Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko irailaren 1ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Segurtasun Sailean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 179
- Hurrenkera-zk.: 4320
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/09/01
- Argitaratze-data: 2023/09/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragartzen duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 29ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko uztailaren 13ko EHAA), honako hau
Lehenengoa. Esleitu gabe uztea Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 46; maila: destino osagarria 18; berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 1a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.