Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko ekainaren 1ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Kabinete Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 2756
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/01
  • Argitaratze-data: 2023/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren bat etorriz (2023ko maiatzaren 4ko EHAA, 83 zk.), honako hau

Lehenengoa. Bete gabe uzten da goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu hau: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Kabinetearen Zuzendaritzakoa (520010 kodea, 207. dotazioa).

Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 1a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.