Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kontseiluburua eta kontseiluburuordea izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2501
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/18
  • Argitaratze-data: 2023/05/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez, «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorrizko Deituraren Arautegia aldatu eta haren testu bategina onartu zen. Bada, agindu horrek 32.1 artikuluan honako hau ezartzen du: «Kontseiluburua hautatzeko gehiengo kualifikatua behar da: Osoko Bilkurako kide hautetsien bi herenak. Hauetako bat zein beste pertsona bat hauta daiteke kargurako. Osoko Bilkurak hautespenaren berri emango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari, sailburuak izenda dezan».

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak kontseiluburua eta kontseiluburuordea aukeratu ditu, Kontseilua berritzeko egindako hauteskunde-prozesuaren ondoren, «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deia egiten duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 27ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz.

Kontseiluak 2023ko maiatzaren 17an egindako jakinarazpena jaso da, botoak jasotzen dituena, eta horrekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kontseiluburu eta kontseiluburuorde izendatzea honako pertsona hauek:

Kontseiluburua: Garikoitz Ríos Urbaneta jauna.

Kontseiluburuordea: Maider Zalduondo Uriarte andrea.

Bigarrena. Agindu honen berri ematea «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileari.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 18a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.