Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Mary Ward» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2404
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/10
  • Argitaratze-data: 2023/05/22

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Donostiako (Gipuzkoa) «Mary Ward» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena eskatzeko «Congregación de Jesús, lehen Bienaventurada Virgen María zena» entitatearen legezko ordezkariak aurkeztu duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Baimena ematen da Donostiako (Gipuzkoa) «Mary Ward» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Egun titulartasuna «Congregación de Jesús» entitateak dauka, eta aurrerantzean «Fundación Educativa Mary Ward» entitateak izango du. Azken horrek subrogatuko ditu titulartasuna aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideak.

Bigarrena. Titulartasun-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, eta ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.

Hirugarrena. Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:

Zentroaren kodeak: 012504 (EAE) eta 20004113 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Mary Ward».

Titularra: Fundación Educativa Mary Ward.

Helbidea: Larrañategi bidea 27.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 9 unitate:

3 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikasposturako edukierakoa bakoitza.

3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikasposturako edukierakoa bakoitza.

3 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikasposturako edukierakoa bakoitza.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukierakoak.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukierakoak.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukierakoak.

Laugarrena. Ikastetxearen titulartasuna duenak indarrean dagoen araudia bete behar du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena. Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko entitate titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2023ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik