Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 17koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baitira 2023. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2505
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/17
  • Argitaratze-data: 2023/05/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Agindu honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntzen lerro bat ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzen laguntzeko.

Izan ere, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko jarduerak sustatzeari garrantzizko irizten dio Eusko Jaurlaritzak, eta horregatik egiten du deialdi hau. Oro har, kirola bultzatzeko pizgarri dira lehiaketok, lehiarako marko bat eskaintzen die goi-mailako euskal kirolariei eta jarduera ekonomikoa sortzen dute.

Euskadiko kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen arabera, goi-mailako kirola ere herri-interesekoa da; izan ere, batetik, funtsezko faktorea da Euskal Autonomia Erkidegoan oinarrizko kirola garatzeko, eta, bestetik, errepresentazio-funtzioa du Estatuko eta nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan. Legeak, gainera, Autonomia Erkidegoko entitate komunei ematen die goi-mailako kirola antolatzeko eta sustatzeko eskumena.

Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen 2021-2024 urteetarako Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du plan hori, eta aipatutako sailaren web-orrian argitaratuta dago.

Kontuan hartuta zer xedatzen duen Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren II. tituluaren IV. kapituluak, modu aktiboan hartuko da aintzat emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren helburua, diruz laguntzekoa den programa hau landu eta aplikatzeko orduan.

Horrenbestez, beharrezkoa da kirol-lehiaketak goi-mailakotzat jo ahal izateko baldintzak eta irizpideak finkatzea, bai eta laguntza horiek eskatzeko, izapidetzeko eta emateko arauak finkatzea ere.

Horren ondorioz, honako hau

  1. Agindu honetan, 2023. urtean Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egingo diren edo egiten hasten diren goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da, artikulu honetan xedatutako eran.

  2. Deialdi hau helburu, honako hauek joko dira goi-mailako kiroltzat: nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak, honako baldintza hauek betetzen badituzte, betiere:

    Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon beharko dute.

    Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

    Lehiaketa guztietan, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

    Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.

    Tenisaren kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol-lehiaketak.

    Surfaren kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol-lehiaketak.

    Boxeoaren kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: nazioarteko titulu ofizial bat lor daitekeen goi-mailako kirol-lehiaketak.

  3. 2023. urtean hasten diren lehiaketetarako ematen diren dirulaguntzak, ekitaldi horretako gastuak finantzatzeko bakarrik erabiliko dira.

  4. Agindu honetatik kanpo geratuko dira honako lehiaketa hauek: kirol-erakusketa edo -ikuskizunak eta nazioarteko eremua eta izaera ez dutenak.

  5. Ezingo dituzte inola ere dirulaguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira, bi sexuen arteko berdintasun-tratua eta -aukerak bermatzen ez dituzten jarduerek.

2023ko ekitaldirako, agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko aurrekontuko zuzkidura berrehun mila (200.000) eurokoa da; horietatik ehun mila (100.000) euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio eta ehun mila (100.000) euro 2024rako konpromiso-kredituari.

  1. Hauek dira agindu honen bidez arautzen diren laguntzak jaso ditzaketen entitateak:

    1. Kirol-federazioak, kirol-klubak, kirol-elkarteak eta kirola helburu duten merkataritza-sozietateak, baldin eta legez eratuak izanik erregistro egokian inskribaturik badaude.

    2. Goragoko atalean aurreikusi gabeko entitate nortasun juridikodunak, baldin eta betekizun hauek konplitzen badituzte: legez eratuak izatea, erregistro egokian inskribaturik egotea eta kirol-modalitateen jarduerak antolatzea aldian-aldian edo noizean behin.

  2. Ezingo dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaldutako egoeraren batean dauden entitateek.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, ez zaie deialdi honetako dirulaguntzarik emango sexuaren ziozko bereizkeria egiten duten jarduerei, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako epean. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

    Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik eskuratu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lehiaketa bererako bideratutako dirulaguntza izendunak jasotzen dituzten entitateek.

  3. Entitate onuradunek egunean izan beharko dituzte zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan beharko dituzte. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, beraz, dirulaguntza ematen den unean eta ordainketak egiten diren unean egiaztatuko da baldintza hori betetzen dela.

  4. Dirulaguntzak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak nahitaez erabili beharko dira proposatutako lehiaketan zehar, eta, zehazki, publizitateari eta agiriei dagokionez (gutunak, kartelak, liburuxkak, programak, megafonia, etab.).

