Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak onartzen baitira partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2399
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/09
  • Argitaratze-data: 2023/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduak, III. tituluan, partaidetzazko toki-garapenari buruzkoa du II. kapitulua. Araudi horrek izan litezkeen finantza-laguntzak definitzen ditu, toki-garapeneko estrategien edukia eta hautaketa finkatzen ditu, tokiko ekintza-taldeen zereginak eta baldintzak ezartzen ditu zeinak estrategiak sortu eta gauzatzeaz arduratzen diren erakundeak baitira, eta, azkenik, izan litezkeen laguntza motak zehazten ditu. Halaber, aukera ematen die tokiko ekintza-taldeei kudeaketa-agintaritzak edo erakunde ordaintzaileak eskuordetutako zeregin osagarriak garatzeko, eta xedatzen du partaidetzazko toki-garapenerako laguntzaren barruan (PTGE) etorkizuneko estrategia diseinatzen eta gauzatzen laguntzeko gaitasunak eta prestakuntza-neurriak garatzea jaso dadila.

Partaidetzazko toki-garapena lurralde-politikako tresna bat da, eta plangintza-ekimena tokiko komunitateei lagatzen zaie haren bidez. Komunitate horiek, elkarte publiko-pribatuetan antolatuta, dituzten baliabideak erabiltzen dituzte lurralde jakin baterako garapen-estrategia landu eta gauzatzeko.

Bertan finkatzen da lurralde- eta toki-garapeneko estrategietan oinarritu behar dela partaidetzazko toki-garapenaren planteamendua, «Leader» izenekoa Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) esparruan, bai eta estatu kideek diseinatutako ekimenei laguntzeko beste edozein lurralde-tresna ere.

2021/2115 (EB) Erregelamenduaren estatu kideek NPBren esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzekoaren 2. artikuluaren arabera (KEBPB erregelamendua), partaidetzazko toki-garapena LGENFk finantzatutako laguntzari aplikatuko zaio. Zehazki, 77. artikuluaren bitartez arautzen da. Artikulu horrek lankidetzarako laguntzak ematea antolatzen du, eta horien artean jasotzen da 2021/1060 Erregelamenduaren arabera zehaztutako partaidetzazko toki-garapenerako estrategiak prestatu eta gauzatzea.

Adierazitakoaren arabera, funtsezkoa da tokiko ekintza-taldeek, tokiko komunitateen interesen ordezkari diren aldetik, partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak diseinatu eta gauzatzeko ardura hartzea. Hala ere, lurralde-estrategiak agintari edo erakunde egokien ardurapean garatu eta babestu behar dira, eta azken horiek arduratuko dira estrategia horiek hautatzeaz. Beraz, kudeaketa-agintaritzak estrategia horiek hautatzeko irizpideak zehaztuko ditu, hautaketa egiten duen komitea sortuko du, eta komiteak hautatutako estrategiak onartuko ditu, 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 32.2 artikuluarekin bat etorriz.

Baliabide horrek, beraz, etapa berrian, jarraipena ematen die aurreko Leader I (1989-1993), Leader II (1994-1999), Leader PLUS (2000-2006), Leader ikuspegia (2007-2013) eta Leader (2014-2020) ekimenetako esperientziei, eta haietan sakontzen du.

Partaidetzazko toki-garapena, Leader toki-garapena izendatuko dena, eskualdeko agintariek Espainiako 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (aurrerantzean, 2023-2027 NPBPE) esparruan egin beharreko esku-hartzeen artean dago. Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartu zuen Plan Estrategiko hori. Agintari horiei dagokie autonomia-erkidegoaren eremuan Leader partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak hautatzeko prozesuak abian jartzea.

Hori guztia aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea da ezartzea partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak hautatzeko eta 2023-2027 programazio-aldian horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko deialdi publikoa, honako hauen babespean: ekainaren 24ko 2021/1060 Erregelamendua (EB), xedapen komunei buruzkoa, eta 2021/2115 Erregelamendua (EB), abenduaren 2koa, zeinaren bidez plan estrategikoetarako laguntzarekin lotutako arauak ezartzen baitira.

Bigarrena. Aplikazio-eremua.

Agindu hau Leader eremuan aplikatu ahal izango da; 2023-2027 aldirako artikulatua dago, eta agindu honen II. eranskineko landa-erakundeez osatua dago.

Eremu honek guztira 1.273 erakunde hartzen ditu barne.

066 biztanle onar daitezke gehienez.

Hirugarrena. Tokiko ekintza-taldeak.

  1. Estrategiak aurkezteko eta hautatzen direnak gauzatzeko ardura duten elkarteak tokiko ekintza-talde bihurtuko dira.

  2. Tokiko ekintza-taldeek, estrategiak aurkezteko, gutxienez agindu honen hurrengo artikuluan xedatutako eskakizunak bete beharko dituzte tokiko ekintza-taldeek.

  3. Gehienez 3 tokiko ekintza-talde hautatuko dira.

    Laugarrena. Tokiko ekintza-taldeen eskakizunak eta betebeharrak.

  1. Tokiko ekintza-taldeek, estrategiak aurkezteko, gutxienez eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Toki-mailan ezarritako solaskide publiko eta pribatuen talde orekatu eta esanguratsu batek eratuak izatea, zeinek estrategia bat definitzen baitute, landa-eremuko herritarrei informazioa eta laguntza ematen, komunitateak mugitzen eta estimulatzen jardun-gunearen garapen ekonomikoari eta sozialari begira, eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko eta sendotzeko proiektuak abiaraztea sustatzen.

    2. Partaidetzazko Landa Garapenerako Estrategia bat (PTGE) proposatu beharko dute, eta estrategia hori definitzeko eta gunean aplikatzeko gaitasuna dutela demostratu, ikuspegi hau izanik: partaidetzazkoa, goranzkoa, sektore anitzekoa, interaktiboa, berritzailea, lankidetzakoa eta enplegu-sortzailea.

    3. Gardenak izatea funtzioak eta erantzukizunak esleitzean, emandako lanak egiteko solaskideek duten gaitasun osoa bermatu beharko da gainera, finantza-egitekoak barne, eta baita funtzionamenduko eta erabakiak hartzeko mekanismoen eraginkortasuna ere.

    4. Printzipio hauek bermatu beharko ditu haien jardunak: lankidetza, objektibotasuna, inpartzialtasuna, eraginkortasuna, efizientzia, gardentasuna, publizitatea eta lehia librea.

    5. Tokiko interes sozioekonomiko publiko eta pribatuen ordezkariez osatuta egotea, non interes-talde bakar batek ere ez duen kontrolatzen erabakiak hartzea.

    6. Irabazi-asmorik ez agertzea estatutuetan; horiek izango dira, nahiz eta merkataritzako jarduerak egin, jarduera horien ondoriozko irabazi guztiak erakundearen helburu ez-merkataritzakoak betetzeko inbertitzen dituzten erakundeak.

  2. Partaidetzazko landa-garapeneko estrategiez arduratzen diren tokiko ekintza-taldeek honako hauek egin beharko dituzte:

    1. Onartutako partaidetzazko toki-garapenerako estrategia aplikazio-lurraldean gauzatzea.

    2. Autonomia-erkidegoetako, estatuko edo Europako Erkidegoko kontrol-organoei jarduketak egiaztatzen laguntzea.

    3. Kontabilitate beregaina eramatea onartutako estrategien esparruan garatutako ekintzetarako.

  3. Tokiko ekintza-taldeak, aplikatzekoak zaizkien arau autonomikoez gain, ekainaren 24ko 2021/1060 eta abenduaren 2ko 2021/2115 Erregelamenduetako (EE) betebehar administratiboen mende ere egongo dira.

    Bosgarrena. Partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak.

  1. Deialdi honen III. eranskinean bildutako elementuak izan beharko dituzte, gutxienez.

  2. Estrategiek landa-eremuetan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen eta sendotzen dituzten proiektuak sustatzea eta babestea izango dute helburu, eta arreta berezia jarriko dute gazteak eta emakume ekintzaileak buru dituzten proiektuak sustatzeko.

    Era berean, Leader esku-hartzean lankidetza-proiektuak abiarazi beharko dituzte, eta 2030 agendako garapen jasangarrirako helburuak (GJH) kontuan hartu.

    Estrategiek, era berean, Smart Rural estrategiak martxan jartzeko balio ahal izango dute.

  3. Koherenteak izan beharko dira; dagokion lurraldean eta eskualdean aplikatzen diren esku-hartzeen osagarriak; izaera osoa eta transferigarria izan beharko dute, eta potentzial endogenoaren aprobetxamenduan oinarritu beharko dira.

    Seigarrena. Eskabideak eta epeak.

  1. Toki-garapenerako estrategiak hautatzeko eskabideak Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari bidaliko zaizkio. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira. Horretarako, euskadi.eus egoitza elektronikoan sartu beharko da.

  2. Automatikoki, berariazko baimenik gabe, egiaztatuko du organo kudeatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak daudela, bai eta IFK eta NANa ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hala ere, pertsona edo enpresa eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango du, eta, hala egiten badu, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  3. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera.

    Zazpigarrena. Hautapen-prozedura.

  1. Prozedura garden, ireki eta zehatz baten bidez hautatuko dira tokiko ekintza-taldeak eta haien estrategiak, eta Hautaketa Batzorde batek burutuko du prozedura hori. Honela osatuko da batzorde hori:

    Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria; lehendakari izango da.

    Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zerbitzuko arduraduna.

    Zuzendaritza horretako teknikari bat; idazkaria izango da.

  2. Hautatutako tokiko ekintza-taldeek estalitako lurraldea II. eranskinean ageri diren EAEko landa-eremu guztiak barne hartzen saiatu beharko da. Bi tokiko ekintza-taldek edo gehiagok eremu bera estaltzen badute, hurrengo atalean arautzen diren balorazio-irizpideen arabera puntuaziorik handiena lortzen duenari emango zaio lehentasuna.

  3. Hautaketa-prozesuan lurraldea, aurkeztutako estrategia eta tokiko ekintza-taldea baloratuko dira, irizpide hauen arabera:

  1. Esku hartzeko lurraldeari dagokionez, honako irizpide hauek baloratuko dira. Eremu honetan 1.273 erakunde daude, eta 261.066 biztanle guztira.

    Hauek izango dira jarraitu beharreko irizpideak:

  1. Agindu honen II. eranskinean, bai eta 2023-2027 NPBPEn ere, jasotako eremuarekin bat egiten duen jarduketa-eremua, 100 puntu.

  2. Agindu honen II. eranskinean, bai eta 2023-2027 NPBPEn ere, jasotako eremua baino txikiagoa den jarduketa-eremua, 100 puntu ken 0,05 puntu estalduratik kanpoko erakunde bakoitzeko.

  1. Partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren kalitatea baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira aintzat:

  1. Abiapuntuko egoeraren diagnostikoa: ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak (AMIA): 10 puntu, gehienez.

  2. Jarduketaren xede izango diren helburuak argi definitzea: 10 puntu, gehienez.

  3. Estrategiak koherentzia izatea lurraldean jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko eta sendotzeko eremuan hautemandako beharrekin: 10 puntu, gehienez.

  4. Taldea osatzen duten tokiko eragileek eta erakundeek estrategia prestatzen parte hartzea: 10 puntu, gehienez.

  5. EAEn eskualdeaz gaindiko proiektuak bultzatzen laguntzen du estrategiak: 10 puntu, gehienez.

  6. Estatuko eta nazioarteko sareko eta lankidetzako lan-aurreikuspenak: 10 puntu, gehienez.

  7. Izaera berritzaile nabarmena duten ekintzak: 10 puntu, gehienez.

  8. Europako eta eskualdeetako beste programa batzuekiko koherentzia, osagarritasuna eta artikulazioa: 10 puntu, gehienez.

  9. Estrategiak gazteak eta emakume ekintzaileak buru dituzten proiektuak sustatzen eta babesten laguntzea: 10 puntu, gehienez.

  10. Estrategiak genero-berdintasuna laguntzea; hura diseinatzean eta 2030 agendako GJHak aplikatzean genero-ikuspegia erabiltzea: 10 puntu, gehienez.

  1. Tokiko ekintza-taldeen kalitateari dagokionez, irizpide hauek hartuko dira aintzat:

  1. Leader programaren kudeaketan tokiko ekintza-talde gisa izandako esperientzia: 20 puntu, gehienez.

  2. Proiektuak eta haien sustatzaileak hautatzeko prozedura gardenak. Baremazio-irizpideak eta -taulak: 20 puntu, gehienez.

  3. Talde teknikoaren eta ekipamenduen egitura eta antolaketa: 15 puntu, gehienez.

  4. Erabakiak hartzeko prozesua. Erabakitzeko organoen funtzionamendua. Eginkizunak eta eraketa. Deialdiak. Boto-eskubideak. Gehiengoak. Ahalmenak eskuordetzea: 15 puntu, gehienez.

  5. Aipatu eremuko sektore ekonomikoetako eta sozialetako ordezkarien inplikazio-maila: 10 puntu, gehienez.

  6. Kudeatzeko prozedurak; bereziki baloratuko da taldeak proiektuak kontrolatzeko sistema uneoro eguneratuta edukitzea. Sistema horrek horretarako diseinatzeko euskarri informatikoen bidez funtzionatuko du, eta estrategiaren kudeaketaren etengabeko jarraipena egiteko aukera emango du: 10 puntu, gehienez.

  7. Publizitate-, lehia-, lankidetza-, objektibotasun-, inpartzialtasun-, eraginkortasun-, efizientzia- eta gardentasun-printzipioak bermatzen dituzten neurriak: 10 puntu, gehienez.

    Baloratzeko hiru alderdietako bakoitza lurraldea, partaidetzazko toki-garapeneko estrategia eta tokiko ekintza-taldearen ezaugarriak 100 puntura arteko puntuazioarekin baloratuko da. Balioetsi beharreko edozein alderditan 50 puntu baino gutxiago lortzeak aurkeztutako estrategia ezestea ekarriko du.

  1. Eskabidea sartu eta sei hileko gehieneko epean ebatzi eta jakinaraziko da deialdia. Epe hori igarota, berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak ukatu direla ulertu beharko dute entitate interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 24. artikuluan xedaturikoarekin bat. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, publizitate-ondorioetarako.

    Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  2. Ondoren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta tokiko ekintza-taldeen arteko hitzarmenak sinatuko dira, ebazpenaren zortzigarren puntuan xedatutakoaren arabera.

    Zortzigarrena. Kudeaketa-prozedura eta lankidetza-hitzarmenak.

  1. Tokiko ekintza-taldeek kudeaketa-prozedura bat izango dute, eta eskabidearekin aurkeztu beharreko partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren edukiaren parte izango da. Kudeaketa-prozedura horrek IV. eranskinean agertzen diren arau orokorrak bete beharko ditu.

  2. Tokiko ekintza-taldeek estrategiak kudeatu ditzaten, dagokion lankidetza-hitzarmena sinatuko dute tokiko ekintza-taldeak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, V. eranskinean ezarritako ereduaren arabera. Hitzarmen horiek barne hartuko dute tokiko ekintza-taldeek partaidetzazko toki-garapeneko estrategia kudeatzea, laguntzen kudeaketa, kontrol eta jarraipenerako arauak ezarriko dituzte, bai eta finantzaketa eta dagozkien erantzukizunak ere.

    Bederatzigarrena. Datuen babesa.

    Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoan (abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa) eta indarreko gainerako araudian xedatutakoarekin bat etorriz tratatuko dira datu pertsonalak.

    Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa:

    https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/037300-capa2-eu.shtml

    Hamargarrena. Errekurtsoa.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2021/1060 Erregelamenduaren 32.3 artikuluak honako hau ezartzen du: Kudeaketa-agintaritza eskudunek estrategiak hautatzeko lehen txanda egingo dute, eta ziurtatuko dute hautatutako tokiko ekintza-taldeek 33. artikuluko 3. paragrafoan ezarritako zereginak egin ahal dituztela, hamabi hilabeteko epean, programa onartzen duen erabakiaren egunetik zenbatzen hasita, edo, funts bat baino gehiagoren laguntza jasotzen duten estrategien kasuan, hamabi hilabeteko epean, kasuan kasuko azken programa onartzen duen erabakiaren egunetik zenbatzen hasita.

Programa 2022ko abuzturen 31n onartu zen.

Oinarri arautzaile hauek irizpide orokorrak ezartzen dituzte, 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 33. artikuluan xedatutakoaren arabera. Izan ere, artikulu horrek taldeen zeregin esklusibo gisa ezartzen ditu, besteak beste, hautatzeko prozedura eta irizpideak prestatzea, proposatutako deialdiak egitea eta argitaratzea, eragiketak hautatzea eta laguntzaren zenbatekoa zehaztea.

2023an, harik eta 2023-2027 nekazaritza-politika bateratuaren plan estrategikoa (NPBPE) Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko xedapenak ezartzen dituen esparru-dekretua argitaratzen den arte (une honetan izapidetzen ari da), Landaren, Itsasertzaren eta Europar Politiken Garapeneko zuzendariak, agindu bidez, tokiko ekintza-taldeak Leader deialdia kudeatzeko erabilgarri duen zenbateko ekonomikoa jakinarazi eta argitaratuko du.

Ondoren, esparru-dekretua izango da euskarri juridikoa, eta, besteak beste, EAEn ezartzen diren esku-hartzeetarako laguntzen deialdien edukiak jasoko ditu. Horiek, dekretuan jasotako berezitasunez gain, 2023-2027 nekazaritza-politika bateratuaren plan estrategikoaren (NPBPE) edukia aintzat hartu beharko dute deitutako esku-hartze bakoitzerako, eta finantzaketa-araubidea eta funtsen jatorria adierazi beharko dituzte. Aurtengo deialdien gutxieneko edukia I. eranskinean dago zehaztuta.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Gauzatzeko eta garatzeko baimena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari ahalmena ematen zaio agindu hau gauzatu eta garatzeko egoki iritzitako xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 9a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Hautatutako Tokiko ekintza-taldeak/ek egin beharreko laguntzen deialdiak dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko araudiaren oinarrizko edukiak bete beharko ditu, eta horien artean, zehatz-mehatz adierazteko asmorik gabe, honako hauek daude:

Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikulua:

Onuradun edo erakunde kolaboratzaile izateko baldintzak.

  1. Onuradun edo erakunde kolaboratzaile izan daitezke dirulaguntza ematea oinarritzen duen egoeran edo deialdi hau arautzen duten oinarrietan xedatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo erakundeak.

  2. Honako egoera hauetako batean dauden pertsona edo erakundeak ezingo dira izan arau honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzaile, nola eta araudiak dirulaguntzaren izaeragatik salbuesten ez badu:

    1. Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izan badira, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    2. Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratu dituztenak, konkurtso-deklarazioa jaso dutenak, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende daudenak edo desgaituta daudenak uztailaren 9ko Konkurtsoari buruzko 22/2003 Legearen arabera (gaur egun, 1/2020 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 5ekoa, Konkurtso Legearen testu bategina onesten duena), konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

    3. Errudun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako kontratu oro suntsitzea eragin izana.

    4. Lege hauetan jasotako kasuren batean sartuta dauden pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

    5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak indarrean dauden xedapenek ezartzen dituztenak ez izatea arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik.

    6. Araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen baten izatea egoitza fiskala.

    7. Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.

    8. Epai irmo bidez zehatuta daudenak, eta beraz, dirulaguntzak lortzeko aukera galdu dutenak, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraikiz.

    9. Ezin izango dira onuradun izan 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako taldeak, baldin eta kideren batek aurreko debekuren bat badu.

