Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Inglés» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2379
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/04
  • Argitaratze-data: 2023/05/19

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren zuzendariak hasarazi duen espedientea aztertu da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 2023-2024 ikasturterako unitate berri bat baimentzeko dena.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Ondoren zehazten den Ikastetxe Pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan unitate berri bat zabaltzeko baimena ematea, 2023-2024 ikasturtetik aurrera.

Kode-zenbakiak: 012550 (EAE) eta 20004253 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Inglés».

Titularra: «The English School Sociedad Cooperativa».

Helbidea: José Elósegi alkatearen hiribidea, 64.

Udalerria: Donostia / San Sebastián.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan unitate bat gehitzea, 2023-2024 ikasturtetik aurrera.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, honelako edukierakoak:

Unitate bat 1-2 urte bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

Unitate bat 2-3 urte bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 8 unitate, 190 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate, 150 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: gela ireki 1.

Bigarrena. Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

Hirugarrena. Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena. Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

Bosgarrena. Baimendutako irakaskuntzen aldaketa ofizioz inskribatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroan, dagozkion erregistro-inskripzio osagarrien bidez.

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik