien plangintza-, egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko xedea duten helburu eta jarduketa zehatzak txertatuko dira.

Halaber, lege horren printzipio orokorren artean, 3.15 artikuluak honako hauek jasotzen ditu: Hizkuntza-eskubideak babestea eta euskararen erabilera sustatzea. Aipatutako artikuluaren arabera, euskal botere publikoek bermatu behar dute hizkuntza-eskubideak baliatzen direla eta euskararen erabilera sustatzen dela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Horretarako, berdintasun-politikak garatzeko orduan, ziurtatuko dute, beste neurri batzuen artean, interesdunak aukeratutako hizkuntza koofizialean ematen direla zerbitzuak, herritarrentzako prestakuntza-, partaidetza- eta sentsibilizazio-jardueretan hizkuntza-eskubideak bermatzen direla, eta langile eta profesionalentzako jardueretan euskararen erabilera sustatzen dela.

Euskal Autonomia Erkidegoan, laguntzei eta dirulaguntzei buruzko arau hauek daude indarrean: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta lege horren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

Azkenik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez, Sailaren 2021-2024 epealdiko dirulaguntzen plan estrategikoa onartu da, eta euskadi.eus atarian argitaratu da. Plan horretan, LanHitz deialdia aurreikusita dago.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Agindu honen xedea da EAEn sektore pribatuko lantokietan, 2023an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea, eta horien deialdia egitea (LanHitz).

  1. Lau multzo hauetako jarduerak lagunduko dira diruz:

    1. Lehenengo multzoa: entitatean euskara-planik izan gabe, euskararen erabilera edota presentzia sustatzeko jarduerak. Gehienez hiru urtez jaso ahal izango da dirulaguntza multzo honetan, eta, betiere, 2021eko LanHitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota 2022ko deialdian 2., 3. edo 4. multzoan ere dirulaguntzarik jaso ez bada.

    2. Bigarren multzoa: entitatean euskararen egoeraren diagnostikoa egin eta euskara-plana diseinatzea, eta, nahi izanez gero, abian jartzea ekintza solteak eginez. Urte bakarrean lagunduko dira multzo honetako jarduerak, betiere, 2021eko LanHitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota 2022ko deialdian 2., 3. edo 4. multzoan ere dirulaguntzarik jaso ez bada.

    3. Hirugarren multzoa: entitatearen euskara-plana eta urteko kudeaketa-plana oinarri izanda, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak. Ezin izango dira multzo honetako onuradun izan LanHitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagoz jaso dutenak.

    4. Laugarren multzoa: entitateko euskara-planak ibilbide luzea izanda, edo euskararen kudeaketan maila aurreratuan egonda, euskara-planetik harantzagoko hizkuntza proiektu estrategikoak garatzea. Multzo honetan hiru urtez dirulaguntza jaso dutenek aurreko hiru urteetan Bikain ebaluazioa egina izan beharko dute laguntza berriro eskatu ahal izateko. LanHitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagoz jaso dutenek multzo honetan egin beharko dute eskabidea.

      Eskabidea edozein multzotan egiten dela ere, diruz lagun daitezkeen kontzeptu zehatzak 15.4 artikuluan jasotakoak izango dira, bertan adierazitako mugekin.

  2. LanHitz deialdirako, 2.000.000 euroko diru-baliabideak aurreikusten dira.

    2023an diru-kopuru hori, dagokion multzoa aukeratu eta eskabide bakarra betetzen duten pertsona edo entitate guztien artean banatuko da. Hori guztiori, agindu honen 14. eta 15. artikuluetan jasotako puntuen eta mugen arabera.

    Kopuru hori honela banatuko da, eta, multzoren batean soberakinik egonez gero, hurrengo puntuan zehaztutakoaren arabera banatuko da:

    Lehenengo multzoa: 150.000 euros.

    Bigarren multzoa: 200.000 euros.

    Hirugarren multzoa: 1.100.000 euros.

    Laugarren multzoa: 550.000 euros.

  3. Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidurak alde batera utzi gabe, eskabideak ez aurkezteagatik, baldintzak ez betetzeagatik edo aurkeztutako eskabideen kalitaterik ezagatik modalitateetako batean ezarritako zenbatekoa agortzen ez bada, balorazio-batzordeak edo, hala badagokio, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak, arrazoituta, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari proposatuko dio beste modalitate batean ezarritako zenbatekoa handitzea, betiere modalitate hartzailea oraindik ebatzi gabe badago. Horretarako, honako irizpide hauek jarraituko dira: hirugarren multzoak izango du lehentasuna eta multzo horren premiak bete ondoren, gainerako multzoek diru-birbanaketan hurrenkera hau jarraituko dute: laugarren multzoa, bigarren multzoa eta, azkenik, lehenengo multzoa. Birbanaketa egiterakoan, multzoen beharrak izango dira gogoan. Horrela jasoko da balorazio-batzordeak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egingo dion proposamenean, azken honek dagokion erabakia har dezan.

    Proposatutako diru-birbanaketen berri emango du Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ebazpen baten bidez.

  1. Laguntza-deialdi honek 2023an burutuko diren egitasmoak baino ez ditu kontuan hartuko. Hori dela eta, deialdi honetara jotzen duten egitasmoak gauzatzearen ondorioz eskaini, eman edo gizarteratu beharreko jarduerak, zerbitzuak eta produktuak 2023ko abenduaren 31ra arte eskaini, eman edota gizarteratuko dira.

  2. Honako hauek izango dira multzo bakoitzeko jarduerek bete beharrekoak:

    1. Lehenengo multzoa: lantokian euskararen erabilera, ezagutza edota presentzia indartzea helburu izan behar dute aurkeztutako ekintzek.

    2. Bigarren multzoa: entitateak 2023an, lehenengoz, diagnostikoa eta euskara-plana egingo ditu, entitatearen jardueran euskara pixkanaka txerta dadin. Prozesua gauzatzeko, Erreferentzia Marko Estandarraren (EME) araberako entitatearen diagnostiko soziolinguistikoa (ezagutza eta erabilera datuak), eta eraldaketarako euskara-plana zehaztuko dira, zerbitzu eta lan hizkuntza kontuan hartuta. Horrez gain, ekintza solteak egiteko aukera izango du entitateak.

      Diagnostikoa eta euskara-plana diseinatzeaz gain, euskararen erabilera sustatzeko jarduera solteak ere egingo diren adierazi behar da. Horrela bada, jardueren helburuak eta horien deskribapena zehaztuko dira.

    3. Hirugarren multzoa: eskatzaileek aurkeztu behar dituzten kudeaketa-planek EMEren araberakoak izan behar dute.

    4. Laugarren multzoa: entitateak euskararen erabilera indartzeko hizkuntza proiektu estrategikoa garatzea. Erakundeak nahi duen markoa erabili dezake proiektu hori garatzeko.

  3. Proiektuaren auto-finantzaketak lehenengo eta bigarren multzoetan gutxienez % 20koa izan behar du; hirugarrenean eta laugarrenean, berriz, gutxienez % 40koa.

  4. Lau multzoetako jarduerak osatzeko, erreferentzia hauek har daitezke oinarri edo markotzat:

    1. Erreferentzia Marko Estandarra (EME). http://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/

    2. Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana 2020-2023. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_euskera/eu_def/adjuntos/2020-2023-Planaren-PDF_eus.pdf

    3. Kudeaketa Aurreratua eta Hizkuntzen Kudeaketa. Integraziorako Gida. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/gestion_linguistica/eu_def/adjuntos/WEB-KUDEAKETA-AURRERATUA.pdf

  5. Entitate eskatzaileek, euskara-koordinatzaile bat edo euskararen erabilera areagotzeko garatuko diren jardueren gaineko komunikazioa errazteko arduradun bat izan beharko dute. Pertsona horrek plantillakoa izan beharko du.

  6. Entitatearen aginte exekutibo gorena duen organoak edo pertsonak eskabidean onartu behar du urteko jarduera sorta eta horren inguruko informazioa.

  7. Entitateak dokumentazioan Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoari jarraituz, ez du hizkera sexistarik erabiliko eta, gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, ez du erabilera estereotipaturik egingo. Gainera, informazio guztia sexu-aldagaia kontuan harturik jaso eta eman beharko du, eta, ahal dela, genero ikuspegia txertatuko du jardueran eta azalduko du nola txertatuko den.

  1. Europar Batasuneko naziotasuna edo egoitza soziala edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutakoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta indarreko legeriaren arabera eratuta badaude eta, edozein dela ere haien eraketa juridikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten lantokien titularrak edo kudeatzaileak badira.

    Halaber, elkargo profesionalak ere izan daitezke deialdi honetako onuradun, betiere euren funtzio pribatuak egikaritzeari dagokionean. Ondorioz, deialdi honen bidez ez dira diruz lagunduko elkargo profesionalen funtzio publikoei dagozkien honako gai hauek: a) Nahitaez elkargoko kide izatea; b) Hauteskunde-araubidea eta diziplina-araubidea; c) Elkargoaren oniritzia, kasuan-kasuko estatutuek hala eskatzen dutenean; d) Elkargoko organoek emandako administrazio-egintzen aurkako errekurtso-araubidea; e) Sektorearen interesak ordezkatzea eta defendatzea, gai horretan eskumena duten administrazioen aurrean; f) Lanbidea arautzea; g) Korporazio horiek herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, sektorearekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko; h) Arau deontologikoak betetzea; i) Administrazioak eskuordetu ahal izan dizkien beste eginkizun batzuk.

  2. Deialdi honetatik bazter geratuko direnak:

    1. Euskal sektore publikoa osatzen duten entitateak, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4. artikuluan definitu bezala.

    2. Euskara-zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak: euskalduntzea, alfabetatzea, hizkuntza-kudeaketaren inguruko aholkularitza, itzulpenak eta trebakuntza.

    3. EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeak eta haien fundazioak.

    4. Krisialdian dauden enpresa ez finantzarioen salbamendurako eta berregituratzerako estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C 249, 2014-07-31), krisialdian dauden enpresak.

    5. Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain dauden enpresak.

    6. Fundazio publikoak.

  1. Eskatzaileari dirulaguntza esleitzeko eta ordaintzeko, eskatzaileak egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, eta, era berean, dirulaguntza itzultzeko betebeharrak.

    Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz ukatu dezake, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluan ezarri bezala. Kasu horretan, edo eskatzailearen helbide fiskala Espainiako Estatutik kanpo egonez gero, interesdunak dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

  2. Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituzten legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da aurkeztu sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortuta dagoenik, Emakume eta gizonen emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoaren arabera.

  3. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda egon behar du.

  4. Onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik ez izatea Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoaren arabera.

  1. Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok hilabeteko epea izango du eskabidea egiteko, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Pertsona edo entitate interesdunek bide elektronikoak erabili behar dituzte prozedurako izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan dioenari jarraituz.

    Pertsona fisikoen kasuan aplikatuko zaie Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen duen ekainaren 5eko 162/2017 Dekretuaren 13.1 artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.

  3. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta bestelako ereduak modu elektronikoan izapidetzeko zehaztapenak euskadi.eus-eko helbide hauetan daude eskuragarri:

  1. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096114

  2. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096115

  3. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096116

  4. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096117

    Eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak ere tartean direla, gune honen bitartez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide hauetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Era berean, izapidetzak elektronikoki ordezkari baten bidez ere egin ahal izango dira, eta, horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren Ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  1. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkez ditzakete laguntza-eskabideak eta haiei lotutako dokumentazioa. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarri den bezala.

  2. Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla dakar; horrek ez du kentzen arautu moduan inpugnatu ahal izatea.

  1. Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:

    Eskatzailearen nortasuna.

    Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela.

    Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela.

    Administrazioak ofizioz kontsultatu ahalko ditu datu horiek, pertsona fisikoak berariaz horretarako baimena ukatu ezean.

  2. Eskatzailea pertsona juridiko pribatua izanez gero:

    Entitate bakoitza legez eratuta dagoela egiaztatzen duen agiria. Administrazio honetako erregistroetan dauden fundazioak, elkarteak edo kooperatibak badira, ofizioz egiaztatuko du Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak eta nahikoa izango da Eskabide-orrian hau adieraztea.

  3. Artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetan aipatutako dokumentazioa Administrazioan aurkeztu izan bada eta eskabidea egitean indarrean badago, eskabide-orrian dokumentazioaren ordezko adierazpena markatu ahal da, eta dokumentazioa noiz eta non aurkeztu zen adierazi.

  4. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina betetze-aldera, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, eskabide normalizatuan, betekizun hauek egiaztatuko dira:

    Administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribaturen batetik, agindu honetan araututako dirulaguntzaren helburu bera duen laguntzarik jaso edota jasoko duen edo ez.

    Entitatea itzultze- edo zehapen-prozedura batean sartuta dagoen edo ez. Halaber, itzulketa-prozedura batetik eratorritako dirulaguntzarik itzultzeko betebeharrik duen ala ez.

    Pertsona edo entitate eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere, beren-beregi Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuen eraginpean.

    Entitatea legez eratuta dagoela eta dagokion erregistroan izena emanda.

    Entitate edo pertsona eskatzaileak ez duela onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    1. Lehenengo multzoa:

      Eskabidea zuzen eta egoki beteta. Bertan, jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua jasoko da. Horrez gain, garatuko diren ekintzen helburua eta deskribapen zehatza ere jasoko dira.

    2. Bigarren multzoa:

      Eskabidea zuzen eta egoki beteta. Bertan, jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua jasoko da.

      Azalpen memoria. Gutxienez, entitatearen diagnostikoa eta euskara-plana diseinatzeko jarraituko den prozesuaren metodologia eta kronograma jasoko dituena. Honako hau zehaztuko da lehenengoz egingo diren diagnostikoaren eta euskara-planaren inguruan:

      Metodologia. Diagnostikoa eta euskara-plana diseinatzeko erabiliko den metodologia: datu-bilketa, adierazleak, jarraipenerako maiztasunak eta abar. Horiek guztiak genero ikuspegiarekin egingo dira, hau da, datu-bilketa sexuaren arabera bereizita eta genero adierazleak txertatuta.

      Kronograma. Diagnostikoa eta euskara-plana diseinatzeko jarraituko den kronograma.

      Jarduera solteak garatuz gero, horien inguruko informazioa ere jasoko da eskabidean eta azalpen memorian.

    3. Hirugarren multzoa:

      Eskabidea zuzen eta egoki beteta. Bertan, jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua jasoko da.

      «Hizketa» izeneko aplikazioa era egokian beteta. Bertan, honako hauek jaso beharko dira:

      Lehenengoa. Plan estrategikoari dagokion atalean, erakundearen hizkuntza-egoera eta 2023rako helburuak. Horretarako, 2023-2024 urteetarako plan estrategikoa sortu beharko da aplikazioan.

      Bigarrena. Kudeaketa-planari dagokionez, planaren helburuak lortzeko aurreikusitako ekintzen inguruko informazioa.

      Urte bakarrerako kudeaketa-plana jasoko da aplikazioan, kasu honetan 2023koari dagokiona.

      Eskatzaile guztiek Erreferentzia Marko Estandarrari jarraiki osatutako urteko kudeaketa-plana aurkeztu beharko dute, «Hizketa» izeneko aplikazioa behar bezala betez. Hori guztia genero ikuspegiarekin egingo da, hau da, datu-bilketa sexuaren arabera bereizita eta adierazleen artean genero adierazleak txertatuta.

      EMEri buruzko zehaztapenak honako helbide honetan aurki daitezke: http://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/. Hizketari buruzko zehaztapenak honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/informazioa/hizketa-aplikazioa/web01-a2euplan/eu/

      Ez da zertan elementu guztietarako helburu eta ekintzarik zehaztu behar, horrek ez baitu baldintzatuko lor daitekeen laguntza.

      «Hizketa» aplikazioan sarbidea izateko, erabiltzaile berriek, erakunde edo aplikazioa elikatuko duen erabiltzaileak (erakundeko langilea izan edo ez), aldez aurretik Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar dute «Hizketa» aplikazioan alta emateko. Horretarako, dagozkion fitxak (entitate fitxa/erabiltzaile fitxa) bete beharko dituzte. Fitxa horiek LanHitz webgunean eskuratu ahal izango dira. Erakundearen eta erabiltzailearen fitxak bete ondoren, helbide honetara bidali beharko dira: lanhitz@euskadi.eus

      Erabiltzaile-alta eta aldaketa guztiak (bajak barne) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari jakinaraziko zaizkio aipatutako fitxen bidez.

      Aplikazioan sartzeko ezinbestekoa da ziurtagiri digitala izatea. Halaber, erakundeak baimena eman behar dio erabiltzaileari bere izenean jardun ahal izateko. Horretarako, alta eman beharko dio «Ahalordeen Erregistro Elektronikoan». Gai hauen inguruko informazio guztia LanHitz webgunean dago (http://www.euskadi.eus/zer-da-lanhitz/web01-a2lanhit/eu/)

      «Hizkuntza trebakuntza orokorra» kontzepturako 12 urtetik gora HPSren laguntza jaso duten entitateek honako adierazpen hau aurkeztu beharko dute: euskara ikasten duen langile bakoitzaren ikas-prozesu pertsonalizatua. Plan pertsonalizatu horrek eduki hau izango du gutxienez: langilearen inguruko informazioa (izen-abizenak, adina, lanpostua eta lanpostuaren eginkizun nagusiak), ikas-prozesua (hasierako maila, helburua, planifikazioa, orain arte egindakoen balorazioa eta 2023ko ikas-prozesuaren helburuak eta nondik norakoak) eta, behar izanez gero, egoki ikusten den edozein ohar.

    4. Laugarren multzoa:

      Eskabidea zuzen eta egoki beteta. Bertan, jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua jasoko da.

      Proiektua. Jardueren nondik norakoak jasoko dituen azalpen memoria. Gutxienez, proiektuaren izena, deskribapen orokorra, helburua eta jarduera zehatzen deskribapena, metodologia, proiektuaren azalpena eta kronograma jasoko dituena.

      «Hizkuntza trebakuntza orokorra» kontzepturako 12 urtetik gora HPSren laguntza jaso duten entitateek honako adierazpen hau aurkeztu beharko dute: euskara ikasten duen langile bakoitzaren ikas-prozesu pertsonalizatua. Plan pertsonalizatu horrek, gutxienez, eduki hau izango du: langilearen inguruko informazioa (izen-abizenak, adina, lanpostua eta lanpostuaren eginkizun nagusiak), ikas-prozesua (hasierako maila, helburua, planifikazioa, orain arte egindakoen balorazioa eta 2023ko ikas-prozesuaren helburuak eta nondik norakoak) eta, behar izanez gero, egoki ikusten den edozein ohar.

  2. Hirugarren eta laugarren multzoetarako, baloratzeko aurkez daitekeen dokumentazioa (aukerakoa):

    1. Hala badagokio, entitateak zenbait urterako indarrean daukan Euskararen Plan Estrategikoa edo baliokidea.

    2. Entitatearen hizkuntza-politika eta/edo hizkuntza-irizpideak.

    3. Euskara ikasten duten langileak lanean euskara erabiltzen has daitezen entitateak ezarrita dituen irizpideak.

    4. Euskara dakiten langileek berariazko trebakuntza euskaraz jaso dezaten entitateak ezarrita dituen irizpideak.

    5. 2022 edo 2023an jarraipena egiteko neurtutako adierazleen emaitzak.

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetako dirulaguntzak.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartaraziko zaio, ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

Eskatzaileren batek aurrez aurre aurkezten badu eskabidea, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskabidearen aurkezpen-datatzat.

  1. Balorazio-batzordea osatzeari dagokionez, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.9 artikuluan dioena hartuko da kontuan. Gainera, gutxienez kideetako batek berdintasunari buruzko prestakuntza izango du.

  2. 2023ko deialdian onartutako eskabideak baloratzeko, kide hauek osatutako balorazio-batzordea eratuko da:

    1. Josune Zabala Alberdi, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, batzordearen buru izango dena.

    2. Joseba Lozano Santos, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria edo haren ordezkoa, Estibaliz Alkorta Barragan, Euskara Sustatzeko zuzendaria.

    3. Edurne Pérez de San Román Ruiz de Munain, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako Euskara-planak Sustatzeko arduraduna, edo haren ordezkoa, Ane Crespo Calvo, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako EBPNren jarraipenerako arduraduna.

    4. Jon Mikel Hurtado de Saratxo Altzaga, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa, Ainhoa Delgado Iriondo, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria. Teknikari horrek idazkari-lanak egingo ditu.

  3. Balorazio-batzorde honek, agindu honen 14. eta 15. artikuluetan ezarritako dirulaguntzak emateko eta zenbatekoa finkatzeko irizpideak kontuan izanik, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari ebazpen-proposamena aurkeztuko dio.

    Aipaturiko proposamenak honako atal hauek izango ditu gutxienez:

    1. Deialdian finkaturiko baldintzak ez betetzeagatik baztertuak izan diren eskabideen zerrenda eta horietako bakoitza baztertzeko izandako zioa.

    2. Diruz lagundutako egitasmoak, onartutako gastu-aurrekontua, eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

    3. Gutxieneko puntuak ez lortzeagatik edo esleipen-proposamena 1.000 eurotik beherakoa izateagatik dirulaguntzarik gabe utzitako egitasmoak eta horiek lortutako puntuak.

  4. Balorazio-batzordeko kideek parte ez hartzea erabaki dezakete edo errefusatuak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako moduan.

  1. Balorazio-batzordearen proposamena ikusita, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emango du. Ebazpen hori sei hilabeteko epean jakinaraziko die interesdunei, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei «Nire karpeta» atalaren bidez eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da herritar orok jakin dezan eta dagozkion ondorioak izan ditzan. Nolanahi, lehenago egin den jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

  3. Sei hilabeteko epea amaitu eta interesdunak inolako jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat joko da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

  4. Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko aukera izango du hilabeteko epean, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

  5. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak amaituta eduki beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako eta izaera bereko diren laguntza eta dirulaguntzak itzultzeko prozedura nahiz zehapen-prozedura oro, prozedura horiek oraindik izapide-aldian badaude, behintzat.

Dirulaguntza ebazteko prozedurak honako pauso hauei jarraituko die:

  1. Baldintzak betetzen dituzten eskabideen aurrekontuak araztu egingo dira, 15.4 artikuluko irizpideen arabera.

  2. Onartutako aurrekontuaren arabera kalkulatuko da eskabidea bakoitzari legokiokeen gehienezko dirulaguntza: lehen eta bigarren multzoetan, onartutako aurrekontuaren % 80 gehienez, eta hirugarren eta laugarren multzoetan, berriz, % 60. Nolanahi, entitate eskatzaileak egindako dirulaguntza eskabidea kopuru hau baino txikiagoa baldin bada, jasotako eskabidea hartuko da oinarri.

    14. artikuluko balorazio-irizpideak aplikatuko zaizkie onartuak izan diren eskabideei, eta dagokien puntuazioa kalkulatuko da.

  1. Lortutako puntuazioa ehuneko bihurtuko da (adib.: 50 puntu = % 50), eta artikulu honetako 2. puntuan kalkulatutako kopuruari aplikatuko zaio, esleipen-proposamena kalkulatzeko.

  2. Ateratzen den kopuruari 15.3 artikuluak multzo bakoitzerako zehaztutako mugak aplikatuko zaizkio, gehienez lortu ahal den kopurua finkatzeko.

  3. Multzoren batean dagoen diru-partidarekin hasierako esleipen-proposamena estaltzerik ez badago, gainerako multzoetan soberakinik dagoen begiratuko da, multzo horren beharrak asetzeko. Horrela ez balitz, hainbanaketa egingo litzateke multzoko eskabidea guztien artean. Soberakinak agindu honen 2.3 artikuluak ezarritako lehentasunen arabera banatuko dira.

    Hainbanaketa, kasuan-kasuan esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da, hiruko erregela sinplea erabilita.

    A --- B C --- X

    A = Diru mugarik izan ezean, onuradun guztiei legokiekeen diru kopurua.

    B = Diru mugarik izan ezean, onuradun bati legokiokeen diru kopurua.

    C = Onuradun guztien artean banatzeko dagoen diru kopurua.

    X = Onuradun guztien artean banatzeko dagoen diru kopurua kontuan izanda, onuradun bati dagokion diru kopurua.

    (Ikus .PDF)

  1. Baldintzak betetzen dituzten egitasmoak honako oinarrizko irizpide hauen arabera baloratuko dira:

    1. Lehen multzoan:

      1. Aukeratutako helburuetara zein planteatutako aurrerapen-mailara iristeko jardueren egokitasuna eta bideragarritasuna: 55 (berrogeita hamabost) puntu, gehienez.

      2. Urteko jardueretara bideratutako diru-baliabideen egokitasuna: 35 (hogeita hamabost) puntu, gehienez.

      3. Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena edo baliokidea indarrean duen entitatea izatea. Aitorpen hori otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak arautzen du: 5 (bost) puntu.

      4. Genero-ikuspegia txertatuta egotea: 5 (bost) puntu, gehienez. Honetan baloratuko dira, besteak beste, emakumeen eta gizonen parte hartze orekatua sustatzea, berdintasun-politikak eta hizkuntza-normalkuntzako politikak bateratzen dituzten jarduerak aurreikustea, genero-gaietan prestakuntza duen pertsonaren batek parte hartzea ekintzen diseinuan edota emakumeen eta gizonen beharrak (ordutegiak, kontziliazioa, ezagutza maila...) kontuan izatea ekintzak diseinatzerakoan eta planteatzerakoan.

    2. Bigarren multzoa:

      1. Diagnostikoa eta euskara-planaren azalpen memoria. Kontuan hartuko dira erabiliko diren metodologia eta baliabideak (ekonomikoak, giza baliabideak, dokumentazioa, kronograma...): Egitura eta edukia egokiak izanez gero, «gai» izango da.

      2. Ekintza solteak burutuz gero, lehen multzoko irizpideak jarraituko dira.

      Aukeratutako helburuetara zein planteatutako aurrerapen-mailara iristeko jardueren egokitasuna eta bideragarritasuna: 55 (berrogeita hamabost) puntu, gehienez.

      Urteko jarduerak bideratutako diru-baliabideen egokitasuna: 35 (hogeita hamabost) puntu, gehienez.

      Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena edo baliokidea indarrean duen entitatea izatea. Aitorpen hori otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak arautzen du: 5 (bost) puntu.

      Genero-ikuspegia txertatuta egotea: 5 (bost) puntu gehienez. Honetan baloratuko dira, besteak beste, emakumeen eta gizonen parte hartze orekatua sustatzea, berdintasun-politikak eta hizkuntza-normalkuntzako politikak bateratzen dituzten jarduerak aurreikustea, genero-gaietan prestakuntza duen pertsonaren batek parte hartzea diagnostikoan eta planaren diseinuan edota emakumeen eta gizonen beharrak (ordutegiak, kontziliazioa, ezagutza maila...) kontuan izatea plana diseinatzerakoan eta planteatzerakoan.

    3. Hirugarren multzoa:

      1. Egindako diagnostikotik aukeratutako helburuetara zein planteatutako aurrerapen-mailara iristeko kudeaketa-planaren egokitasuna eta bideragarritasuna: 10 (hamar) puntu, gehienez.

      2. Euskara-planaren sendotasuna erakusten duten dokumentuak: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

      Entitateak zenbait urterako indarrean daukan Euskararen Plan Estrategikoa: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      Entitatearen hizkuntza-politika eta/edo hizkuntza-irizpideak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      Euskara ikasten ari diren langileak euskara lanean erabiltzeko helburuarekin sortutako ikas-prozesu pertsonalizatua: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      Euskara dakiten langileek berariazko trebakuntza euskaraz jaso dezaten entitateak ezarrita dituen irizpideak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      2022 edo 2023an jarraipena egiteko neurtutako adierazleen emaitzak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      3. Euskara-planak zuzenean eragindako langile-kopurua: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

      (Ikus .PDF)

      4. Pertsona edo entitate eskatzaileak, bere izaeragatik, dagokion sektorearen ezaugarriengatik (industria/zerbitzua) eta finkatuta dauzkan hizkuntza-politika eta hizkuntza-irizpideak kontuan izanda, abiapuntutik finkatutako helburuetara iristeko aurreikusi dituen giza eta diru-baliabideen egokitasuna: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

      5. EMEren lehen mailako elementuak oinarritzat hartuta, euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa areagotzeko aurreikusitako neurrien eta ekintzen egokitasuna: 25 (hogeita bost) puntu, gehienez.

      6. Bikain ziurtagiria aurreko 3 (hiru) urteetan eskuratuta izatea: 10 (hamar) puntu, gehienez. Egiaztatutako azkena hartuko da kontuan.

      Entitate osorako Oinarrizkoa: 6 (sei) puntu.

      Entitate osorako Ertaina: 8 (zortzi) puntu.

      Entitate osorako Goi-maila: 10 (hamar) puntu.

      Entitate osorako izan ezean: 4 (lau) puntu.

      7. Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena edo baliokidea indarrean duen entitatea izatea. Aitorpen hori otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak arautzen du: 5 (bost) puntu, gehienez.

      8. Genero-ikuspegia txertatuta egotea: 5 (bost) puntu, gehienez. Honetan baloratuko dira, besteak beste, emakumeen eta gizonen parte hartze orekatua sustatzea, berdintasun-politikak eta hizkuntza-normalkuntzako politikak bateratzen dituzten jarduerak aurreikustea, genero-gaietan prestakuntza duen pertsonaren batek parte hartzea diagnostikoan eta planaren diseinuan edota emakumeen eta gizonen beharrak (ordutegiak, kontziliazioa, ezagutza maila...) kontuan izatea plana diseinatzerakoan eta planteatzerakoan.

    4. Laugarren multzoa:

      1. Proiektuaren egokitasuna eta bideragarritasuna erakundeak aurreikusitako helburuetara iristeko: 20 (hogei) puntu, gehienez.

      2. Pertsona edo entitate eskatzaileak, bere izaeragatik, dagokion sektorearen ezaugarriengatik (industria/zerbitzua) eta finkatuta dauzkan hizkuntza-politika eta hizkuntza-irizpideak kontuan izanda, abiapuntutik finkatutako helburuetara iristeko aurreikusi dituen giza eta diru-baliabideen egokitasuna: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

      3. Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 (hamar) puntu, gehienez.

      4. Proiektuak beste enpresengan edo, oro har, gizartearengan duen eragina: 10 (hamar) puntu, gehienez.

      5. Proiektuan inplikatutako langile-kopurua: 10 (hamar) puntu, gehienez.

      (Ikus .PDF)

      6. Euskara-planaren sendotasuna erakusten duten dokumentuak: 15 (hamabost) puntu, gehienez.

      Horrela badagokio, entitateak zenbait urterako indarrean daukan Euskararen Plan Estrategikoa edo baliokidea: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      Entitatearen hizkuntza-politika eta/edo hizkuntza-irizpideak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      Euskara ikasten duten langileak lanean euskara erabiltzeko helburuarekin sortutako ikas-prozesu pertsonalizatua: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      Euskara dakiten langileek berariazko trebakuntza euskaraz jaso dezaten entitateak ezarrita dituen irizpideak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      2022 edo 2023an jarraipena egiteko neurtutako adierazleen emaitzak: 3 (hiru) puntu, gehienez.

      7. Bikain ziurtagiria aurreko 3 (hiru) urteetan eskuratuta izatea: 10 (hamar) puntu, gehienez. Egiaztatutako azkena hartuko da kontuan.

      Entitate osorako Oinarrizkoa: 6 (sei) puntu.

      Entitate osorako Ertaina: 8 (zortzi) puntu.

      Entitate osorako Goi-maila: 10 (hamar) puntu.

      Entitate osorako izan ezean: 4 (lau) puntu.

      8. Euskal Autonomia Erkidegoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena edo baliokidea indarrean duen entitatea izatea. Aitorpen hori otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak arautzen du: 5 (bost) puntu.

      9. Genero-ikuspegia txertatuta egotea: 5 (bost) puntu gehienez. Honetan baloratuko dira, besteak beste, emakumeen eta gizonen parte hartze orekatua sustatzea, berdintasun-politikak eta hizkuntza-normalkuntzako politikak bateratzen dituzten jarduerak aurreikustea, genero-gaietan prestakuntza duen pertsonaren batek parte hartzea diagnostikoan eta planaren diseinuan edota emakumeen eta gizonen beharrak (ordutegiak, kontziliazioa, ezagutza maila...) kontuan izatea plana diseinatzerakoan eta planteatzerakoan.

  2. Beharrezkotzat jotzen denetan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzaileari behar beste informazio eta dokumentazio eskatu ahal izango dio, aurkeztutako jarduerak era egokian baloratzeko.

  1. Esleitu beharreko dirulaguntza ez da eskatutako diru-kopurua baino handiagoa izango. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 40 (berrogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edo HPSri eskatutako kopurua 1.000 eurotik beherakoa baldin bada edota balorazio-batzordeak esleipen-proposamena prestatu ondoren, pertsona edo entitate jakin bati esleitu behar zaion diru-kopurua guztira mila (1.000) euro baino gutxiagokoa balitz.

  2. Nolanahi, 13.2 artikuluan jasotzen den aurrekontu araztuaren gaineko % 80ko dirulaguntza esleitu ahal izango da gehienez lehenengo multzoan eta bigarrenean, eta % 60koa hirugarrenean eta laugarrenean.

  3. Hauek izango dira esleitu ahal diren dirulaguntzen mugak, multzoz multzo:

    1. Lehen multzoan, eskaria aukezten duen pertsona edo entitateak, gehienez 5.000 jaso ahal izango ditu. Nolanahi, multzo honetako pertsona edo entitate eskatzaileak dirulaguntza jasotzeko beharrezkoa den gutxieneko puntuazioa jasoz gero, bermatuta izango du, gutxienez, 1.000 euroko dirulaguntza.

    2. Bigarren multzoan, eskaria aukezten duen pertsona edo entitateak gehienez 13.000 jasoko ditu. Horren barruan bi kontzeptu egongo dira, eta bakoitzak bere mugak izango ditu. Lehenengoa, diagnostikoa eta planaren diseinua aurkezten dituen erakundearen tamainak baldintzatuko du, honela:

      1. 10 langile: 3.000 euro, gehienez.

      1. 50 langile: 5.000 euro, gehienez.

      1. 100 langile: 7.000 euro, gehienez.

        >100 langile: 8.000 euro, gehienez.

        Bigarren kontzeptua ekintza solteak direnez, lehen multzoan jarritako muga berdina egongo da, 5.000 eurokoa.

    3. Hirugarren eta laugarren multzoetan: euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza 12 urtetik gora jaso duen pertsona edo entitate bakoitzak gehienez 25.000 euro jaso ahal izango ditu, eta gainerakoek, 35.000 euro.

  4. Ondokoak dira kontuan hartuko diren gastuak eta mugak:

    Dirulaguntza honetako gastuak eta mugak finkatzeko, diruz lagundu daitezkeen gastuak finkatzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikulua hartu da kontuan.

    1. Itzulpenetarako, gastu osoaren % 50 hartuko da kontuan gehienez, betiere, 12.000 euroko gastua baino gehiago ez bada. Lehenengo eta bigarren multzoetan, ez da aplikatuko % 50eko muga hori.

      Kontuan hartuko den tarifa honako hau izango da multzo guztietan: 0,0823 euro hitzeko.

      Euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza 12 urtetik gora jaso duten eskatzaileek softwarearen itzulpenetarako bakarrik jaso ahalko dute itzulpen-gastua aurrekontuan eta zehaztu beharko dute zein aplikaziotarako eskatzen duten (eskabide-orrian).

      Ez dira onartuko bezero zehatz batekin egindako kontratu baten ondorioz dirulaguntzaren eskatzaileak egin beharreko itzulpenak. Bestela esanda: ez da onartuko bezero jakin batentzat egindako lanaren itzulpena, lan hori bada bezeroak kontratatutako produktua edo zerbitzua.

      Itzulpenetako testuak zuzenak eta egokiak izan behar dira.

    2. Batzarretako aldibereko itzulpen-zerbitzua. Gehienez 2.000 euro arteko gastua hartuko da kontuan.

    3. Langile elebidunen lanari lotutako hizkuntza-trebakuntza orokorra, baldin eta HABEk diruz lagundu ez badu. Kalkuluak egiteko erabiliko den erreferentzia: 8 euro ikasle/orduko.

      Langileek hizkuntza-gaitasuna eskuratzeko edo hobetzeko euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak, baldin eta HABEk diruz lagundu ez baditu.

      Euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza 12 urtetik gora jaso duten eskatzaileek, betiere erabilerarekin lotzeko plan pertsonalizatua egiten bazaie ikasleei (hala bada, markatu eskabidean, izena adierazi proiektuari buruzko dokumentazioaren atalean eta erantsi dokumentua).

    4. Langileentzako prestakuntza-ikastaroa euskaraz. Langile bakoitzaren lanpostuari lotutako berariazko prestakuntza euskaraz.

    5. Euskararen erabilerari zuzenean lotutako Aldahitz edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak abiaraztea. 40 langiletik gorako entitateen kasuan, langileen % 30aren gastuak hartuko dira kontuan gehienez. Kalkuluak egiteko erabiliko den erreferentzia: 6 euro langile/orduko.

    6. Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak: Euskaraldia, Korrika, soziolinguistika gaiak, euskararen aldeko ekimenak eta abar. Gehienez 1.000 euroko gastua hartuko da kontuan.

    7. Softwarea. Gehienez 15.000 euroko gastua hartuko da kontuan. Kontzeptu honetan, diruz lagunduko dira:

      1. Euskarazko softwarea sortzea.

      2. Programa, aplikazio edo software baten iturburu kodea euskaratzea.

        Hemendik kanpo geratzen dira webguneak euskaraz elikatzea, edo sortuta dauden aplikazioen bitartez euskarazko informazioaren bidaltze soila, aplikazioa bera euskaratu gabe.

        Terminologia zein hizkuntza egokitzapen soila denean, honi dagokion diru-zuzkidura itzulpenen atalean sartu beharko da, nahitaez. Edozein eratara, entitateek softwaregintzan egin dituzten lanen merkatuko kostu estimatua zein izan litekeen jakiteko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak era horretako lanetan eskarmentua duten aholkularitzekin jarduteko aukera izango du, baldin eta beharrezkotzat joko balu.

    8. Diagnostikoa, plangintzaren diseinua, jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena. Honetan hiru azpi-kontzeptu hauek hartuko dira aintzat:

      1. Euskara Batzordearen jarduera; hots, euskara batzordekideen eta euskara-lantaldeen lan-bileren orduak. Kalkuluak egiteko erabiliko den muga: 30 euro langile/orduko.

      2. Euskara-koordinatzailearen edo jardueren komunikazioaz arduratuko den pertsonaren dedikazioa; bere lan-jardunaren barruan zeregin horri eskainitako denbora (ehunekotan) eta horren kostua.

      3. Pertsona edo entitate eskatzaileak kanpo aholkularitza-zerbitzua kontratatua baldin badu, planaren jarraipenari eta ebaluazioari dagokien gastua, muga hauekin:

        Euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza behin edo 12 urtera arte jaso dutenek, 5.000 euroko muga.

        Euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza 12 urtetik gora jaso dutenek, 2.000 euroko muga.

        Salbuespen modura, lehen edo bigarren multzoetako eskabideei ez zaie kontzeptu horretan mugarik aplikatuko.

        1. Ez da aintzat hartuko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeari edota eskuratzeko aurrelanari lotutako gasturik.

Agindu honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok nahiz pribatuk helburu bertsurako eman ditzakeenekin, baldin eta agindu honetako mugak errespetatzen badira eta eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Laguntza-mugak gainditu edota gain-finantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren kopurua murriztu egingo da, diruz lagundutako jardueraren kostu osoari gehienez dagokion dirulaguntzara arte.

Dirulaguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) eguneko epean dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartutzat emango da.

Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo entitate onuradunek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan finkaturiko betebeharrez gain, honako betebehar hauek ere izango dituzte:

  1. Dirulaguntza eskabidean zehaztutako helburu zehatzerako erabili beharko dute.

  2. Dirulaguntza eskabidean aurreikusitako ekintzetarako erabili beharko dute.

  3. Eskabidean aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatu beharko dute urtean bertan.

  4. Eusko Jaurlaritzak deialdi honen bidez diruz lagundutako edozein egitasmoren betetze-mailaren jarraipena egin ahal izango du, eta horretarako egokien irizten dituen neurriak hartuko ditu. Dirulaguntzaren onuradunak behar beste erraztasun emango dizkio Eusko Jaurlaritzari, honek jarraipen hori egin ahal izan dezan.

  5. Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman beharko dute.

  6. Hizkuntzaren kalitatea bermatzea guztiz garrantzizkotzat jotzen denez gero, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartu eta beteko dituzte.

  7. Indarrean dauden lege-eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.

  8. Laguntza-gai diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso, ezta beren duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementurik ere.

  9. Adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologiako arauak beteko ditu, eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte-, eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.

  10. Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea.

  11. Dirulaguntzaren jasotzaile direnek diruz lagundutako programa, proiektu edo jardueren ondorioz agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki-txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, entzunezkoetan eta elektronikoetan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren mendeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako babesa adierazi beharko dute, horretarako logotipo normalizatua erabiliz. Arestian zerrendatutako material horiek guztiek gutxienez euskaraz egon beharko dute.

Esleitutako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

  1. Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena eman eta 17. artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.

  2. Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabost (% 35) ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2024ko aurrekontuen kargura egingo da.

  3. Erregistratuta egon ezean, edo Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenaren Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, hirugarrenaren datuen alta aurkeztu beharko du. Inprimaki hori euskadi.eus-en dago (https://www.euskadi.eus/hirugarrenak)

  1. Justifikaziorako, Dirulaguntza Publikoei Buruzko Justifikazioa Arautzen duen 38/2003 Legearen 30. artikuluak ezarritakoa hartuko da kontuan.

  2. Dirulaguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du ezinbestean Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean.

  3. Dirulaguntza zuritzeko, gastuak 2023ko urtarrilaren 1a eta 2023ko abenduaren 31 bitartekoak izango dira, eta gastu horiei dagozkien ordainketa-agiriak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak eta justifikazioa egiteko epea amaitu baino lehenagokoak.

  4. Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko azken eguna 2024ko martxoaren 31 izango da.

  5. Zuritzeko era:

    Bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu beharko dira, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta webgunean sartuta.

  1. Diruz lagundutako jardueren behin betiko balantze ekonomikoa, 2023ko diru-sarrerak eta -irteerak «Emandako dirulaguntzaren justifikazioa» izeneko Excel formularioaren arabera zehaztuz eta erakunde publiko nahiz pribatuetatik jasotako beste dirulaguntzak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak esleitutakoa ere adierazita. Pertsona edo entitate onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain beste dirulaguntzarik jaso ez badu, horren adierazpena egingo du «Emandako dirulaguntzaren justifikazioa» Exceleko formularioan bertan.

  2. Justifikazioa justifikazio-kontu erraztuaren arabera egin beharko da. Justifikazio-kontu erraztuak, honako hauek jaso beharko ditu («Justifikazio-kontu erraztua» deituriko Exceleko formularioa):

    1. Agindu honen 18. artikuluak ezarritako betebeharrak betetzeari buruzko justifikazio memoria.

    2. Diruz lagundutako egitasmoari dagokion gastuen zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, jaulkipen-data, guztirako zenbatekoa eta egotzitako gastua biltzen dituena, «Emandako dirulaguntzaren justifikazioa» izeneko formularioan finkaturiko kontzeptu nagusien arabera sailkatuta. Langile-gastuak zuritzeko ez dira onartuko berariaz egindako ziurtagiriak.

  3. 2023ko jarduerak garatzeko dirulaguntza jaso duten pertsonek edo entitateek honako hauek erantsi behar dituzte:

    1. Lehenengo multzoan: egindako ekintzen amaierako egoera azaltzeko txostena. Bertan zehaztuko da zer egin den, helburua bete den, parte-hartzaileak zeintzuk izan diren eta zer baliabide erabili diren.

    2. Bigarren multzoan: entitateak gauzatutako diagnostikoa eta euskara-plana. Gutxienez, honako hauek jaso beharko dituzte:

      Diagnostikoa: entitatearen egoera soziolinguistikoa zein den, euskararen ezagutza eta erabilera zenbatekoa den EMEren arabera.

      Euskara-plana: indarraldia, helburu nagusiak, lehentasunezko lan-ildoak, aurreikusten diren baliabideak, jarraipenerako adierazle nagusiak eta maiztasuna.

      Ekintza solteak ere eginez gero, egindako ekintzen amaierako egoera azaltzeko txostena, lehenengo multzorako aurreikusitakoaren arabera.

    3. Hirugarren multzoan: «Hizketa» aplikazioa behar bezala beteta. Bertan, Euskararen Plan Estrategikoaren atalean amaierako egoera bete behar da, eta, Kudeaketa-planaren atalean, ekintzaren amaierako egoera ekintza bakoitzean.

    4. Laugarren multzoan: entitateak burututako proiektuaren ebaluazio-txostena. Parte-hartzaileen datuak emateko momentuan, ahal dela, sexu, kargu eta hizkuntza aldagaiak kontuan izango dira.

  4. Bestalde, dagokion entitateak honako hauek ere erantsi beharko ditu:

    1. Itzuli edo egokitutako testuak eta jatorrizkoak euskarri informatikoan (15 MB-tik gorako artxiboak helbide honetara bidaliko dira fitxategiak partekatzeko tresna/Web zerbitzu baten bidez: lanhitz@euskadi.eus) eta horren zerrenda (dagokion Excel formularioa). Hala eskatuz gero, agiri-ereduak, glosategi eta terminologia-lanez gain, diruz lagundutako prestakuntza eta trebakuntza-material kurrikularra ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren esku jarri behar da euskarri informatikoan.

    2. Hizkuntza-trebakuntza orokorraren eta euskaraz egin diren laneko berariazko prestakuntza-ikastaroen zerrenda, iraupena eta bakoitzean parte hartutako ikasleen kopurua, sexuaren arabera bereizita (dagokion Exceleko formularioa).

      Entitateak, Emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoari jarraituz, ez du hizkera sexistarik erabiliko dokumentazioan, eta, gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, ez du erabilera estereotipaturik egingo. Gainera, informazio guztia sexu-aldagaia kontuan harturik jaso eta eman beharko du.

    3. Aldahitz metodologian edo gisakoan oinarrituta garatu diren prozesuen inguruko balorazio-txostena: talde kopurua, talde bakoitzeko kideak sexuaren arabera bereizita, erabilitako materialak eta lortutako emaitzak.

    4. Motibazio saio eta ekimenen zerrenda, iraupena eta bakoitzean parte hartutako langile kopurua sexuaren arabera banatuta (dagokion Excel formularioa).

    5. Euskara-batzordearen bileren akten kopia aurkeztu behar da euskarri informatikoan (15 MB-tik gorako artxiboak helbide honetara bidaliko dira fitxategiak partekatzeko tresna/Web zerbitzu baten bidez: lanhitz@euskadi.eus), besteak beste, honako hauek zehaztuz: data, partaideak (sexuaren arabera berezita), iraupena eta jorratutako gaiak.

    6. Softwaregintzari dagokionez, egindako lanen gaineko memoria aurkeztuko da (dagokion Exceleko formularioa).

  5. Dirulaguntza jaso duten pertsonek edo entitateek % 100 justifikatu behar dute 15.2 artikuluan jasotako aurrekontu onartua.

  6. Justifikazio-kontu erraztuaren arabera egiten bada ere, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak ausazko laginketa sinplea izeneko laginketa-teknika aplikatuko du frogagiriok egiaztatzerakoan, dirulaguntza egoki aplikatzeari buruzko zentzuzko ebidentziak lortu ahal izateko. Lagina gutxienez % 30ekoa izango da. Eta, horrela eginez gero, organo emaileak eskatu ahalko dio onuradunari bidaltzeko bai laginketan aukeratutako gastu-inbertsioen egiaztagiriak, bai eta haiek ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.

    Justifikazio garaian, anomalia edo irregulartasunen bat ikusiz gero, agindu honen 22. eta 23. artikuluetan finkatutakoari ekingo zaio zuzenean.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen bada, dirulaguntza eman duen ebazpena ere aldatu ahal izango da, betiere dirulaguntzaren helburua bete bada. Hori dela eta, onartutako aurrekontuaren eta justifikatutako gastuaren arteko desbideratzea % 25era artekoa bada, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bidezko likidazio-ebazpena emango du, eta, ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berregokitu egingo da, onartutako aurrekontuarekiko desbideratzearen proportzio berean. Hortik gorako desbideratzerik ez da onartuko, eta ebazpena bertan behera utziko da.

  1. Betebeharrak bete gabetzat joko dira honako kasu hauetan:

    1. Jasotako dirulaguntza ez justifikatzea edo bere osotasunean ez justifikatzea.

    2. Jasotako dirulaguntza, osorik zein zatika, agindu honetan zehaztutakoez beste jardueretarako erabiltzea.

    3. Agindu honen 18. artikuluan zehaztutako betebeharrak ez betetzea.

    4. Hala badagokio, kitapen-ebazpenak zehaztutako kopurua ez itzultzea horretarako emandako epean.

    5. Dirulaguntzen araudian nahitaezkotzat jotzen diren gainerako egitekoak ez betetzea.

  2. Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako dirua eta horren legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenean, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duenean eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituenean, adierazitakoa betez eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraituz.

Arduraduna: Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Helburua: Euskararen presentzia eta erabilera indartzeko dirulaguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: Gaiaren gaineko eskumena duten Administrazioak.

Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/023400-capa1-eu.shtml

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Laguntza programa hau Europako Batzordeak zenbait dirulaguntza mota barne-merkatuarekin bateragarriak jotzen dituen 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren barruan dago, Itunaren (EBAO 2014, L 187, 2014-06-26) 107. eta 108. artikuluen aplikazioaren ondorioz (Kategorien Araberako Salbuespen Araudi Orokorra edo 651/2014 Araudia), eta Erregelamendu horren 53.2 artikuluak ezarritakora egokitzen da.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik izango du eragina agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.