Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 2koa, Hezkuntza sailburuarena. Honen bidez, dirulaguntzetarako deialdia egiten zaie Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasten dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, 2023-2024 ikasturtean irakasleak prestatzeko jarduerak egin ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2401
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/02
  • Argitaratze-data: 2023/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari esleitzen dizkion egitekoen artean daude Lanbide Heziketako irakasleentzako etengabeko prestakuntza planak diseinatzea, aplikatzea eta egitea, bai eta plana eguneratu eta espezializatzea ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legeak 31. artikuluan ezartzen du lanbide-heziketan berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzeko, ezinbestekoa izango dela irakasleak prestatzea, ikasgela barruan lantzeko metodologia aktibo berriak ikasi eta gara ditzaten eta eduki profesional espezifikoak berengana ditzaten. Hori guztia irakasle horiek inguru konplexuetan konpetentziak hobetu ditzaten bideratzen da. Aurreko paragrafoan adierazitakoa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak irakasleentzako prestakuntza-programak eratuko ditu, eta, horietan, aurreko paragrafoan zehaztutako arloei emango zaie lehentasuna, baina baita teknologikoki oso aurreratuak diren inguruneetan aurrera egin ahal izateko ekintzak sustatzeari ere.

Lanbide-heziketako irakasleen etengabeko prestakuntza-planek prestakuntza-proposamenak izan behar dituzte eta prestakuntza hori ahalbidetzeko beharrezko bideak ireki. Ikastetxeari lotutako irakasleen prestakuntza-beharretatik abiatu behar dira Plan horiek, ikastetxeko plan estrategikoaren helburuak eta lehentasunezko jarduerak kontuan izanda. Irakasleen partaidetzarekin egindako beharren hautemate sistematizatuak ikastetxeko Prestakuntza Planean heldu beharreko prestakuntza-jarduerak identifikatzen ditu. Hortik ondorioztatuko dira dirulaguntzen deialdi honetan zuzkidura ekonomikoa eskatutako prestakuntza-jarduerak eta ikastetxeak 2023-2024 ikasturterako egingo dituen urteko planifikazioan egon behar dira.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, 2022ko azaroaren 7an onetsi zuen Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana. Plana benetan heda dadin bultzatzeko, hau da, Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren eraldaketak gidatzeko tresna izateko, itunpeko ikastetxe pribatuei dei egin die sailburuordetzak, euren irakasleen bitartez ikastetxearen konpetentziak indartuko dituzten jarduera eta proiektuetan parte hartzeko eta teknologia aurreratuko inguruneei erantzuteko. Lanbide Heziketako VI. Euskal Planak giza garapen jasangarriaren, pertsonen talentuaren sustapenaren eta ikaskuntza-eredu aurreratuen aldeko apustua egin du, ingurune produktibo, teknologiko eta digital berri baten erronkei erantzuteko. Era berean, EAEko LHren rola finkatu du, eraldaketa- eta berrikuntza-eragile bihurtu baitu, funtsezkoa delako pertsonen enplegagarritasuna nahiz EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta garapen jasangarria sustatzeko.

Ildo horretatik, Lanbide Heziketako VI. Euskal Planak hainbat helburu eta jarduera-ildo nagusi ezartzen ditu esparru estrategiko hauen barruan: Teknologia, digitalizazioa eta sistema adimendunak; Berrikuntza estrategikoa eta eraldaketa disruptiboa; Adimenaren kudeaketa 5.0 Lanbide Heziketako ikastetxeetan; Bioteknologia, birsorkuntza eta ongizatea; Giza garapena; LHko Ikastetxe 5.0-ak.

Gauzak horrela, lanbide heziketako ikastetxeetako pertsonen gaikuntzarako prestakuntza aurreratua, modernoa, disruptiboa, zehatza eta pertsonalizatua behar da, pertsona horien gaitasun teknikoak eta trebezia pedagogikoak maila gorenean mantenduko direla bermatzeko, eta 4.0 eta 5.0 industriaren eta garapen teknologiko berrien munduan sor daitezkeen beharretarako erantzun azkar eta malguak garatzeko gai izan behar dira nahitaez.

Jarduera-esparru horretan, 2023-2024 ikasturterako digitalizazioaren eta jasangarritasunaren esparruetara bideratutako prestakuntza-jarduerak sustatuko dira bereziki. Era berean, lanbide-espezializazioko programak ematean honako hauek ere sustatuko dira: lanbide-orientazioa, prestakuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan metodologia aktibo-kolaboratzaileak ezartzea, STEAM kultura, prozesu horietan teknologia aurreratuak eta edozein espezialitatetako irakasleen ekintzailetza-kultura indartuko duten jarduerak erabiltzea, gaitasun sortzailea, berrikuntza eta pentsamendu eraikitzailea ere bai. Era berean, lehentasuna izango dute genero-ikuspegia txertatzeko jarduerek nahiz hizkuntza-normalizazioari laguntzen diotenek, euskararen erabilera sustatuz eta bultzatuz.

Horregatik guztiagatik, hau

Agindu honen xedea da dirulaguntzak ematea norgehiagoka bidez 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, ziklo horiek ematen dituzten irakasleek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Agindu honen xede diren jardueren dirulaguntzarako 290.000,00 euro bideratuko dira.

  1. Deialdi honen barruko prestakuntza-jarduerak ikastetxe bakoitzeko prestakuntza-planean hautemandako beharren araberakoak izango dira, eta ikastetxearen lehentasunezko helburu eta jarduerei lotuta egongo dira.

  2. Ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzak aukeratuko du ikastetxeko prestakuntza-planaren barruko zer jarduera aurkeztuko dituen deialdi honen bitartez finantzatzeko.

  1. Ikastetxe bakoitzeko Lanbide Heziketako irakasleen lana hobetzen eta horiek alde profesionaletik garatzen lagunduko dute prestakuntza-jarduerek, eta ikastetxe bakoitzak 2023-2024 ikasturtean eskaintzen duen prestakuntzarekin lotuta egongo dira.

  2. Prestakuntza-jardueretan parte hartzen dutenak irakasle izango dira diruz lagundutako ikastetxean. Era berean, baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikastetxeek prestakuntza-jarduera partekatuak (ikastetxe-artekoak) egin ahal izango dituzte:

    1. Lurralde historiko bereko ikastetxeak izatea.

    2. Lanbide-familia bereko prestakuntza-zikloetako ikastetxeak izatea.

    3. Ikastetxeek proposatutako prestakuntza-jarduerak zeharkakoak izatea.

  3. Partekatutako prestakuntza-jardueretarako (ikastetxe-artekoak) eskariaren ikastetxe titularra izango da prestakuntza-jarduera horiek egin eta justifikatzearen arduradun bakarra.

  4. Prestakuntza-jardueretan gutxienez 8 pertsonak hartu behar dute parte, oro har. Ikastetxe batean kopuru horretara iristen ez badira, ikastetxe-arteko jarduera moduan aurkeztu beharko da.

    Salbuespenez, lurralde historikoko 2 ikastetxetan bakarrik ezarritako prestakuntza-ziklo bati dagokion jarduera bada edo EAEn ezarri berria bada eta hau bada ematen duen lehenengo edo bigarren urtea, gutxienez 4 irakaslerekin hautatu ahal izango dira jarduerak.

  5. Prestakuntza-jarduera bakoitza gutxienez 10 ordukoa izango da, eta gehienez 35ekoa. Prestakuntzako orduak online egin daitezke (sinkronoa eta/edo asinkronoa) edo presentzialak izan daitezke:

    Ordu sinkronoetan prestakuntza ematen duena eta hartzen ari dena une berean ari dira lanean eta presentziala edo online emandakoa izan daiteke. Hau da, irakasleak eta ikasleek denbora errealean dabiltza elkarreragiten, norabide bikoa da elkarreragin hori eta materiala eta dokumentuak partekatzeko aukera dute.

    Ordu asinkronoetan ikastaroa ematen ari denaren eta ikastaroko partaidearen arteko elkarreragina gune eta une desberdinetan gertatzen da.

  6. Nahitaezkoa da prestakuntza-jarduerek dirulaguntzarik jaso ez izana deialdiaren aurreko ondoz ondoko bi ikasturteetan, ikastetxe berean eta titulu berarekin edo eduki berekin. Ez da ulertuko titulu bera dutenik urte anitzeko (gehienez 3 urteko) prestakuntza-jarduera bateko mailek, ondoz ondoko zenbait ikasturtetan egiten badira.

    Aurreikuspen hau ez zaie ezartzen dirulaguntza eman ondoren uko egin dioten ikastetxeei.

  7. Ikastetxeko antolakuntza-autonomiaren baitan, irakasleen prestakuntza-jardueren ordutegiak ez du oztopatuko irakasle partaideen irakats-ordutegia.

  1. Ikastetxe bakoitzak eskari bakarra aurkeztuko du, eta hor ordenatu beharko ditu prestakuntza-jarduerak lehentasun-ordenaren arabera.

  2. Baldin eta 15.4 artikuluaren arabera onartutako prestakuntza-jarduerei emandako kopuru osoak eskura dagoen kreditua gainditzen badu, ikastetxe bakoitzean gehieneko jarduera kopuru bat lagunduko da diruz, ematen duen prestakuntza-ziklo kopuruaren arabera. Gehieneko hori tarte hauetan finkatuaren arabera zehaztuko da:

    11 prestakuntza-jarduera baino gutxiago ....... 8 prestakuntza-jarduera.

    11 eta 15 prestakuntza-jarduera artean ....... 10 prestakuntza-jarduera.

    16 eta 20 prestakuntza-jarduera artean ....... 12 prestakuntza-jarduera.

    20 prestakuntza-jarduera baino gehiago ...... 14 prestakuntza-jarduera.

  3. Jarduera bat bererako bi talde eratzen direnean, bi prestakuntza-jarduera balira bezala hartuko dira.

  4. Emandako jardueren gehieneko muga kalkulatzeko, ez dira kontuan izango ikastetxe-arteko jarduerak.

Ikastetxeko irakasleei prestakuntza-jarduerak emango dizkietenak ikastetxeaz kanpokoak izango dira, dagokien gaian adituak. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluaren arabera, onuradunak kontratatu ahal izango du diruz lagundutako jardueraren zenbateko osora arte, artikulu horretan ezarritako baldintzetan.

  1. Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzeko baimen ofiziala duten EAEko itunpeko ikastetxe pribatu guztiak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatua betetzen badute.

  2. Ikastetxe onuradunek egunean egon beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateari dagokionez, eta dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrei dagokienez. Baldintza horiek eskatzen dira bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira ordainketak egiten direnean.

    Organo kudeatzaileak modu automatikoan eta behar beste aldiz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela, eta, horretarako, ez du ikastetxe eskatzaileen baimenik beharko, bat etorriz, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin.

    Zentro onuradunak berariaz egin diezaioke uko baimen horri. Kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Errege Dekretu horren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartu zen.

  3. Ikastetxe eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte deialdi honetan parte hartzeko:

    Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea galarazten dion zehapen penal edo administratiborik.

    Ez egotea ezgaituta arlo penal edo administratiboan, sexu-bereizkeriagatik (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).

    Derrigortasun-kasuetan, berdintasun-plan bat indarrean izatea eta/edo sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzea, indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzetan.

    Diruz lagunduko den jarduerak ezin izango du sexuan oinarritutako bereizkeriarik eragin.

  4. Aurreko apartatuetan adierazitako baldintzez gain, eskarian gehitutako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez ziurtatuko du ikastetxeak honako hau:

    Ez du xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jaso, administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.

    Ezagutzen ditu Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko baimenduta dauden ikastetxeetan atzerriko hizkuntza indartzeko dirulaguntzen deialdiaren baldintzak.

    Konpromisoa hartzen du Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari jakinarazteko dirulaguntza emateko eskatzen eta kontuan hartzen diren baldintzei eragiten dien aldaketa oro, baita edozein administrazioren edo erakunde publiko zein pribaturen eskutik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak jaso izanaren berri emateko ere.

    Konpromisoa hartzen du bertaratzearen kontrola egiteko erabilitako dokumentu guztiak ikastetxean 5 urtez gordetzeko eta mantentzeko, eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren edo zuzendaritza horren bidez eska ditzaketen organoen esku jartzeko, aginduaren 20. artikuluko 6. betebeharrak arautzen duenaren arabera.

    Ordainduta ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

    Ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan zehaztutako egoeretako batean.

    Indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen ditu.

    Eskabide honetan eta honi gehitutako dokumentuetan adierazitako datu guztiak egiazkoak dira.

  1. Soil-soilik gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

    Ikastetxe eskatzailekoak ez diren eta zuzenean inplikatutako langileen gastuak, ezinbestekoak badira prestakuntzako pertsona adituen dirulaguntza lortu den jarduera garatzeko.

