Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 10ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, langileek enpresetan parte hartzeko laguntza-deialdiaren oinarriak onartzen dituena eta laguntza horien 2023. urterako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2352
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/10
  • Argitaratze-data: 2023/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lan eta Enplegu Sailaren helburu estrategikoa da langileek lan egiten duten enpresetan parte-hartze handiagoa izateko ahalegina egitea, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren bidez, bai gizarte-ekonomiakoak diren enpresetan, bai gizarte-ekonomiakoak ez direnetan. Dirulaguntzen programaren azken lau urteetako berraktibazioari esker, EAEko 30 enpresa baino gehiagotan benetan parte hartzeko bideak ezarri dira.

Gizarte-ekonomiako enpresen esparruan, 2022an eskainitakoaren edukiari eusten zaio. Gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresei dagokienez, halakoei gizarte-ekonomiaren berezko balioak azaltzen eta hedatzen saiatzeko beharrezkoak diren hasierako urratsak ezarri nahi dira araudi honen bidez, hala nola enpresako demokrazia parte-hartzailea. Hala, gizarte-ekonomiako enpresa bihurtu nahi izanez gero egin beharreko ibilbidea erakutsi nahi zaie.

Agindu honetan, berritasunak partaidetzapeko enpresari buruzkoak izan dira; izan ere, era horretako enpresetan lan-indarraren jabetzako kapitala ez baita enpresaren kapital sozialaren % 50era iristen, eta, beraz, halakoak ez baitira gizarte-ekonomiako enpresatzat hartzen. Hala ere, hasierako urratsak eginda daude, eta, beraz, egokitzat jo da, alde batetik, errealitate hori euskal gizartean zabaldu dadila sustatzea, eta, bestetik, enpresa horiek behin betiko gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko bideak diseinatzea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan ezarritakoa betez, deialdi hau Lan eta Enplegu Sailaren 2023. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusita dago (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/lan-enplegu-saila/ webgunean dago argitaratuta plan hori).

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2021 Legea onartu ostean, deialdia finantzatzeko aurrekontu-kreditu nahikoa dagoela egiaztatuta eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak adierazitakoa kontuan hartuz, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, hauxe

Agindu honen xedea da onartzea langileek enpresetan parte hartzea sustatzeko Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Enplegu Sailaren bidez, emango dituen laguntzen deialdirako oinarriak eta, halaber, laguntza horien 2023. urterako deialdia egitea. Laguntza horiek bi kapitulutan banatzen dira: I. kapitulua langileek gizarte-ekonomiako enpresetan parte hartzeari buruzkoa da eta, II. kapitulua, langileek gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresetan parte hartzeari buruzkoa.

  1. Agindu honen xedea betetzeko, ehun eta berrogei mila (140.000) euro erabiliko dira.

  2. Zenbateko hori ekitatiboki banatuko da lehen aipatutako bi kapituluen artean: guztira hirurogeita hamar mila (70.000) euro dagozkio gehienez I. kapituluari, eta guztira hirurogeita hamar mila (70.000) euro gehienez II. kapituluari.

  3. Laguntzak esleitzeko, lehiarik gabeko aldibereko konkurrentzia-prozedura erabiliko da. Prozedura horretan, eskabide guztiek izango dute aukera deialdiaren xede diren laguntzak jasotzeko, garaiz eta behar bezala formulatzen badira eta betekizun objektiboak eta subjektiboak betetzen dituztela egiaztatzen badute. Horretarako, eskabide bakoitzari zer zenbateko dagokion kalkulatuko da, agindu honetako 5. eta 9. artikuluetan aurreikusten diren gehieneko portzentajeak eta zenbatekoak aintzat hartuta.

  4. Kapituluetako bateko baliabide ekonomikoak ez badira nahikoak kapitulu horretako onuradun guztiei erantzuteko, eta beste kapituluan soberako saldoa badago, soberako saldo hori kapitulu defizitarioari egotziko zaio.

  5. Azkenean ez badago behar beste baliabide ekonomiko kapitulu bakoitzean kalkulatutako guztia diruz lagundu ahal izateko, proportzionalki murriztuko dira kalkulatutako zenbatekoak, kapitulu bakoitza bere aldetik kontuan hartuta.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jarduera hauetakoren batek zuzenean eragindako gastuak finantzatzeko dirulaguntzak izango dira:

    1. Metodo eta tresna egokiak garatu eta ezartzea, langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan parte hartzea erraztu eta hobetzeko.

    2. Gizarte-ekonomiako enpresetan belaunaldi-erreleboa errazteko mekanismoak (tresna juridikoak).

  2. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak abian den urtean jarri beharko dira martxan, eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.

  3. Ezin izango dira kapitulu honetan jasotako laguntzen onuradun izan 3.1 artikuluan deskribatutako jardueretarako lehenago dirulaguntza jaso dutenak.

Kapitulu honetan aurreikusten diren dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen duten eta jarduera hori Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietarako egiten duten gizarte-ekonomiako enpresek.

Agindu honen ondorioetarako, Gizarte Ekonomiari buruzko martxoaren 29ko 5/2011 Legeko 5. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jasotako enpresak hartuko dira gizarte-ekonomiako enpresatzat.

  1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoaren arabera, diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren gastuak izango dira diruz laguntzeko moduko gastuak. Eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontu-plangintzan oinarrituko dira gastu horiek, eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak baliozkotuko eta onartuko du plangintza.

    3.1.a) artikuluko kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jarduerak duen kostuaren % 75ekoa izango da, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako aurrekontuaren arabera, hamar mila (10.000) euroko mugarekin.

    3.1.b) artikuluko kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jarduerak duen kostuaren % 75ekoa izango da, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako aurrekontuaren arabera, bi mila (2.000) euroko mugarekin.

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jarduera hauetakoren batek zuzenean eragindako gastuak finantzatzeko dirulaguntzak izango dira:

    1. Langileek parte hartzeko plan bat egitea eta ezartzea, aholkularitza-erakunde baten laguntzarekin eta aholkularitzarekin.

    2. Langileek enpresetan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzea.

    3. Partaidetzapeko enpresaren eredua hedatzeko jarduerak.

  2. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak abian den urtean jarri beharko dira martxan, eta 2023ko abenduaren 1a baino lehen bukatu beharko dira.

  3. Dirulaguntza bakarra eman ahal izango zaio erakunde eskatzaile bakoitzari, eta diruz laguntzeko jarduera bakarra egiteko.

  4. Parte hartzeko plana egiteak eta ezartzeak ekitaldi bakar batean jaso ahal izango du dirulaguntza.

Kapitulu honetako 6.1.a) artikuluan aurreikusten diren dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen duten eta jarduera hori Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietarako egiten duten enpresek, gizarte-ekonomiakoak ez direnek.

1.b) eta 6.1.c) artikuluetan aurreikusitako laguntzak gizarte-ekonomiako enpresen elkarte-egiturek eskuratu ahal izango dituzte.

Plana sozietateko edo enpresako maila guztietako gobernu-, kudeaketa- eta administrazio-organoen parte-hartzearekin egingo da, eta datu hauek jasoko ditu:

  1. Enpresaren edo lantokiaren ezaugarriak: jarduera, tamaina, kapital-egitura, langileen profila, enpresaburuaren edo kapital sozialean parte hartzen dutenen arteko familia-loturak, bereziki landuz haien egoera eta bideragarritasun ekonomikoa.

  2. Parte-hartzearen aurrekariak: enpresako parte-hartzearen egungo giroaren egoera eta aurreko esperientziekin duen lotura.

  3. Parte hartzeko proposamena: garatu beharreko jarduerak eta ezarri beharreko mekanismoak, ibilbidea bereziki aipatuta (kudeaketan parte hartzetik hasi, erabakietan eta emaitzetan parte hartzera pasatu, eta, azkenik, enpresan parte-hartze ekonomikoa izatea ahalbidetuz).

  1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoaren arabera, diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren gastuak izango dira diruz laguntzeko moduko gastuak. Eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontu-plangintzan oinarrituko dira gastu horiek, eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak baliozkotuko eta onartuko du plangintza.

  2. Dirulaguntzaren zenbatekoa kapitulu honetako kasu guztietarako zenbatetsitako kostuaren % 75 izango da, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako eta baliozkotutako aurrekontuaren arabera, hamar mila (10.000) euroko mugarekin.

Aholkularitza-erakundeek betekizun hauek izango dituzte:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan gutxienez goi-mailako tituludun bat eduki beharko dute, langileek enpresetan edo bazkideek kooperatibetan edo lan-sozietateetan parte-hartzearekin lotutako gaietan esperientzia egiaztatua duena.

  2. Lanaren ardura duen aholkulariak aholkularitza-enpresan gutxienez hiru urteko egonaldia egiaztatu beharko du.

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzen eskabideak baliabide elektronikoen bidez izapidetuko dira.

  2. Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (bertan daude izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak) helbide honetan dago: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1076705. Fitxa horren bitartez eskuratu daiteke eskaera egiteko inprimakia.

  3. Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak honako helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  5. Prozedura osoa ordezkari baten bidez izapidetzerik egongo da eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ahalordeen Erregistroen inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  1. Eskabidea egoitza elektroniko honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1076706

  2. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskabideak.

  3. Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Pertsona eta erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten bezala. Orobat, prozeduran zehar, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Deialdian agertzen diren laguntzak eskuratzeko, ezinbestekoa da ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako inolako debeku-egoeratan.

  2. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, erakunde eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean edukitzea.

    2. Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, edo ez egotea halakoak eskuratzeko desgaitzen duen legezko debekuren baten pean.

    3. Hala badagokio, dirulaguntza itzultzeko betebeharrak egunean izatea, bai eskabidea egiteko unean bai ordainketen unean.

    4. Hala badagokio, uneko zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan jasotako minimis laguntzen erantzukizunpeko adierazpena egitea.

    5. Xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu bazaio administrazio honi edo beste administrazio publikoren bati, erantzukizunpeko adierazpen batean adieraztea eta eskaera zer egoeratan dagoen ere zehaztea (eskatuta, izapidetzen edo emanda).

    6. Berdintasun-plan bat izatea indarrean, estatuko araudiaren arabera nahitaezkoa bada. Era berean, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurriak izatea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

    7. 50 bazkide baino gehiago dituzten kooperatiba-sozietateen kasuan, bitarteko espezifikoak jartzea kooperatiba emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko eremua izan dadin.

  3. Artikulu honetan jasotako betebehar guztiek beteta egon beharko dute eskaera egiten den unean eta ordainketak egiten diren unean.

  1. Eskabidearekin batera aurkeztuko duten erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, erakunde onuradunek adierazi behar dute betetzen dituztela aurreko artikuluan zehazten diren betekizunak, baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan adierazitako gainerako betekizunak ere. Kasu honetan, dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, aipatutako adierazpenean jasotako datuak egiazkoak direla egiaztatzen duen dokumentazioa gehienez ere 15 eguneko epean aurkezteko eskaera egin beharko da.

  2. Eskabidea aurkeztuta, eskatzaileak baimena ematen dio Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari automatikoki egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen dituela, salbu eta berariaz ukatzen badu baimen hori. Kasu horretan, erakunde onuradunak Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako agintaritza eskumendunek igorritako dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. Betebehar horiek egunean izatea nahitaezkoa da onuradun izateko eta onuradun gisa jarraitzeko harik eta onartutako dirulaguntza likidatu arte; horrenbestez, dirulaguntza emateko unean eta ordainketak egiteko unean, egiaztatu egingo da ea betetzen diren betebehar horiek.

  3. Administrazio publikoek egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenak izanda ere, eskabideetan aukera emango da erakunde onuradunak espresuki uko egin diezaion organo kudeatzaileak datuak edo dokumentuak eskuratu edo egiaztatzeari. Halakoetan, erakunde eskatzaileak aurkeztu beharko ditu eskatutako nahitaezko dokumentuak.

  4. Erakunde eta pertsona onuradunek, eskabidearekin batera aurkeztuko duten erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, adieraziko dute betetzen dutela berdintasun-planei buruzko estatuko araudia, bai eta sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko eta aurka egiteko neurriei dagokienez estatuko legeriak ezartzen duena ere.

  5. 50 bazkide baino gehiago dituzten kooperatiba-sozietateen kasuan, erakunde onuradunek, eskabidearekin batera aurkeztuko duten erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, adieraziko dute bitarteko espezifikoak jarri dituztela kooperatiba emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko eremua izan dadin.

  1. Dirulaguntzaren eskabidearekin batera, diruz lagun daitezkeen jarduerak egiteko memoria aurkeztu beharko da. Memoria horretan, iraupena, metodologia eta gastu eta diru-sarreren aurrekontu zenbatetsi eta xehatua adierazi beharko dira.

  2. Erakunde eskatzaileari dirulaguntza jasotzeko eskubidea onartzen bazaio, dirulaguntza horren ordainketa jasotzeko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena (emanda ez badauka edo datuak aldatu nahi baditu), helbide honetan: https://www.euskadi.net/hirugarrenak

Dirulaguntza-eskabideak ez badaude osorik beteta edo ez badira nahitaezko dokumentazioarekin batera aurkezten, pertsona edo erakunde eskatzaileari eskatuko zaio akatsa konpon dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar eguneko epean, eta jakinaraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Administrazioak eskabide horri buruzko ebazpen espresua eman eta jakinarazi beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 eta 68.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Erakunderen batek eskabidea aurrez aurre aurkeztu nahi izango balu, bide elektronikoz aurkeztu beharra dagoela adieraziko zaio. Ondorio horietarako, eskabidea bide hori erabiliz aurkezten den eguna hartuko da aurkezpen-datatzat.

  1. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza izango da agindu honetako dirulaguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

  2. Gizarte Ekonomiaren zuzendariak emandako ebazpen bakar baten bidez eman edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak. Ebazpen bakar hori eskatzaileei banaka jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.

    Ebazpen horrek ez dio bukaera emango administrazio-bideari; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

  3. Agindu hau indarrean sartzen denetik sei hilabete pasatu eta ebazpen espresurik ematen eta jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsi direla ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe Administrazioak berariaz ebazteko duen betebeharra.

  4. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei emateko, eta ordaintzeko, hala behar denean, baldintza izango da erakunde onuradunak bukatuta edukitzea itzulketa- nahiz zehapen-prozedura oro, prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek eman dituzten eta izaera berekoak diren laguntza eta dirulaguntza publikoei loturikoak badira eta tramitazioan badaude.

  5. Publikotasun-printzipioa betetzeko, hau argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gizarte Ekonomiaren zuzendariaren ebazpenaren bidez: alde batetik, xedapen honen babesean dirulaguntza zer pertsona eta erakundek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zer pertsona eta erakunderi aldatu zaizkien emandako dirulaguntzak. Nolanahi ere, ebazpena espresuki eta banan-banan ere jakinaraziko da.

  1. Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

    1. Lehen ordainketan dirulaguntza osoaren % 40 ordainduko da, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik hamabost egun pasatuta, betiere dirulaguntzari espresuki uko egiten ez bazaio.

    2. Bigarren ordainketa, gainerako % 60a, diruz lagundutako ekintzak bukatutakoan ordainduko da. Bigarren ordainketa hori egiteko, pertsona edo erakunde onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

    2. Jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza gutxi gorabeherako aurrekontu baten arabera eman baldin bada, harekiko zer desbideratze izan diren azalduko da.

    3. Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda. Zenbatekoa eta jatorria adierazi beharko dira.

    4. Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, bai eta horietatik eratorritako interesak ere.

      Halako kasuetan, dirulaguntza eman duen organoak, erakunde onuradun bakoitzari egotzitako eta behar bezala justifikatutako kopuru nagusien laginak hartuz, egoki iritzitako frogagiriak egiaztatuko ditu; hain zuzen ere, dirulaguntza behar bezala aplikatu dela frogatzeko arrazoizko zantzuak ematen dituztenak. Horretarako, hautatutako gastuaren frogagiriak bidal ditzatela eskatuko die erakunde onuradunei.

  2. Aurreko puntuan aipatutako agiriak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31n bukatuko da.

  3. Justifikatzen diren diruz laguntzeko moduko gastuek bat etorri beharko dute pertsona eta erakunde onuradunek benetan ordaindutako kostu errealekin, eta, gastu horiek justifikatzeko, ordaindutako fakturak (jatorrizkoak edo konpultsatuak) edo froga-balio baliokidea duten bestelako kontabilitate-agiriak erabili beharko dira.

  1. Agindu honetan deitutako laguntzen erakunde onuradunek beti bete beharko dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritako eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebehar-erregimena.

  2. Betebehar hauek ere bete beharko dituzte:

    1. Laguntza edo dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, jasotako funtsak itzultzea.

    2. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen zertarakoaren fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia ematea.

    3. Dirulaguntzak zertarako eta nola erabili diren ziurtatzea zerrenda bidezko bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horien itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen du, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu.

    4. Espresuki adieraztea Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren babesa, baldin eta dirulaguntza jaso duten jarduerak argitaratu behar badira, argitalpenaren atari kontrako orrialdean sail horren logotipoa jarrita. Era berean, erakunde onuradunek hartu beharreko zabalkunde-neurriak hartuko dituzte agindu honen kargupeko jarduerek finantzaketa publikoa jaso dutela behar bezala publiko egiteko. Dirulaguntzaren bigarren ordainketa eskatzeko, nahitaez aurkeztu beharko da justifikazio-memoria, eta hor esplizituki jaso beharko dira betebehar hau betetzeko hartu diren neurriak.

  1. Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok arrazoi eta xede bererako ematen dituen bestelako laguntzekin. Nolanahi ere, dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagundutako jardueraren kostu osoa, ezta agindu honen 5.2 eta 9.2 artikuluetan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa ere.

  2. Pertsona edo erakunde onuradunak agindu honen babesean emandako laguntzarekin batera arrazoi eta xede bereko beste laguntzaren bat jasotzen badu beste administrazio edo erakunde publikoetatik, eta laguntza horiek batuta laguntza-gai den jardueraren kostua edo agindu honen 7. artikuluan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa gainditzen bada, soberakin horren bateraezintasuna deklaratuko da eta murriztu egingo da Lan eta Enplegu Sailak eman beharreko laguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein baldintza aldatuz gero haren helburua betetzat jotzen bada, betiere, eta, hala dagokionean, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk eskuratzen badira, edota helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta erakunde onuradunek soberakinak itzuli beharko dituzte.

  1. Erakunde onuradunak ez baditu betetzen dirulaguntzak emateko ebazpenean ezarritako arauak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarriko arauak eta aplikagarri diren gainerako arauak; edo aurkeztu dituen datuak faltsuak badira; edo emandako dirua helbururako erabili beharrean beste zerbaitetarako erabili badu; orduan, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak berariaz horretarako hasitako espedientea izapidetuko du, eta erakunde interesdunari hamabost eguneko entzunaldia eskainiko dio, eta, ondoren, hala badagokio, onuradunak dirulaguntza galduko du, eta, bi hileko epean, ordura arte jasotako dirulaguntzak (osorik edo zati bat) eta legez dagozkion berandutze-interesak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari. Horrez gain, legez egin daitezkeen gainerako egintzak ere egingo dira. Hori guztia halaxe izango da hauek oinarri hartuta: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa.

