Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko maiatzaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxon (Bizkaia) dagoen «Ibaiondo» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 2866
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/30
- Argitaratze-data: 2023/06/16
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
«Ibaiondo» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretua (azaroaren 18ko BOE), Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; irailaren 21eko 244/2010 Dekretua (abenduaren 15eko EHAA), Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode zenbakia: 48005202 eta 014747.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Ibaiondo».
Titularra: Centro de Formación Profesional Academia Ibaiondo, S.L.
Helbidea: Villa de Plentzia, 28.
Udalerria: Getxo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
«Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
Administrazio kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.