Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 09koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskal kirol-federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1334
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/09
  • Argitaratze-data: 2023/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 28ko Agindua, euskal kirol-federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 9. artikuluak, batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko kalifikazio batzorde bat osatuko dela adierazten duela, eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Kalifikazio batzordearen bokalak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua:

Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Bokalak:

Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna).

Jorge Abaitua Amezaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), zeinak batzordeko idazkari modura jardungo baitu.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 9a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.