  2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta, ez-betetzeen maila zehazteko, eta beti proportzionaltasun-printzipioa betez, erakunde onuradun batek hasieran aurkeztutako aurrekontuaren % 60 gutxienez gauzatzen duenean, itzuli egin beharko du gauzatu gabeko jarduerari dagokion zenbatekoa edo, hala badagokio, ordainketa partziala egingo zaio eta galdu egingo du gauzatu ez duen jarduketari dagokion zati proportzionala kobratzeko eskubidea, betiere proiektuaren edo proiektuko fasearen helburuen betearazpena nabarmen inguratzen bada erabateko betetzera eta egiaztatzen bada erakunde onuradunak nabarmen jardun duela bere konpromisoak betetzeko asmoz.

  3. Hauek dira dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan tipifikatutako ekintzak eta ez-egiteak; eta zehagarriak dira, zabarkeria arin gisa bada ere. Dirulaguntzen arloko arau-hauste horiek diruzko zehapenak ezarriz zehatuko dira, eta, hala dagokionean, zehapen ez-diruzkoak ezarriz.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kasuetan, hau izango da jasotako laguntzak itzultzeko prozedura:

  1. Gizarte Ekonomiako zuzendariak ebazpen baten bidez jakinaraziko dio erakunde onuradunari dirua itzultzeko prozedura hasi dela, eta zergatik hasi den; horrez gain, 15 eguneko epea emango dio, egoki iritzitako alegazioak egin ditzan.

  2. Alegazioak jaso ondoren, edo horretarako epea igaro eta alegaziorik egin ez bada, Gizarte Ekonomiako zuzendariak ebazpena emango du, eta horren bitartez adieraziko du, hala badagokio, dagozkion diru-kopuruak itzuli behar zaizkiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, ebazpena jakinarazten denetik gehienez bi hilabeteko epean. Epe hori izango da borondatezko epea.

    Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

  3. Kopuru horiek borondatezko epean itzuli ezean, horren berri emango zaio Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari, hark premiamendu-bideari ekin diezaion, indarrean dauden xedapenek ezartzen dutenaren arabera.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren arabera tratatuko dira agindu hau aplikatuz jasotzen diren datu pertsonalak.

Datu-babesari buruzko informazio xehatua lortzeko, helbide honetara jo daiteke: https://www.euskadi.eus/rgpd/1076706

De minimis araua.

Agindu honetan jasotako laguntzek edo dirulaguntzek, 3.1 eta 6.1.a) artikuluei dagokienez, arau hau bete beharko dute: Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352 zk., 2013-12-24). Laguntza hauek minimis motako laguntzatzat jotzen dira, pertsona fisiko edo juridiko bakoitzari emandako laguntza osoak ez baitu gaindituko 200.000 euroko zenbatekoa hiru ekitaldi fiskaleko edozein eperen barruan. Ulertzen da muga horretatik beherako dirulaguntzek ez diotela eragiten merkataritzari edo ez dutela lehiakortasuna faltsutzen, eta, horren ondorioz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.

Dirulaguntzaren eskatzaileak ekitaldi fiskal berean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan beste minimis laguntzaren bat jaso badu, hala adierazi beharko du, minimis laguntza berriarekin erregelamenduan ezarritako gehieneko muga ez dela gainditzen egiaztatzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Araudi aplikagarria.

Agindu honetan adierazitako dirulaguntzetarako, arau hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen); Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko oinarrizko manuak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatu zuen lege hori).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Ondorioak.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 10a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.