    Prestakuntza-jardueren garapenaren ondoriozko ezinbesteko materialak erostea.

  2. Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:

    Ekipamenduen inbertsioa edo amortizazioa.

    Prestakuntza jasotzen duten irakasleen joan-etorriak.

    Ikastetxearen funtzionamendu-gastu arrunta.

    Lokalen kudeaketa- edo alokairu-gastuak.

    Gauzatzearen ondoriozkoak diren beste batzuk: matrikulak ordaintzea, prestakuntzan aditu direnen egonaldiak...

Gehienez 110,00 euro emango da emandako ordu bakoitzeko.

Agindu honetan araututako dirulaguntzak ematea bateraezina izango da erakunde publiko edo pribatuen beste edozein dirulaguntzarekin, baldin eta xede bera badute; zehazki, hobekuntza-planei, curriculumari eta oinarrizko gaitasunen garapenari zuzenean lotutako prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza-berriztapenerako proiektuak aurkezteko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak kudeatutako deialdiaren bidez diruz lagundutako jarduerak ezingo dira diruz lagundu.

  1. Erakunde interesdunek baliabide elektronikoak erabiliko dituzte, eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko:

    Eskabideak izapidetzeko zehaztapenak eta ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/servicios/0052011

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartuta dauden identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Eskabidearen osteko izapideak helbide honetan egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Halaber, eskabidea ordezkari baten bitartez izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan:

    https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentuak. Aukeratutako hizkuntza erabiliko da prozedura osoan.

  2. Ikastetxe eskatzaileak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. A inprimakia: dirulaguntza eskatzen den prestakuntza-jardueren zerrenda duen eskabidea, oinarrizko informazioarekin.

    2. Ikastetxearen Prestakuntza Plana.

    3. A1 eranskina: «Prestakuntza-jardueraren fitxaren» eranskina, proposatutako jarduera bakoitzeko.

    4. A2 eranskina: Ikastetxearen prestakuntza-planarekin batera, A2 eranskina entregatzeko hautua eginez gero, balorazio-irizpideen arabera puntuatua izan ahal izateko.

    5. A3 eranskina: «Klaustroaren akta» daukan eranskina; bertan, berariaz jasoko da klaustroak prestakuntza-jardueren berri baduela, eta bere gain hartzen dituela jarduera horiek parte-hartzaileengan izan ditzakeen ondorio pertsonalak eta ikastetxearen barne-antolamenduan izan ditzakeenak. Ikastetxe-arteko prestakuntzaren kasuan, ikastetxe bakoitzeko inprimakia aurkeztu beharko da.

    6. A4 eranskina: «Ordezkaritza ematen duen» eranskina, ikastetxe-arteko prestakuntza-jardueretan.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskabideak eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, erakunde interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean akatsa zuzen dezala edo beharrezko dokumentuak aurkez ditzala. Hala egingo ez balu, eskabideari uko diola ulertuko da, ebazpena eman ondoren. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatuaren arabera.

Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza izango da agindu honetan araututako laguntzen organo kudeatzailea.

Jardueren balorazioa, 14. artikuluan xedatutako irizpideen arabera, honako hauek kide izango dituen batzorde batek egingo du:

  1. Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria, Rikardo Lamadrid Intxaurraga; lehendakaria izango da.

  2. Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat.

    Araba: Mikel Imaz Gorrotxategi.

    Bizkaia: Ińigo Artetxe Arrieta.

    Gipuzkoa: Edurne Ozaeta Usarralde.

  3. Miriam Lasagabaster Herrarte, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzako teknikaria; idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza eta botoa izango ditu.

  1. Prestakuntza-jarduerak banan-banan baloratuko dira, deialdi honetako eskakizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, eta irizpide hauek kontuan hartuta:

    1. Alderdi orokorrak (gehienez 2 puntu).

      1. Justifikazioa eta xedeak: ikastetxearen Prestakuntza Planaren arabera zehatz justifikatzen badira prestakuntza-planaren xedeak: (0,4 puntu).

      2. Helburuak: gaitasunen garapen bezala zehaztu badira helburuak eta aurreko puntuan adierazitako xedeentzako egokiak badira: (0,3 puntu).

      3. Edukiak eta jarduerak: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko xedeak eta formak zehatz eta koherentziaz zerrendatzen badira jarduerako helburuekiko: (0,3 puntu).

      4. Prestakuntza-ekintzaren ebaluazioa: ebaluazio-tresnak adierazten badira (lanak, kontrolak, inkestak...): (0,5 puntu). Ebaluazio-irizpideak azaltzen badira: (0,5 puntu).

    2. Ikastetxearen Prestakuntza Plana. (gehienez 3 puntu).

      Irakasleek epe ertainean dituzten prestakuntza-beharrak finkatuko ditu Prestakuntza Planak, ikastetxearen helburuen arabera ordenatuta, eta urteko plangintzan egon beharko da.

      1. Prestakuntza Planak bi urteko iraupena badu (2022-2024 edo 2023-2025): (1 puntu).

      2. Berariazko Prestakuntza Planak ikastetxean izango duen gauzatzea eta eragina ebaluatzeko zein tresna eta irizpide erabiliko diren zehazten badu. (1 puntu).

      3. Prestakuntza Planak hasierako prestakuntza-ekintzak baditu, bitarteko edo ordezko irakasleentzat, bereizita: (1 puntu).

    3. Lehentasunezko jarduerak (gehienez 4 puntu).

      1. Prestakuntza eta ikaskuntza-prozesuetan teknologia aurreratuak erabiltzearekin zerikusia duten jarduerak. Jarduera horiek honako hauei buruzkoak izango dira: fabrikazio aurreratua, sistema adimendunak, zibersegurtasuna, robotika autonomoa, konektagarritasuna, digitalizazioa, errealitate birtuala, areagotutako errealitatea, adimen artifiziala, datuen analisia eta jasangarritasunari buruz (eraginkortasun energetikoa, garapen-jasangarriaren helburuak, 4.0 osasuna, Biozientziak eta Bioteknologiak): 3 puntu.

      2. Lanbide-orientazioarekin lotutako jarduerak: 1 puntu.

      3. Prestakuntza eta ikaskuntzaren arloan elkarlanean aritzeko metodologia aktiboekin zerikusia duten jarduerak: 1 puntu.

      4. Lanbide Heziketako maila desberdinetan Steam kulturarekin lotutako jarduerak: 1 puntu.

      5. Irakasleen sortzeko gaitasuna, gaitasun berritzailea eta pentsatzekoa indartzeko jarduerak: 1 puntu.

      6. Irakaskuntzan genero-ikuspegia sartzeko, gizon eta emakumeen berdintasuna sustatzeko eta/edo genero-indarkeria desagerrarazteko jarduerak: 1 puntu.

    4. Honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada (gehienez 2 puntu):

      1. Eskola-arteko prestakuntza-jarduerak: 1 puntu.

      2. Ziklo ezarri berriak (zikloa ematen den lehenengo edo bigarren urtea): 1 puntu.

      3. Ziklo singularra (gehienez lurralde historiko bateko bi zentrotan ezarritako zikloa): 1 puntu.

    5. Euskaraz ematekoak diren prestakuntza-jarduerak (2 puntu).

    6. Aurrekontua: Aurkeztutako aurrekontuaren egokitasuna, orduko eta plazako kostu unitarioari dagokionez. Kostu handiagoarekin, puntuazio txikiagoa (gehienez 2 puntu).

  2. Eskatutako prestakuntza-jarduerak baloratutakoan, ordenatu egingo dira, kontuan hartuta zenbat puntu lortzen dituzten guztira 1. puntuko baremoaren arabera.

    Emandako puntuazioan berdinketa egonez gero, lehentasun hau emango da:

    Hasteko, artikulu honetako 1.c) apartatuan puntuaziorik altuena lortu duten jarduerak;

    Bigarrenik, euskaraz egingo diren jarduerak (1.e).);

    Eta hirugarrenik, eskola arteko jarduerak, eskolakoekin alderatuta (1.d)).

  3. Puntuaziorik onena lortu duten prestakuntza-jarduerei soilik emango zaie dirulaguntza, deialdi honetara bideratutako aurrekontu-kredituak agortu arte.

  4. Gutxienez honako puntu kopurua lortzen duten prestakuntza-jarduerek bakarrik jaso dezakete laguntza: 6 puntu.

  1. Balorazio-batzordeak, aurkeztutako eskabideak ebaluatutakoan, ebazpenaren behin-behineko proposamena egingo du, behar bezala arrazoitua. Proposamen hori agindu honen 11. artikuluan ezarritako baliabide elektronikoez jakinaraziko zaie eskatzaileei, eta 10 egun naturaleko epea emango zaie, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko edo, baldin eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa eskatutakoa baino txikiagoa bada, eskabidea berriro egin ahal izateko, hain zuzen ere konpromisoak eta baldintzak eman daitekeen dirulaguntzara egokitzeko. Hamar egun naturaleko epea igarotzen bada jakinarazpenaren edukira sartu gabe, jakinarazpena baztertutzat joko da, eta, prozedurari jarraikiz, izapidea gauzatutzat joko da, salbu eta, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, horra sartzea teknikoki edo materialki ezinezkoa dela egiaztatzen bada.

  2. Nolanahi ere, eskabideak berriro egitean, dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua ez ezik, ezarritako balorazio-irizpideak ere bete beharko dituzte.

  3. Aurkeztutako alegazioak eta eskariak birformulatzeko proposamenak aztertu ondoren, balorazio-batzordeak ebazpenaren behin betiko proposamena egingo du, Lanbide Heziketako sailburuordea izango da emakida ebatziko duena, edo dagokionean, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ukatzeko edo ez onartzeko arrazoiak azalduko dituena, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaritzak igorritako proposamena gogoan izanda.

  4. Ebazpena jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da.

    https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

    https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

    Ebazpena argitaratzeko gehieneko epea sei hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Argitaratzeaz gain, organo kudeatzaileak erakunde interesdunei jakinarazpen-abisuak bidaliko dizkie, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek inoiz ez dira jakinarazpentzat hartuko.

  5. Epea amaitu eta erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

  6. Prozeduraren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza sailburuaren aurrean. Egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete epea dago aurkezteko.

  1. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: lehenengoa, emandako laguntza osoaren % 35, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Gainerako % 65a, berriz, justifikazioa 21. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

    Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostu osoa. Hala eginez gero, gehiegizko hori ez dela bateragarria adieraziko da, eta dagokion zenbatekoan eman beharrekora mugatuko da guztizkoa.

  2. Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du erakunde onuradunak.

    Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskuragarri jarritako hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, helbide honetan:

    https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Dena dela, dirulaguntza eman zireneko baldintzak aldatu egin direla esango da, prestakuntza-jardueretara azkenean doan kide kopurua hasierako eskabidean adierazitako partaideen % 60ra iristen ez bada.

    Horren ondorioz, ebazpena aldatu egingo da, betiere 4.4 artikuluak finkatutako 8 partaideko gutxieneko kopurua mantentzen bada, artikulu horretan jasotzen diren salbuespenekin.

    Ehuneko hori ezarritako zenbaki hamartar bat emanez gero, behera biribilduko da.

  2. Edozein arrazoi dela medio ikasturtearen iraupena laburtzen bada, dirulaguntzaren zenbatekoa orduko eta plazako kostuaren proportzioan jaitsiko da. Betiere, ematen den ordu bakoitzagatik gehienez 110 euro ordainduko dira.

  3. Aurrekoa ezertan galarazi gabe, dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzeak, eta, hala egokituz gero, helburu bererako edozein diru-sarrera edo baliabide lortzeak, berekin ekarri ahal izango du ebazpena aldatzea, betiere haren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

  4. Ondorio horietarako, Lanbide Heziketako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren kopurua doitu egingo da, edo, hala egokituz gero, jasotako gehiegizko diru-kopurua itzultzeko aginduko da.

    19 artikulua. Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

  1. Dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala egokituz gero, jasotako zenbatekoa gehi dagokion interesa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaio hauetako bat gertatuz gero:

    1. Ikastetxe onuradunak aurkeztutako azken memoriatik ondorioztatzea jarduerak ez dituela lortu diruz lagundutako proiektuan aintzat hartutako gutxieneko helburua, 15.1 artikulua oinarri hartuta.

    2. Agindu honetan eta hura garatzen duten ebazpenetan xedatutako edozein betebehar edo baldintza ez betetzea.

    3. Ez betetzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen konturako dirulaguntzen onuradunen edozein betebehar. Betebehar horiek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan daude jasota edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan.

    4. Aldi berean erakunde publiko edo pribatuen beste edozein dirulaguntza jaso izana.

  2. Jasotako zenbatekoak itzultzeko eta berandutze-interesa eskatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Errege Dekretu Legegileak onartutako testu bategina), abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun diren ikastetxeek honako betebehar hauek dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, erakunde onuradunek, esleitzeko erabakia jakinarazi eta hurrengo hamabost egun naturaleko epean berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.

  2. Diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak ikastetxearen 2023-2024 ikasturterako urteko planean sartzea; jarduera horiek ikastetxeak urte horretarako izango duen prestakuntza-planaren barruan ere egongo dira.

  3. konpromisoa hartzea dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzetan egondako aldaketak Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaritzari jakinarazteko, eta, hala badagokio, helburu bererako edozein diru-sarrera edo baliabideak lortu izana; horrek berarekin ekarri ahal izango du ebazpena aldatzea, betiere haren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

  4. Prestakuntza-jardueraren emaitzak aktan erregistratzea (D3 eranskina). Azken akta itxia izango da, eta gerora ezin izango zaio ezer aldatu, errakuntzak edo aipatu gabeak izan ezik; edonola ere, aldaketak ondo justifikatu beharko dira dokumentu bidez. Prestakuntza-jarduera bakoitzeko amaierako akta bakarra aurkeztuko da, eta artikulu honetako 5. puntuan adierazitako dokumentuetan oinarrituko da.

    Amaierako aktan (D3 eranskina) egongo dira A1 eranskinean sartutako partaide guztiak, dagokien parte-hartze ehunekoarekin.

  5. Prestakuntza-saioetara joango diren pertsonen asistentzia-kontrola egitea, honela:

    1. Ordu presentzial sinkronoak: sinaduren kontrol-orrien bidez (D4 eranskina).

    2. Ordu ez presentzial sinkronoak (online): hiru ebidentzia mota hauetako denak eta bakoitza jaso beharko dira:

      1. Prestakuntza-saio bakoitzaren pantaila-argazkia, parte-hartzaileak bertaratu direla adierazten duena.

      2. Klase-emailearen adierazpena (D6 eranskina) saio ez-presentzialen plangintza eta pertsona bakoitzak saio bakoitzean duen asistentzia (bai ala ez) adieraziz.

      3. Eta erabilitako plataformak sortuz gero, plataformaren konexioen erregistroa pertsonak, datak eta konexio-denborak identifikatuta.

    3. Ordu asinkronoak: prestatzaileak zinpeko adierazpena egin beharko du (D5 eranskina).

  6. Bertaratzearen kontrola egiteko erabilitako dokumentu guztiak ikastetxean 5 urtez gordetzea eta mantentzea, eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren edo zuzendaritza horren bidez eska ditzaketen organoen esku jartzea.

  7. Prestakuntza-jarduera bakoitzerako koordinatzaile bat izendatzea. Pertsona hori izango da ikastaroa kudeatzearen arduraduna, eta honako hauek egin beharko ditu, besteak beste:

    1. Artikulu honetan adierazitako asistentzia-kontrolerako erabilitako erregistroak jaso.

    2. Amaierako akta egin (D3 eranskina).

    3. Amaierako memoria egin (D2 eranskina), hasierako aurreikuspenekin alderatuta egin diren aldaketa guztiak sartu.

  8. Emandako dirulaguntza justifikatzea 21. artikuluan jasotakoaren arabera.

  9. Dirulaguntza, eman den xederako erabiltzea.

  10. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluko gainerako betebehar guztiak betetzea; zehazki, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ematea haiek eskatzen duten edozein informazio, laguntzen xedea fiskalizatu ahal izan dezaten.

  11. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

  12. Diruz lagundutako jardueren finantzaketaren izaera publikoari publikotasun egokia ematea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 19.4 artikuluan xedatuaren arabera.

  1. Ikastetxe onuradunek diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak amaitzen ari diren heinean eta, dena dela, 2024ko uztailaren 15a baino lehenago, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte https://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidean:

    1. Diruz lagundutako jarduera guztien memoria ekonomikoa (D1 eranskina). Memoria ekonomiko horretan egongo dira, jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua honako hauek adierazita: hartzekoduna eta kontzeptua, zenbatekoa, jaulkipen-eguna eta ordainketa-eguna, aurrekontuarekiko desbideratzeak, eta diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jasotako beste zenbait diru-sarreraren xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria. A inprimakian eskatu eta onartutakoen erabat bat ez datozen gastuak egonez gero, ebaluazioaren azken memorian justifikatu beharko dira horren zergatiak eta prestakuntza-jardueraren garapen onerako beharrezkoak zirela ere bai (D2 eranskina).

    2. Hartu-agirien, fakturen eta, legez onartuta egonda, emandako dirulaguntzari egotz dakiokeen beste edozein gastu-frogagiriren kopiak.

    3. Prestakuntza-ekintza bakoitzaren amaierako akta (D3 eranskina) behar bezala beteta eta ikastetxeko zuzendariaren sinadurarekin.

    4. Amaierako ebaluazio-memoria: prestakuntza-ekintza bakoitzaren garapena eta hartan lortutako emaitzak jasoko ditu, kuantitatiboki eta aurreikusitako helburuekin alderatuta (D2 eranskina).

  1. Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak jarraipena egingo die diruz lagundutako heziketa-jarduerei, Hezkuntzako Ikuskaritzaren bidez, haiek ongi egiten direla bermatzeko.

  2. Baldin eta, ikasturtean zehar, gorabehera garrantzitsuren bat gertatzen bada diruz lagundutako prestakuntza-jardueren garapenean, Agindu honen betearazpen egokiaren aurkia, dagokion ikuskaritzako lurralde-ordezkaritzak egoki irizten dion txostena bidaliko dio Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari, honek dagozkion neurriak har ditzan.

Kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzako Lanbide Heziketako lurralde-unitateak, ikastetxeek bidalitako amaierako memoria eta bere ustez eskatu behar duen beste edozein datu edo txosten oinarri hartuta, honako dokumentu hauek bidaliko dizkio ikasturtea amaitutakoan Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari.

Ikastetxeen zerrenda. Bertan, onartutako jardueretan aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren adieraziko da, eta, gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.

Prestakuntza-jarduera bakoitzean parte hartzen dutenen amaierako zerrenda. Hartan, pertsona bakoitzak guztira egindako ordu-kopurua adieraziko da, bai eta kopuru hori zer bertaratze-ehuneko den prestakuntza-ekintzan aurreikusitako ordu guztiak kontuan hartuta. Gainera, prestakuntza-jarduera nork koordinatu duen adieraziko da.

  1. Irakasleek prestakuntza-jarduera bakoitzean izandako parte-hartzea, ontzat eman bada amaierako ebaluazio-memoriaren arabera, ofizioz erregistratuko da Hezkuntza Sailak irakasleen berritze- eta prestatze-jarduerez daukan datu-basean, betiere 22. artikuluan aipatutako parte-hartzaile zerrendaren arabera.

  2. Prestakuntza-jarduera gaindituta erregistratuko da, irakasleen partaidetzaren ziurtagiria egiteko, partaide bakoitza prestakuntza-ekintzen % 80 baino gehiagora joan bada.

    Gainera, prestakuntza-ekintza horrek ordu asinkronoak baditu, lan pertsonal hori behar bezala egin izana ziurtatu beharko da.

  1. artikuluan ezartzen den dokumentuen bidez ziurtatuko dute hori guztia.

  1. Hezkuntza Sailak irakasleen berritze- eta prestatze-jarduerez daukan datu-basea kontsultatu ahal izango dute interesdunek, indarrean dagoen legediaren arabera, eta bertatik Berritu eta Prestatzeko Jardueren Ziurtagiria lortu ahal izango dute.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta «erakunde laguntzaileentzako eta lanbide heziketako ikastetxeentzako laguntzak ea dirulaguntzak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: laguntza ekonomikoen eskabideak izapidetzea, parte-hartzaileak eta/edo interesdunak identifikatuta. Erakunde laguntzaileetarako dirulaguntzak.

Legitimazioa:

  1. Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

  2. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

  3. 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

    Hartzaileak:

  1. Autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.

  2. Ekonomia eta Ogasun Saila.

    Eskubideak: eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehea duzu gure web-orrian.

    Araudia:

  1. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.

  2. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honek aurreikusten ez duen guztirako aplikatuko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta laguntza eta dirulaguntza publikoen gaineko arauak.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari, bi hilabeteko epean. Bi epeok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

    Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 2a.

    Hezkuntzako sailburua,

    JOKIN BILDARRATZ SORRON.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik