Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko irailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldirako 2023-2027ko aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (NPBPE) esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen zenbatekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 185
- Hurrenkera-zk.: 4446
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/09/19
- Argitaratze-data: 2023/09/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Estatu-kideek NPEren esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituen (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 2. artikuluaren arabera (NPBPE erregelamendua), Partaidetzazko Toki Garapena LGENFk finantzatutako laguntzari aplikatuko zaio. Horrenbestez, funtsezkoa da tokiko ekintza-taldeak, tokiko erkidegoaren interesak ordezkatzen dituztenak, tokiko partaidetza garatzeko estrategiak diseinatu eta betearazteaz arduratzea.
Hala ere, lurralde-estrategiak agintari eta erakunde eskudunen erantzukizunpean garatu eta babestu behar dira, horiek izanik hautaketaz arduratuko direnak. Ondorioz, kudeaketa-agintaritzak estrategia horiek hautatzeko irizpideak zehaztuko ditu, hautaketa egiteko batzorde bat osatuko du, eta batzordeak aukeratutako estrategiak onartuko ditu, (EB) 2021/1060 Erregelamenduaren 32.2 artikuluaren arabera.
Hala, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak onartzen dira partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (NPBPE) esparruan.
Xedapen iragankorraren arabera, 2023an, harik eta 2023-2027 nekazaritza-politika bateratuaren plan estrategikoa (NPBPE) Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko xedapenak ezartzen dituen esparru-dekretua argitaratzen den arte (une honetan izapidetzen ari da), agindu bidez tokiko ekintza-taldeak Leader deialdia kudeatzeko erabilgarri duen zenbateko ekonomikoa jakinarazi eta argitaratuko da.
Ondoren, esparru-dekretua izango da euskarri juridikoa, eta, besteak beste, EAEn ezartzen diren esku-hartzeetarako laguntzen deialdien edukiak jasoko ditu. Horiek, dekretuan jasotako berezitasunez gain, 2023-2027 nekazaritza-politika bateratuaren plan estrategikoaren (NPBPE) edukia aintzat hartu beharko dute deitutako esku-hartze bakoitzerako, eta finantzaketa-araubidea eta funtsen jatorria adierazi beharko dituzte.
Horren arabera, honako hau
Deialdi hau finantzatzera bideratutako aurrekontu-zuzkidura «Nekazaritza eta Landa eta Itsasertzaren Garapena» izeneko aurrekontu-programaren (7111) parte da, eta 5.182.500,00 eurokoa da, honela banatuta:
500.000,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura, 2023. urterako; horietatik 1.829.375,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura izango dira, Batzordeak Espainiako NPBPE 2023-2027an onartutako finantzaketa osagarri eta gehigarri gisa.
Bestalde, 670.625,00 euro, LGENF zenbatekoa osatu eta kofinantzatzeko, funts publikoen gainerako % 20an.
682.500, LGENFek kofinantzatuta, % 80an.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.