Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko irailaren 14koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko maiatzaren 17ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebazten dituena, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baitira 2023. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 192
- Hurrenkera-zk.: 4597
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/09/14
- Argitaratze-data: 2023/10/06
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2023ko maiatzaren 29an argitaratu zen EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 17ko Agindua. Agindu horrek iragartzen eta arautzen ditu 2023. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak.
2023ko maiatzaren 17ko Aginduaren 14. artikuluak ezartzen du dirulaguntzak emateko aginduaren edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, hargatik eragotzi gabe dirulaguntzen eskatzaileei ebazpena banan-banan jakinaraztea.
Hori dela eta,
Lehenengoa. Argitara ematea, I. eta II. eranskinetan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 17ko Aginduaren dirulaguntzen onuradunen zerrenda, eta ezetsitako eskabideen zerrenda.
Bigarrena. Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesdun guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 14a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)