Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko ekainaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko apirilaren 25eko Agindua, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen estatu mailako hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleena, Lanbide Heziketako irakasle teknikoena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleena, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleena eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3112
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/20
  • Argitaratze-data: 2023/06/29

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez, onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen estatu mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.

Ane Miren Zeziaga Mendigurenek eta Miren Eukene Zeziaga Mendigurenek esleipenen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoen aurrean, Hezkuntzako sailburuak agindu bidez ebatzi du errekurtsogileen eskaerak baiestea, lehiaketa horretan parte hartzeari egindako ukoa onartzea eta errekurritutako aginduaren bidez esleitutako destinoak baliogabetzea, Samaniego LHIn (espezialitatea: Euskara eta Literatura, 2. hizkuntza-eskakizuna) eta Samaniego LHIn (espezialitatea: Gaztelania eta Literatura, 2. hizkuntza-eskakizuna), hurrenez hurren.

Horren ondorioz, errekurtsogileek eutsi egiten diote errekurritu den lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuteneko behin betiko destinoari, hau da, IES Lakua BHI, Euskara eta Literatura espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna, eta IES Lakua BHI, Gaztelania eta Literatura espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena aldatzea. Agindu horren bidez, onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen estatu mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.

Errekurritutako aginduaren bidez Ane Miren Zeziaga Mendigureni Samaniego LHIn esleitutako destinoa (espezialitatea: Euskara eta Literatura; 2. hizkuntza-eskakizuna) baliogabetzea.

Errekurritutako aginduaren bidez Miren Eukene Zeziaga Mendigureni Samaniego LHIn esleitutako destinoa (espezialitatea: Gaztelania eta Literatura; 2. hizkuntza-eskakizuna) baliogabetzea.

Bigarrena. Ane Miren Zeziaga Mendigurenek eutsi egiten dio lekualdatze-lehiaketan parte hartu zueneko behin betiko destinoari, hau da, IES Lakua BHI, Euskara eta Literatura espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Hirugarrena. Miren Eukene Zeziaga Mendigurenek eutsi egiten dio lekualdatze-lehiaketan parte hartu zueneko behin betiko destinoari, hau da, IES Lakua BHI, Gaztelania eta Literatura espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Laugarrena. Agindu honek 2023ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.