Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntza sailburuarena, Sopuertan (Bizkaia) dagoen «San Viator» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2405
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/10
  • Argitaratze-data: 2023/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

«San Viator» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren titularrak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo berri bat eta Lanbide Heziketako erdi-mailako espezializazio-kurtso berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa (apirilaren 9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 1593/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa (abenduaren 15eko BOE), Mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; 250/2012 Dekretua, azaroaren 27koa (otsailaren 4ko EHAA), mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena; 46/2016 Dekretua, martxoaren 15ekoa (apirilaren 1eko EHAA), Lanbide Heziketako hainbat tituluri dagokien curriculuma ezartzeko eta ikastaro osagarriak sortzeko zenbait dekretu aldatzen dituena, hirugarren urtean aurreko tituluei lotutako titulu berriak lortzeko; 281/2021 Errege Dekretua, apirilaren 20koa (maiatzaren 10eko BOE), Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanak espezializazio-ikastaroa ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 48007818 eta 014824.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «San Viator».

Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelino Gangoiti.

Helbidea: San Cristobal, 2.

Udalerria: Sopuerta.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

Lanbide Heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko: «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea».

Lanbide Heziketako erdi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko: «Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanak».

Ikastetxearen osaera:

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa.

Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.

Merkataritza-zerbitzuak, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.

Elektrizitatea eta elektronika, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.

Elementu metalikoen fabrikazioa, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta erkidegoarentzako zerbitzuak.

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

Ibilgailuen mantentze-lanak, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Karrozeria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanak, erdi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

Aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko beharrezko tratamendua.

4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzekoa.

Hartzaileak:

Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik