Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023. urtean egiten diren edo hasten diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan, dirulaguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2603
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/24
  • Argitaratze-data: 2023/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik 2023. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuan nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eta emakumezkoen liga nazionaletan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duen 2023ko maiatzaren 11ko Agindua.

Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 10. artikuluak alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko, eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Balorazio Batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna)

Jorge Abaitua Amezaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 24a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.