  1. Entitate onuradunek hirugarrenekin itundu dezakete diruz lagundutako jarduera gauzatzea, zenbatekoaren % 50eraino, azpikontratu guztien prezioak batuta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Azpikontratazioak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, aldez aurreko baimena beharko da eta kontratua idatziz egin beharko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan adierazitakoaren arabera.

    Ez da azpikontrataziotzat hartuko onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak.

  1. Laguntzen zenbatekoa zehazteko, norgehiagoka bidezko prozedura erabiliko da, eta horren ondorioz, agindu honetako 2. artikuluan esleitutako zuzkidura ekonomikoa honelaxe banatuko da: 12. artikuluan zehaztu irizpideak aplikatuaz, balioespen-fasean eskabideek lortutako puntuazioaren arabera, betiere artikulu honen 3. paragrafoan ezarritako dirulaguntzaren zenbateko maximoa errespetatuz edo, kasua bada, txikiagoa izanez gero, eskatutako zenbatekoa.

  2. Dirulaguntzei buruzko proposamena eta ebazpena egiteko, betiere kontuan izan beharko dira ezarritako dirulaguntzako mugak.

  3. Jarduera bakoitzeko dirulaguntza hogei mila (20.000) eurokoa izango da, gehienez.

  4. Baldin eta, aurreko paragrafoan ezarritako muga aplikatzearen ondorioz, agindu honetan ezarritako balorazio-irizpideen araberako banaketarekin bat etorriaz esleitutako zenbateko guztia erabiltzen ez bada, beharrezko doikuntzak egin ahal izango dira gaindikina zenbateko osagarriak jaso ditzaketen onuradunen artean banatzeko. Banaketa berri hori egiteko, arestian aipatutako mugak gainditu ez dituzten entitate eskatzaileen artean birbanatuko da sobera dagoen zenbatekoa, artikulu honetako 1. apartatuan ezarritako prozedura berari jarraituz.

  1. Agindu honetan araututako dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Entitateek derrigorrez eskatu behar dute dirulaguntza bide elektronikotik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Eskatzaileek Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan nahiz 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako erregistro elektronikoetan aurkez ditzakete eskabideak eta egiaztagiriak.

  3. Entitate interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez eskatu, kontsultatu eta gauzatu ahalko dituzte eskabidearekin lotutako izapide guztiak, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/0096012

    Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bideak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

    Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

  4. Entitate eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa, nahi duten eran. Halaber, prozedura osoan zehar, eskatzaileak hautatzen duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatzen den moduan.

  5. Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

  1. Eskabidea aurkeztean, entitate eskatzaileak baimena ematen dio organo kudeatzaileari automatikoki egiazta dezan, behar adina aldiz eta entitate eskatzaileen baimenik gabe, laguntzak eskatzen dituzten entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Hala ere, eskatzailea horren aurka agertu ahal izango da, baina, kasu horretan, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

  2. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz, eskabidean, honako hauek bete direla egiaztatuko da, erantzukizunpeko adierazpen bidez:

    Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso baditu beste edozein administraziotatik edo entitate publiko zein pribatutatik, horren berri eman beharko du.

    Jaso dituela edo ez dituela jaso Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoan, ezarritako laguntzak 2021, 2022 eta 2023ko zerga-ekitaldietan. Halakoak jasoz gero, zenbatekoa eta entitate emailea adierazi beharko ditu.

    Entitate eskatzaileak ez duela jaso dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zehapen administratibo edo penalik, ez eta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak espresuki aipatuta.

    Entitate eskatzaileak indarrean duela berdintasun-plana, eta neurriak ezarri dituela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko, edo, hala badagokio, ez duela dokumentazio hori edukitzeko obligaziorik.

    Entitate eskatzaileak adierazi beharko du eskabidean eta horrekin batera doan dokumentazioan ematen diren datu guztiak egiazkoak direla, eta dirulaguntza horien onuradun izateko indarreko araudian xedatutako baldintzak betetzen dituela.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroetan inskribatutako entitateek eskabidean adierazi beharko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez da beharrezkoa izango horren egiaztagiririk aurkeztea.

    Entitateak ez badira agertzen inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro publiko batean ere, beren izaera juridikoaren araberako legezko eraketa egiaztatu beharko dute, eta estatutuak aurkeztu; ondorio horretarako, eskabidean adieraz dezakete zein erregistrotan dauden inskribatuta.

  1. Jardueraren memoria, eskabide-inprimakiaren dagokion apartatuan bete beharko dena. Agiri horretan, honako hauek zehaztuko dira: lehiaketaren izena, eguna eta tokia, maila, kategoria absolutuko lehiaketa den ala ez, programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez, parte-hartzea eta egindako edizioen kopurua.

  2. Nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofiziala, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen den dirulaguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatutako egutegia. Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, proba guztien egutegia eta haiek non ospatuko diren jasotzen dituen agiria.

  3. Kirol Kontseilu Gorenak nazioarteko lehiaketa egitea baimentzeko agiria. Lehiaketa ez bada egin eskabidea entregatutako unean, goian aipatutako dokumentua Kirol Kontseilu Gorenak egiten duenean entregatuko da.

  4. Lehiaketa jada egina bada, erantsi emaitza ofizialak, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuta. Lehiaketa ez bada egin, erantsi aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari-kopuruari buruzko aurreikuspena.

  5. Lehiaketako kartela eta programa, emakumeen parte-hartzea sustatzen duten jarduerak egiaztatuz, halakorik balitz. Era berean, maila txikiagoko kirol-lehiaketako beste jarduera batzuk egiaztatuko dira, halakorik balitz.

  6. Jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua; eskabide-inprimakiko dagokion apartatuan bete beharko da.

  7. Jarduera beste entitate publiko edo pribatu batzuekin elkarlanean edo hitzarmen bidez garatzen bada, hori egiaztatzen duen hitzarmen edo kontratuaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den entitate antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako agiriak eskatu ahal izango dira.

  8. Eskabidea baloratzeko egoki iritzitako dokumentazio osagarria.

    Emandako dokumentazio guztiak hizkuntza inklusibo eta ez-sexista izan beharko du. Gainera, emandako datu guztiek sexuaren arabera bereizita egon beharko dute.

  1. Ikusiz gero eskabidea izapidetzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela, edo akatsak aurkituz gero eskabidea baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan, hamar egun balioduneko epea emango zaio entitate interesdunari, hutsegitea konpontzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela, dagokion ebazpenaren ondoren.

  2. Entitate eskatzaileren batek eskabidea bitarteko ez elektronikoen bidez aurkezten badu, zuzenketak aurkezpen elektronikoaren bidez egiteko eskatuko zaio. Halakoetan, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak.

  1. Balorazio Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko. Honako hauek osatuko dute Batzordea: Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria (Batzordeko presidentea izango da) eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak izendatutako arlo horretako bi teknikari (horietako bat idazkaria izango da). Batzorde horrek Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroko langileen aholkularitza izango du, dirulaguntza ebazteko erabilitako kirol-irizpideei dagokienez.

  2. Balorazio-batzordea eratzeko, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.10 artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

  3. Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik, interesa duen edozein pertsonak aukera izan dezan bere errefusatze-eskubideaz baliatzeko, legez ezarritako egoera eta baldintzetan.

  4. Batzorde horrek ebazpen-proposamen arrazoitu bat egingo du, ezarritako adjudikazio-irizpideetan oinarrituta, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari helaraziko dio.

Lor daitekeen gehieneko puntuazioa 110 puntukoa da.

Balorazio Batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu, eta, jarraian aipatzen diren irizpide eta baremoen arabera, alderdi hauek ebaluatuko ditu:

  1. Lehiaketa edo probaren maila (50 puntu, gehienez):

    Munduko txapelketak: 50 puntu.

    Europako txapelketa: 45 puntu.

    Munduko kopa: 35 puntu.

    Munduko txapelketa, zirkuitu edo ligaren formatukoa: 30 puntu.

    Kategoria goreneko nazioarteko probak: 20 puntu.

  2. Kategoria absolutua (10 puntu).

    Lehiaketa kategoria absolutukoa dela egiaztatzen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; hala ez bada: 0 puntu.

  3. Lehiaketa programa olinpikoan sartuta egotea (10 puntu).

    Lehiaketa programa olinpikoan sartua dela egiaztatzen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; hala ez bada: 0 puntu.

  4. Lehiaketa zenbat aldiz egin den (20 puntura arte): 2023ko edizioa kontuan izanik.

    Edizio-kopuruaren arabera egingo da puntu-banaketa, taula honetan oinarriturik:

    50 edizio baino gehiago: 20 puntu.

  1. 50: 15 puntu.

  1. 40: 10 puntu.

  1. 30: 5 puntu.

  1. 15: 0 puntu.

  1. Dirulaguntzaren xede den goi-mailako kirol-lehiaketari buruzko programan maila apalagoko lehiaketa-kirolen jarduerak sartzea (5 puntu).

  2. Emakumeak gutxi ordezkatuta dauden kiroletan emakumeen parte-hartzea sustatzea (15 puntura arte). Emakumeak gutxi ordezkatuta daudela joko da, baldin eta dagokion euskal federazioan emakumeen lizentzia-kopurua % 40tik beherakoa bada.

Agindu honen 3.2 artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo entitate publikok edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, sarrera eta bestelako baliabideekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Izan ere, gainfinantzaketarik gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa.

  1. Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak emango du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko, uko egiteko edo ez onartzeko ebazpena.

  2. Onartzen den ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie entitate interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, denek horren berri izan dezaten. Lehenik egin den jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat. Ebazpena elektronikoki jakinaraziko da, «Nire karpeta» aplikazioaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

  3. Sei hilabetekoa izango da prozedura ebazteko eta ebazpena entitate interesdunei jakinarazteko gehieneko epea, deialdi honen aginduak ondorioak izango dituen egunetik aurrera; epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

  4. Lehenengo puntuan aipatutako ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoarekin bat.

  5. Pertsona edo entitatea izapidetze-prozesuan dagoen itzulketa-prozeduraren batean sartuta badago, dirulaguntza eman ahal izateko, prozedurak amaituta egon beharko du, eta itzulketa-prozedura amaitu ondoren pertsonak edo entitateak itzulketa egin behar badu, dirulaguntza eman ahal izateko, betebehar hori duen pertsonak edo entitateak borondatezko aldian erantzun beharko dio zorrari, edo geroratu edo bermatu egin beharko du, edo zorra akordio bidez geldiarazi beharko da, itzultze-ebazpena aurkaratu izanaren ondorioz. Kasu horietatik kanpo, pertsonak edo entitateak ezin izango du onuradun izan, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordaindu gabe baditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriarekin bat etorriz.

  1. Agindu honen kargura esleitutako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

    1. Dirulaguntzaren lehenengo % 50a adjudikazio-ebazpena jakinarazi ondoren eta onartzeko epea igaro ondoren ordainduko da.

    2. Dirulaguntzaren bigarren % 50a, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, proiektuaren justifikazioa onartu ondoren.

  2. Ez da inolako ordainketarik egingo pertsona edo entitate onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo, itzulketa-ebazpen baten ondorioz, zordun bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 34.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Era berean, pertsonak edo entitateak itzultzeko prozeduraren bat badu tramitazioan, prozedura hori amaitzearen mende egongo da ordainketa, eta itzultzeko prozedura amaitu eta itzultzeko betebehar bat badu, dirulaguntza jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da zorra borondatezko epean ordaintzea, edo atzeratu eta bermatzea, edo eten egingo dela erabakitzea, itzultzeko ebazpena aurkaratuta.

    Kasu horietatik kanpo, pertsona edo entitatea ezingo litzateke pertsona edo entitate onuradun izan, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean ez baditu, hala xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak.

  3. Pertsona edo entitate onuradunak bere banku-datuak aurkeztu edo eguneratu beharko ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ hirugarrenak

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti bete beharko dute Dirulaguntza Orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan araututako betebeharren erregimena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua 50.2 artikuluan ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edozein kasutan ere:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela jakitera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean, onuradunek ez badiote idatziz eta espresuki uko egiten dirulaguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diruz lagundutako proiektua deialdira aurkeztu den baldintzetan gauzatzea.

  3. Dirulaguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutzen bada lehiaketa, burututakoan, arbitroaren aktak eta lehiaketako behin betiko programa helaraztea Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari.

  4. Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiltzea dirulaguntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordearen emate-ebazpenarekin bat etorriaz.

  5. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, haiek hala eskatuz gero beren funtzioen jardunean.

  6. Jarduera beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin finantzatu dela jakinaraztea dirulaguntza ematen duten organoari. Jakin bezain laster komunikatu behar zaio, eta, betiere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

  7. Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea entitate onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, baita dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro ere, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.

  8. Jasotako funtsen erabilera justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

  9. Nolanahi ere, dirulaguntzaren xede den jarduerak iraun bitartean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babesa ematen diola jarri beharko da ikusgai.

  10. Jarduera aurkezteko egiten diren ekitaldi publikoetara deitzea Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza, salbu eta ekitaldia egin ostean eman bada dirulaguntza; kasu horretan, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortutako agirietan jaso beharko da.

  11. Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa betez, diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekintzetan ez da hizkera sexistarik erabiliko. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatuko da.

  12. Jasotako funtsak itzultzea deialdi honen araudian aurreikusitako kasuetan.

Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira 2024ko martxoaren 1a baino lehen, agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideen arabera eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan justifikazioak aurkeztearen inguruan xedatutakoa kontuan hartuta.

Bide elektronikoak erabiliz aurkeztu beharreko justifikazio-dokumentazioa:

  1. Jarduera gauzatzeari buruzko memoria laburtua, datuak sexuen arabera bereizita.

  2. Dirulaguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutu bada lehiaketa, arbitroaren aktak, eta lehiaketako behin betiko programa.

  3. Fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.

    Faktura eta egiaztagiri guztiak espediente elektronikoari erantsiko zaizkio.

    Aurkeztutako fakturek diruz lagundutako jarduera osoa justifikatu behar dute.

  4. Egindako gastuen (jardueraren zenbateko osoaren besteko kopurua) zerrenda zehatza. (II. eranskina).

  5. Ekitaldiaren aurrekontu likidatua, diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita. Bereziki jaso beharko dira helburu berarekin eskuratutako beste laguntzak, eskabideak aurkezteko unean haien eraginkortasunaren berri ez baldin bazegoen (I. eranskina).

  6. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza berariaz aipatzen duten dokumentu guztien aleak, laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.

  7. Jarduera edo programa gauzatzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzen duten agiriak.

  1. Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, eskaeran zenbatu direnak, beharrezko direnak eta 2023. urtean egiten direnak.

    Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ez da inola ere izango merkatuko balioa baino handiagoa.

  2. Hala badagokio, hiru eskaintza eskatu beharko dira gutxienez, hirugarrenekin itunduko den eta diruz lagunduko den gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoak.

    Efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, baldin proposamen ekonomiko merkeenaren alde egiten ez bada. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.

  3. Finantza-gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario- eta erregistro-gastuak eta diruz lagundutako proiektua egiteko gastuak eta administrazio-gastu espezifikoak diruz lagundu daitezkeen gastuak dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude eta baldin eta hura behar bezala antolatzeko edo egiteko ezinbestekoak badira.

    Hauek ezin izango dira inolaz ere diruz lagundu:

    1. Banku-kontuetako interes zordunak.

    2. Interesak, errekarguak eta administrazio-zehapenak eta zehapen penalak.

    3. Prozedura judizialen gastuak.

      1. Zergak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta entitate onuradunak egiaz ordaintzen baditu. Gastu hauek ez dira inola ere diruz lagungarritzat joko: zeharkako zergak, baldin eta errekuperatu edo konpentsatu badaitezke, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.

      2. Zeharkako kostuak diruz lagundutako jarduerari egotziko dizkio entitate onuradunak, arrazoiz dagokien zatian, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauekin bat, eta, betiere, jarduera egiten den aldiari badagozkio kostu horiek.

Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira dirulaguntzaren xedea bete bada, betiere eta, hala badagokio, beste entitate publiko zein pribatu batzuetatik bestelako dirulaguntza eta laguntza bateragarriren bat jaso bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da dirulaguntzaren araudi erregulatzailean ezarritako baldintzetan, eta dirulaguntzen arauak onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak likidazio-ebazpena emango du, non doituko baitira esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoak.

  1. Ez betetzeak izango dira:

    1. Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean beste zerbaitetarako erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

    3. Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa ez itzultzea dagokion epean.

    1. Dirulaguntzei buruzko xedapenetan oro har ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

  2. Betetze partzialen kasuan, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-printzipioa aplikatuko da, eta kontuan hartuko da aipatutako betetzea nabarmen hurbildu ote den erabateko betearazpenera, eta pertsona edo entitate onuradunen aldetik egiaztatu ote den konpromisoak betetzeko joera argia izan dutela.

  3. Kasu horietakoren bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoak diren berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan aurreikusitakoa betez.

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten onuradunen kasuan, deialdi honetako laguntzak Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis arauen mende geratuko dira (L352 EBAO, 2013ko abenduaren 24koa). Hain zuzen ere, Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzearen ingurukoa da erregelamendu hori. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzen guztirako zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru zerga-ekitalditan. Muga hori ezartzeko, erregelamendu horretako 2.2 artikuluan aurreikusitako «enpresa bakar» definizioa hartuko da aintzat.

Dirulaguntzaren eskatzaileak 2021, 2022 eta 2023ko zerga-ekitaldietan jasotako minimis laguntzak aitortu beharko ditu, hain zuzen ere egiaztatzeko minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.

Datuen babesteari buruzko oinarrizko informazioa.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Kirolaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Helburua: kirol-arloko laguntzen eta dirulaguntzen eskaerak kudeatzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin beharreko eginkizun bat betetzeko.

Hartzaileak: arlo honetan eskumena duten administrazioak.

Eskubideak: datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea duzu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/025200-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra: (www.eur-lex.europa.eu/legalcontent/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote entitate interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 17a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)