    10. Dirulaguntzak jasotzeko galerazpenek honako enpresei ere eragingo diete: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste inguruabar batzuk direla-eta, pentsa badaiteke eraldaketa, bategitea edo ondorengotzaren ondorioz beste enpresa batzuen jarraipena edo deribazioa direla, eta horietan ere pertsona edo inguruabar haiek izan badira.

  3. Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan nahastuta dauden elkarteek ezingo dute eskuratu lege honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzailearen izaera.

    Era berean, ezingo dira onuradun edo erakunde kolaboratzaile izan, baldin eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten bada ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, inskripzioa dagokion erregistroan egin ahal izan arte.

    3 bis. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eskatzaileak merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan sartzen diren subjektu baino ez direnean, ezingo dira onuradun edo erakunde laguntzaile izan lege horretan aurreikusitako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak.

    Kontabilitateko araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateek egiaztatuko dute hori, Lege honen Erregelamenduaren 26. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Kontabilitateko araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateek ordaintzeko legezko ordainketa-epeak betetzen dituztela egiaztatu behar dute, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiri horrek kontuan hartuko du enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea, enpresa hornitzaileak aldez aurretik kobratzeko edozein finantzaketa alde batera utzita.

  4. Artikulu horretako 2. apartatuko b), d), e), f), g), h), i) eta j) letretan eta 3. eta 3 bis apartatuetan jasotzen dituen debekuak automatikoki egiaztatuko dira, eta kasuan-kasuan debekua eragin duten inguruabarrak bere horretan dauden bitartean iraungo dute.

  5. Artikulu honen 2. apartatuaren a) eta h) letretan jasotako debekuak automatikoki egiaztatuko dira. Debekuaren irismena epai edo ebazpen irmoak zehazten duena izango da. Bestela, irismena araudiz zehaztutako prozeduraren bidez ezarriko da, eta ezingo da bost urtetik gorakoa izan debekua ez bada epai irmo baten ondoriozkoa.

  6. Ekainaren 16ko 2/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen testu bateginaren 21. artikuluan, 20.c) artikuluarekin lotuta, ezartzen duenaren arabera zehaztuko da artikulu honetako 2. apartatuko c) letran jasotako debekuaren egiaztapena eta irismena (Lege hori ordezkatu zuen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak, zeinaren bidez 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten baita Espainiako ordenamendu juridikora).

  7. Pertsona edo erakundeek justifikatu ahal izango dute ez daudela onuradun edo erakunde laguntzaile izateko debekuetan sartuta artikulu honen 2. eta 3. apartatuetan adierazitakoetan. Horretarako, lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak erabil ditzakete, estatuko edo autonomia-erkidegoetako administrazio orokorrak teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea arautzen duen erregelamenduzko araudian ezarritakoaren arabera, edo administrazio-ziurtagiria, kasu bakoitzaren arabera; edo, bestela, agintaritza eskudunak ezin badu agiri hori egin, horren ordez administrazio-agintaritza edo notario publiko baten aurrean emandako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da.

    Dirulaguntzen Lege Orokorraren 17.3 artikulua:

    1. Dirulaguntzaren xedearen definizioa.

    2. Onuradunek dirulaguntza jaso ahal izateko bete behar dituzten eskakizunak, eta, hala badagokio, lege honen 11. artikuluaren 2. apartatuan eta 3. apartatuaren bigarren lerrokadan adierazitako erakundeetako kideek bete beharrekoak; deialdiaren laburpena zein aldizkari ofizialetan argitaratuko den, Dirulaguntzen Datu-base Nazionalaren bidez, deialdiaren testua eta argitaratzeko beharrezko informazioa hari aurkeztu ondoren; eta eskaerak aurkezteko modu eta epea.

    3. Lege honen 12. artikuluko 2. apartatuan aipatzen diren pertsona juridikoek zer nolako kaudimena eta eraginkortasuna izan beharko duten.

    4. Dirulaguntza emateko prozedura.

    5. Dirulaguntza emateko irizpide objektiboak eta, hala badagokio, horien haztapena.

    6. Dirulaguntzaren banakako zenbatekoa edo hori zehazteko irizpideak.

    7. Dirulaguntza emateko prozedura agindu, bideratu eta ebazteko organo eskudunak eta ebazpena jakinarazteko epea (agindu honetan ezarritakoarekin bat etorriz).

    8. Hala badagokio, dirulaguntzaren justifikazio egokia egiaztatzeko kontabilitate-liburu eta erregistro berariazkoen zehaztapena.

    9. Eskuratutako laguntza edo dirulaguntza onuraduna edo erakunde kolaboratzailea, hala badagokio, hasieran jarritako helbururako erabiltzen ari dela egiaztatzeko epea eta modua.

    10. Hala badagokio, organo emailearen alde eratu beharrekotzat jotzen diren berme-neurriak, eratze-bideak eta ezerezte-prozedura.

    11. Aldez aurreko ordainketak eta konturako abonuak egiteko aukera, eta, hala badagokio, baita onuradunek eman beharreko bermeen araudia ere.

    12. Zer egoerak ebazpena aldatu ahal izatea ekarriko duen, dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatu direla iritzita.

    1. Bateragarria edo bateraezina izatea helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetatik etorrita ere.

      Laguntza hauek bateragarriak izango dira onuradun berek administrazio publiko honetatik edo beste batzuetatik jasotako beste laguntza batzuekin, horien xedea edozein izanik ere, betiere laguntzen metaketak ez badu gainditzen onuradun bakoitzak hiru ekitalditan jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa, hau da, 200.000 euro. Era berean, bateragarriak izango dira edozein administrazio publikok, sailek, organismok edo erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako «de minimis» laguntzak ez diren beste batzuekin, baldin eta metatzeak jardueraren kostuaren ehuneko ehun gainditzen ez badu eta gainfinantzaketarik eragiten ez badu.

      Kasu horretan, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzari.

    2. Dirulaguntzak emateko ezarritako baldintzen ez-betetzeen mailakatze-irizpideak. Irizpide horiek aplikagarriak izango dira onuradunak azkenean jasoko duen zenbatekoa edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, eta proportzionaltasun-printzipioaren araberakoak izango dira.

      Laguntza edo dirulaguntza ematea eragin zuen jarduera burutuko duen pertsona edo, era berean, ematea bera legitimatzeko egoeran dagoen pertsona izango da laguntza edo dirulaguntzen onuraduna.

      1. Onuradunaren betebeharrak hauek dira:

        1. Jarduera egitea edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egotea.

        2. Dirulaguntza ematen duen erakundearen aurrean egiaztatzea laguntza jasotzeko edo baliatzeko ezarritako betekizun eta baldintza guztiak betetzen dituela eta egin beharreko jarduera egin duela.

        3. Laguntza eman dien erakundearen egiaztatze-jarduketei men egitea. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako laguntzak eta dirulaguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduerei eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arautegi espezifikoan ezarritako jarduerei men egitea.

        4. Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea hasierako laguntza eman duen erakundeari.

        5. Laguntza eman duen erakundeari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein gorabehera objektibo nahiz subjektiboren aldaketak.

          Dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, dirulaguntza-programa kudeatzen duen instantziak automatikoki egiaztatuko du onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, bai eta egiaztapen-prozedura ere, laguntzen edo dirulaguntzen eskatzaileek edo onuradunek horretarako berariazko baimenik eman beharrik gabe.

          1. Onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzea baldintzapean dago; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzearen baldintzapean.

          2. Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

          3. Zernahi administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo xede bererako beste baliabide batzuk eskatzeari eta, kasuan kasu, lortzeari buruzko jakinarazpena, aurreko 2 zenbakiko d) letrak aipatzen duena, itzulketako edo zehapeneko edozein prozeduratan sartuta ez egoteari edo horrelako prozedurak amaituta egoteari buruzko egiaztapena, aurreko 4 zenbakiak aipatzen duena, bai eta pertsona edo erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta ez dagoela edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duen egiaztapena ere, aurreko 5 zenbakian aipatzen dena barne, erantzukizunpeko aitorpen baten bidez egin ahal izango da.

            Dirulaguntzen Lege Orokorraren 29. artikulua. Onuradunek diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.

          1. Lege honen ondorioetarako, onuradun batek azpikontratatu egin duela ulertuko da hirugarren batzuekin hitzartu duenean dirulaguntzaren xede den jarduera guztia edo haren zati bat haiek egitea. Dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo geratzen da.

          2. Onuradunak jarduera, osorik edo zati batean, azpikontratatu ahal izango du, baldin eta dirulaguntza arautzen duen araudiak hala aurreikusten badu. Onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen duen diruz lagundutako jarduerak ez du dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan finkatutako ehunekoa gaindituko. Baldin eta horrelakorik ezarrita ez badago, gehienez diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren ehuneko 50 azpikontratu ahal izango du onuradunak.

            Inola ere ezingo dira dirulaguntzaren kostua handiagotzen duten jarduerak azpikontratatu, jardueraren edukiari balio erantsirik gehitzen ez badiote.

          3. Hirugarrenekin azpikontratatutako jarduerak dirulaguntzaren % 20tik gora hartzen badu eta kopuru hori 60.000 eurotik gorakoa bada, azpikontratazioak betekizun hauek konplitu beharko ditu:

            1. Kontratua idatziz egitea.

            2. Kontratu hori egiteko baimena aurrez ematea dirulaguntza eman duen erakundeak, oinarri arautzaileetan ezarrita dagoen moduan.

          4. Ezingo da kontratua zatikatu haren zenbatekoa murriztu eta aurreko apartatuan zehaztutako baldintzak ez betetzeko.

          5. Kontratistak onuradunaren mende soilik egongo dira, eta hark hartuko du bere gain diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa Administrazioaren aurrean.

          6. Aurreko apartatuan jasotakoa betetzeko, onuradunak izango dira hirugarrenekin itundutako jarduera diruz lagungarria betetzeko mugak betetzearen erantzuleak, hain zuzen dirulaguntzaren araudian ezarritako mugak gastu diruz lagungarrien motari eta zenbatekoari dagokienez, eta kontratistek lege honen 46. artikuluan aurreikusitako lankidetza-betebeharra bete beharko dute, muga horiek errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzea ahalbidetzeko.

          7. Alabaina, onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren gauzatze osoa edo partziala honako hauekin itundu:

            1. Lege honen 13. artikuluan zehaztutako debekuetako bat duten pertsona edo erakundeekin.

            2. Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona edo erakundeekin.

            3. Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

            4. Onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisikoak edo juridikoak, inguruabar hauek gertatzen direnean izan ezik:

              1. Erakunde emailearen berariazko baimena aldez aurretik lortzea.

              2. Diruz laguntzeko zenbatekoa ez izatea lotutako erakundeak izandako gastua baino handiagoa. Kostua egiaztatzeko, pertsona onuradunaren gastuak frogatzeko ezarrita dauden baldintza berberak justifikatu beharko dira.

            5. Deialdi edo programa berean laguntza eskatu duten baina betekizunak ez betetzeagatik edo behar den balorazioa ez lortzeagatik laguntzarik gabe geratu diren pertsonak edo erakundeak.

              Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.2 artikulua.

              Dirulaguntzak arautzen dituzten oinarrietan berariaz aurkakoa xedatu ezean, egindako gastutzat joko da dirulaguntza arautzen duen araudiak zehazten duen justifikazio-aldia amaitu aurretik eraginkorki ordaindutakoa.

              Dirulaguntzaren onuraduna enpresa bat denean, merkataritza-jardueretan egin dituen gastu diruz lagungarriak aplikatzekoa zaion araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa epeetan ordainduak izan beharko dira edo, halakorik ezean, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.

              Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.3 artikulua:

              Eskatzailea erakunde pribatu bat bada, eskatzaileak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez (haien kontzeptuak elkarren artean alderatzeko modukoak izanik), obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada izan ezik. Aurkeztutako eskaintzetatik bat hautatzeko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikoki abantailatsuena ez hautatzearen arrazoia.

              (Ikus .PDF)

              (Ikus .PDF)